Lutxo Egia
| Lutxo Egia | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Santander, 1969ko abuztuaren 12a (56 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta gidoilaria |
Lutxo Egia Del Rio (Santander, 1969ko abuztuaren 12a) Bizkaiko idazlea eta kulturgilea da. Bilboko Santutxu auzoan bizi da txikitatik eta gazte zela euskaldundu zen. Idaztean, eleberriak, narrazio laburragoak eta poemak tartekatzen ditu. Deustuko Unibertsitatean Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua. Deia-n, Administrazioa Euskaraz-en, Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n kolaboratu izan du. Nontzeberri webgunea ere sortu zuen.[1][2]
Euskaraldia egitasmoak hein handi batean haren Transitoak performancetik hartu zuen inspirazioa.[3][4][5]
Adabaki Ekoizpenak zine-ekoiztetxean ere aritu da azken urteetan. Gaur egun Bira kulturgunea koordinatzen du.[6]
Idazlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paperezko hegazkinak (2002), Ezker hanka falta zuen (2005), Zubigilea (2007) eta Metamorfosis en el noveno asalto (2012) nobelak argitaratu ditu, bai eta Txakur ingelesak (2012) ipuin-bilduma ere. Haur literaturan eta saiakeran ere baditu testu ugari. Bere lehen antzezlan bat argitaratu zuen 2024an: Guardasol gorria.[1]
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Paperezko hegazkinak (2002, Susa)[2]
- Ezker hanka falta zuen (2005, Susa)
- Zubigilea (2007, Susa)
- Metamorfosis en el noveno asalto (2012, Consonni)[7]
Narrazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lo del amor es un cuento (2004, Opera Prima - Askoren artean)[8][9]
- Txakur ingelesak (2011, Susa)
Kronika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kukutza: Ellos por dinero, nosotras por placer (2012, Txalaparta – Kukutzako kideekin batera)
Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haur-literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Atzeraka nabil (2010, Elkar)[13]
- Athleticen ametsa (2020, Begiko)
Kultur eragilea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamaika Telebista sortzeko lantaldean jardun zuen, Ibaizabal-Mendebalde Kultur Elkartearen kide gisan. Juan Carlos Etxegoien 'Xamar'rek idatzitako Euskara Jendea dokumental-seriearen gidoilaria ere izan zen.[14][15][16][17]
2014ko irailetik, Durangoko Azokako Ahotsenea gunearen arduraduna da.[18][19][20][21] Gune hori sortzaileei zuzendua da.
2015eko ekainaren 11n hasita, Bi-lingual: Transitoak[4][5] performancea egin zuen, Bilbon, hilabetez. 31 egun eman zituen Bizkaiko hiriburuan hizkuntza hegemonikoa, gaztelania, galdu izan balitz bezala. Esperientziaren berri jaso zuen izen bereko blogean. Oihartzun handiko lana izan zen, euskal komunikabide eta euskara taldeetan batik bat. Egiaren lana erreferentzia hartuta, taldekako antzeko esperientzia abiatu zen Donostiako Egia auzoan, 2016 hasieran, zortzi astez.[3] Transitoak performanceak identitateak zituen abiapuntu.
2016ko Identitarteak[22] antzezlanean ere (Café Bar Bilbao Teatro Laburreko Saria,[23][24]) identitateak aztertu zituen. Urte hartan ere, BIRA kulturgunearen egitasmoa martxan ipini zuen.
2017an, Transitoak II: Haren da Nire. Noiz utzi zenion zeure bizitza bizitzeari?[25][22] performancea jarri zuen martxan, kanpo-faktoreek gure identitateetan nola eragiten duten ikertzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Egia, Lutxio. (2024). «Susa literatura - Guardasol gorria» susa-literatura.eus (kontsulta data: 2024-12-16).
- ↑ a b Retolaza, Iratxe. (2002-05-01). «Lutxio Egiaren 'Paperezko hegazkinak' airean dra» Berton (Begoña) 44.
- ↑ a b Azurmendi, Nerea. (). «Posible al da zortzi astez euskaraz bizitzea?» El Diario Vasco.
- ↑ a b Larrañaga, Julene. (2015-06-28). «Lutxo Egia: “Atzerritartzat hartu naute nire hirian”» Deia (kontsulta data: 2017-11-03).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Bi-lingual: Un mes sin hablar castellano» (irrati-elkarrizketa) Radio Euskadi - Boulevard 2015-06-15 (kontsulta data: 2017-11-03).
- ↑ Egia, Lutxo. (2024). «Susa literatura - Guardasol gorria» susa-literatura.eus (kontsulta data: 2024-12-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Preciado, Beatriz. «Metamorfosis en el noveno asalto» www.consonni.org (kontsulta data: 2017-11-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lo del amor es un cuento. Volumen I» Opera Prima - Edición Personal (kontsulta data: 2017-11-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Iturregi, Txomin. «El amor es un cuento» (pdf) Bilbao (kontsulta data: 2017-11-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lutxo Egia y Mikel Inun protagonizan 'Hiri hori da hiri hau'» (irrati-elkarrizketa) Radio Euskadi - Graffiti 2017-03-15 (kontsulta data: 2017-11-03).
- ↑ «Meatzaleak: Hiri hori da hiri hau» Azkuna Zentroa (kontsulta data: 2017-11-03).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «"Hiri hori da hiri hau", Lutxo Egiaren eta Inunen performancea» Kulturklik (kontsulta data: 2017-11-03).
- ↑ «Atzeraka nabil» Elkar (kontsulta data: 2017-11-03).
- ↑ «'Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia', dokumental-sorta, ETB1en» eitb.eus 2013-10-30 (kontsulta data: 2017-11-03).
- ↑ Garcia, Adrian. (2013-10-30). «'Euskara Jendea' dokumental sortaren lehen atala, gaur ETB1ean» Berria (kontsulta data: 2017-11-03).
- ↑ Hilario, Alvaro. (2013-05-06). «‘Euskara jendea’, gure hizkuntzaren historia ezagutzeko dokumental sorta erakargarria» naiz.eus (kontsulta data: 2017-11-03).
- ↑ «Lutxo Egia: "Gure hizkuntzaren historia hiztunona, euskara jendearena da"» (elkarrizketa) Alea 2013-10-08 (kontsulta data: 2017-11-03).
- ↑ Astiz, Iñigo. (2014-09-10). «Ahotseneak jada ez du zertan jende bila aritu» Berria (kontsulta data: 2017-11-03).
- ↑ «Lutxo Egia izango da Ahotsenea guneko koordinatzaile berria» Gara 2014-09-11 (kontsulta data: 2017-11-03).
- ↑ «Lutxo Egia, koordinatzailea: Aurten bi karpa jarriko ditu Ahotseneak» (irrati-elkarrizketa) Euskadi Irratia - Amarauna 2014-11-09 (kontsulta data: 2017-11-03).
- ↑ Perez, Ander. (2016-12-04). «Landakoko orbitan biraka» Berria (kontsulta data: 2017-11-03).
- ↑ a b «Lutxo Egiarekin solasean» uberan.eus 2017-09-22 (kontsulta data: 2017-11-03).
- ↑ Larrabe Arnaiz, Ainhoa. (2017-01-28). «Lutxo Egiak irabazi du Cafe Bar Bilbao antzerki gidoi laburren saria» Berria (kontsulta data: 2017-11-03).
- ↑ ««Café Bar Bilbao» Antzerki Laburreko XIV. Gidoi Lehiaketa» Café Bar Bilbao (kontsulta data: 2017-11-03).
- ↑ «Lutxo Egiaren "Transitoak II" performancean barrena. Noiz utzi genion gure bizitza bizitzeari?» (irrati-elkarrizketa) Bilbo-Hiria Irratia 2017-09-28 (kontsulta data: 2017-11-03).