FC Bayern München

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:58, 22 uztaila 2016
FC Bayern München
Ezizena(k)Die Roten
Sorrera1900
Futbol zelaiaAllianz Arena
edukiera: 69.900 lagun
inaugurazioa: 2005
PresidenteaAlemania Karl Hopfner
EntrenatzaileaItalia Carlo Ancelotti
LigaBundesliga
2015-16Bundesliga, 1.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1974-75 denboraldiko Europako Kopako partida 1. FC Magdeburgen aurka.
1982ko Europako Kopako finala, Aston Villaren aurka galdutakoa.
Bayerneko zaleak.
2010eko Bundesliga garaipena ospatzen
2012ko Txapeldunen Ligako finala Chelsearen aurka.
Allianz Arena.

FC Bayern Munich Alemaniako futbol taldea da, Munich hirikoa, herrialde horretako arrakastasuena dena eta Europako inoizko onenen artean dagoena.

Historia

Sorrera eta hasierako hamarkadak

1900eko otsailaren 27an sortu zuten, eta garai hartan "Alemaniako Hegoaldeko Txapelketa" izeneko norgehiagokan parte hartzen zuen. 1926 eta 1928an irabazi zuen txapelketa hau. Herrialde mailako lehenengo titulua 1932an jaso zuen, Liga irabazi baitzuen finalean Eintracht Frankfurt 2-0 emaitzaz gaindituta. 1933an naziek boterea eskuratzean taldearen lehendakaria eta entrenatzailea juduak izanik, Bayern "juduen taldea" kontsideratua izan zen. Lehendakariak eta entrenatzaileak alde egin zuten eta taldea semi-profesional bihurtu zen.

Alemanian nagusi eta Europako tituluak

Bigarren Mundu Gerraren ondoren egonkortasuna lortzea asko kostatu zitzaion eta 1945 eta 1963 artean 13 entrenatzaile desberdin izan zituen. Hala ere maila hobetuz joan zen urtetik urtera eta 1957an Alemaniako lehendabiziko Kopa irabazi zuten. Klubaren urrezko urteak 1965 eta 1979 artean izan ziren, eta tarte horretan Europako lehenengo tituluak ere eskuratu zituen. 1967an Errekopa irabazi zuen Glasgow Rangersen aurka. Hurrengo urteetan Europako Kopa jokatu zuen eta 3 ekitaldi irabazi zituen jarraian, 1974koa Atlético de Madriden aurka, 1975ekoa Leeds Uniteden aurka eta 1976koa AS Saint-Étienne garaituz. Hiru aldiz jarraian irabazi izanagatik Europako Koparen garaikurraren jabe bihurtu zen. Kontinente arteko Futbol Kopa jokatzeko aukerari uko egin zion lehen bi urteetan baina 1976an jokatu eta Cruzeiro EC garaitu zuen etxean 2-0 irabaziz eta Brasilen 0-0 berdinduz.

80. eta 90. hamarkadak

XX mendeko azken bi hamarkadetan Alemaniako txapelketetan erraz nagusitu zen. 1982 eta 1987an Europako Kopako finalista izan zen, irabazi ez bazuen ere. 1996an UEFA Kopa eskuratu zuen Girondins de Bordeauxi etxean 2-0 irabazi eta Bordelen 3-1 galdu ondoren kanpoko golaren balioagatik. 1999an inoiz ahaztuko ez den Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen Bartzelonan Manchester Uniteden aurka. 90 minutuak jokatuak zeudela Bayerna 0-1 irabazten ari zen baina deskontu denboran ingelesek bi gol sartu eta modurik garratzenean galdu zuen Kopa.

XXI mendea

Gorakada hasia zegoen ordea eta 2001ean UEFAko Txapeldunen Liga eta Kontinente arteko Kopa irabazi zituen. Mende berrian Alemaniako Bundesliga eta Kopa sarritan irabazteaz gain Europako puntako taldeetako bat bihurtu da. Jupp Heynckesen eskutik azken lau urteetan hiru aldiz izan da UEFAko Txapeldunen Ligako finalista azkena baino irabazi ez duen arren, Borussia Dortmunden aurka hain zuzen ere. Aurrez 2012an porrot latza jasan zuen Chelseak azken minutuan berdindu eta penalti jaurtiketatan irabazi zionean. 2012-13 denboraldia bereziki bikaina izan da Txapeldunen ligaz gain Alemaniako Liga eta Kopa irabazi baititu, Europako futbolaren historian talde bakan batzuek egindako balentria.

2013-14 denboraldirako Josep Guardiola fitxatu zuen. Iritsi eta berehala lehenengo finala Alemaniako Superkopa izan zuen eta Borussia Dortmundek 4-2ko emaitzaz eskuratu zuen. Bigarren finalean ordea, klubaren lehenengo Europako Superkopa irabazi zuen Chelsea mendekatuz gainera, izan ere luzapeneko azken minutuan Javi Martinezek sarturiko gol batez berdindu baitzuen partida eta ondoren penalti jaurtiketetan irabazi. 2013 urtea amaitzeko FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa irabazi zuen. Txapeldunen Liga irabazteko hautagai garbia izan arren, Real Madrilek kanporatu zuen finalerdietan Munichen bertan 0-4 emaitza lortuz. Hurrengo denboraldietan ere berdin gertatu zaio, Alemanian erraz irabazi eta Txapeldunen Ligako final erdietan kanporatua izan da, 2015ean Bartzelonak eta 2016an Atletico Madrilek kanporatu dute.

Estadioak

Municheko Olinpiar Estadioa izan da taldearen zelaia 1972tik 2005 arte. Gaur egun Allianz Arena ederrean jokatzen du.

Gainontzeko kirolak

Klubaren barnean futbolaz gain beste kirol batzuk ere badaude, hala nola: saskibaloia, bola jokoa, xakea, gimnasia, eskubaloia eta mahai-tenisa. Arbitro eskola bat ere badu.

Palmaresa

Alemanian: 55

  • Bundesliga (25): 1932, 1969, 1972, 1973, 1974, 1980, 1981, 1985, 1986, 1987, 1989, 1990, 1994, 1997, 1999, 2000, 2001, 2003, 2005, 2006, 2008, 2010, 2013, 2014, 2015, 2016
  • Alemaniako Futbol Kopa (18): 1957, 1966, 1967, 1969, 1971, 1982, 1984, 1986, 1998, 2000, 2003, 2005, 2006, 2008, 2010, 2013, 2014, 2016
  • Alemaniako Superkopa (6): 1982, 1987, 1990, 2010, 2012, 2014, 2015.
  • Alemaniako Ligako Kopa (6): 1997, 1998, 1999, 2000, 2004, 2007.

Nazioartean: 11

FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa

  • Txapelduna (1): 2013

Kontinente arteko Futbol Kopa

  • Txapelduna (2): 1976, 2001
  • Finalista (0)

UEFAko Txapeldunen Liga

  • Txapelduna (5): 1974, 1975, 1976, 2001, 2013
  • Finalista (5): 1982, 1987, 1999, 2010, 2012

Europako Superkopa

  • Txapelduna (1): 2013.
  • Finalista (3): 1975, 1976, 2001

UEFA Kopa

  • Txapelduna (1): 1996

Europako Errekopa

  • Txapelduna (1): 1967

Jokalari ezagunak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: FC Bayern München Aldatu lotura Wikidatan


2022-23ko Alemaniako Bundesliga
Augsburg | Bayer Leverkusen | Bayern Munich | Bochum | Borussia Dortmund | Borussia Mönchengladbach | Eintracht Frankfurt | Friburgo | Hertha Berlin | Hoffenheim | Köln | Leipzig | Mainz | Schalke 04 | Stuttgart | Union Berlin | Werder Bremen | Wolfsburg