Mendebaldeko Alemaniako Selekzioan 68 gol sarturik, 405 Bundesligan eta 69 Taldeen arteko Europako Kopen txapelketan, goleatzaile nagusia izan zen. 1970ean, 38 gol eginik, EuropakoUrrezko Baloia irabazi zuen; 1970eko Munduko Kopan 10 gol lortuta, Urrezko Baloia bereganatu zuen. Gainera, 1972ko Eurokopan 4 gol sartu eta goleatzaile onena izan zen eta Bundesligan 7 aldiz goleatzaile onenaren titulua bereganatu zuen. Urte hartan, 85 gol egin zituen eta errekor hori ez zen 2012 arte gainditu, Lionel Messik 91 egin zituen arte.
Denera Alemaniako futbolaren historiako goleatzaile onenen artean jarri ohi da.