Municheko Olinpiar Estadioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Municheko Olinpiar Estadioa
2014 Olympiastadion Munich.jpg
Kokapena
Herrialdea Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
RegierungsbezirkBavaria Garaia
HiriaMunich
List of boroughs of MunichMilbertshofen-Am Hart
Herriaren zatiQ23785440
Kokapen fisikoa Olympiapark
Koordenatuak 48° 10′ 23″ N, 11° 32′ 48″ E / 48.173055555556°N,11.546666666667°E / 48.173055555556; 11.546666666667Koordenatuak: 48° 10′ 23″ N, 11° 32′ 48″ E / 48.173055555556°N,11.546666666667°E / 48.173055555556; 11.546666666667
Historia eta erabilera
Renovationa2010 - 2011
Start of constructiona 1969ko ekainak 9
Jabea Munich
Izenaren jatorria 1972ko Udako Olinpiar Jokoak
Kirola futbola
atletismoa
Erabiltzailea 1972ko Udako Olinpiar Jokoak
FC Bayern München - 2005
TSV 1860 München - 2005
Edukiera 69.250
Arkitektura
Arkitektoa Frei Otto
Behnisch & Partner
Estiloa high-tech architecture
Ondarea
Webgune ofiziala

Municheko Olinpiar Estadioa (alemanez: Olympiastadion München), Alemaniako Bavaria estatuko hiriburu den Munichen dagoen olinpiar estadio bat da.

1972ko Udako Olinpiar Jokoetako egoitza izateko eraiki zen, eta, ondoren, 1974ko Munduko Futbol Txapelketako egoitza ere izan zen. 2005ean Allianz Arena estadioa eraiki zen arte, bertan jokatzen zituzten etxeko partiduak FC Bayern Munich eta TSV Munich 1860 taldeek.[1]

Arkitektoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estadioa eraiki zuena, bereizgarri berezi bezala duen oihalezko estalkiarekin, Frei Otto izan zen. Otto-k egitura arinak garatzea lortu zuen, karga jaitsieraren eta forma arkitektonikoaren arteko sintesi bat sortuz, eta egitura tipologi berri bat asmatuz. Argi handiko espazio zabalak proiektatzeko kontzeptu sinpleetan oinarritu zen: arintasuna, soiltasun teknologikoa eta egituraren agerraldia. Dudarik gabe, XX. mendeko arkitektura tenkatuaren bultzatzaile nagusia izan zen.

Proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzeptua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proiektua diseinatu zen garaian iraultzaileak izan ziren zenbait kontzeptu erabili izan ziren. Estalkiaren egitura garagarri eta bere itxitura transluzidoagatik, bisualki eta teknikoki ikusgarriak diren formak lortu zituzten. Bere lenguaia formala, Behnisch arkitektoengatik ezarri zena, orduko Alemaniako garapen eta ahalmen industrialaren islada perfektuak ziren, gerora teknikoki Ottok garatuko zuena.

Eraikinaren orubea

Orubea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proiektua gerra-hondakinez beteta zegoen aerodromo zahar baten gainean kokatzeak erabilerarik gabeko eta konotazio txarreko orube bat berreskuratzea erakarri zuen. Orubea aldez aurretik aerodromo txiki modura, Bavierako Errege Ejerzitoaren entramendu eremu modura eta baita Municheko lehen aireportu zibil modura erabilia izan zen.

Kanpo baldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi baldintza berezik proiektuaren diseinuan influentzia zuzena izan zuten. Batetik, eraikitze-denbora oso murritza izateak muntaiaren abiadura oso handia izatea ekarri zuen, baita Villa Olinpikoarena ere. Bestetik, kontuan izanda dimentsio horietako konplexu baten eraisteak erakarriko zituen kostu altuak, gehiengo instalazioak mantenduko zirela erabaki zen eta, hortaz, ezin zuten behin-behineko egiturarik erabili.

Klimaren eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berogailurik instalatu gabe, lurra eta izotzaren estalkian pilatzeak egitura arazo larriak sortuko lituzke. Honi aurre egiteko, estalkiaren azpian aire beroko bentiladore handi batzuk kokatuko ziren, goialdeko elurra urtuz. Teknika sinple hau Ottok 1967ko Montrealeko Feria Internazionalean frogatu zuen.

Eraikuntza sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metodologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere xaboi-mintzen analisiak eragin zuen azalera espezifiko minimodun formak aurkitzea, tentsio kopuru onargarriekin. Bere ikerketek, enpresek eta artisauek eskaini zioten informazioa ezagututa tesi bat landu zuen, karpetako eta estalkietako egiturazko tipo desberdinak hartan analizatuz, eskegitako estalkiei gainean.

Otto 1: 125eko eskalako estalki-maketa batekin hasi zen proiektatzen[2]. Sarearen kable bakoitzeko indar mekanikoak berorrek diseinatutako sistema batekin neurtu zituen. Hainbat kamara finko erabiliz estalkiaren forma kargatua eta kargatugabeak frogatu zituen neurketa desberdinak alderatuz. Froga hauek estalkiaren funtzionamendua eta erreakzioak azaldu bezain laister eskala handiagoko maketak eraiki zituzten, berriz ere eskuzko kalkulu zehatzagoen bitartez frogaketak eginez. Azken finean, arkitekto zein ingeniariak 1: 10eko eskalako marrazkiekin lan egitera ere iritsi ziren, 3800 metro karratuko marrazki sortzera iritsi arte.

Masteetako bat

Eskemak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estadioaren gainean kokatzen den sareta nagusia zela formako (kurbadura bikoitzeko) bederatzi ataletan banatzen da, 25 mm-tako altzairuzko kableekin 762 mm2-ko kuadrikulak sortzen. Estalkia, horrela, 65 metroko argiak estaltzera iristen da, 58 metroko altuera lortuz bere punturik altuenean. Harmailen gainetik luzatzen den estalkiaren zatia 50 eta 70 metro bitarteko altuerako zortzi masten bitartez eusten da, estalkiaren atzealdean tenkatzen direlarik.[3]

Kablezko sareek, esan bezala, kurbatura bikoitza sortzen dute. Kurbatura mota honek haizearen eragina murriztea ahalbidetzen zuen, egituraren alderik-alderako mugimendua ekidituz. Konplexu osoan erabilitako kableen luzeera 408km-takoa izan zen, bai eta hauek jasandako kargak 5000 toneladetakoa izatera iritsi badaitezke ere.

Xehetasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz, oinarrietako loturak pretentsatutako ainguraketen bitartez egin behar ziren. Hala ere, orduko teknikariek kontserbadoreagoak ziren malgu batzuk erabiltzea gomendatu zituzten, egonkortasuna errazago bermatzen baizuten. Kasu batzuetan, malgu horiek sakoneran 18 metrokoak eta zabaleran 6 metrokoak izatera iristen dira. Honako zimendu hauek beharrezkoak izan ziren estalkian haizearen eraginpean sortutako tentsio biziak eutsi ahal izateko, egitura tarteetako irekiduretan sortzen ziren korronteek karga handia gehitzen baitzien.

Itxitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itxitura panelak

Jatorrizko ideia klabezko sarearen azpitik zintzilikatutako ohial bat jartzea zen, Ottok aurretik Montrealen egindakoaren harira. Hala eta guztiz ere, telebistaren garrantzia handitzen joan zen heinean, irudien eta argazkien gehiegizko kontrastea konpondu beharreko arazo batean bilakatu zen, aurreikusitako itxitura sistema baliogabetuz. Azken finean, kableen gainaldean jarritako plastiko-akrilikozko panel batzuk erabili zituzten, brontze kolorez tindatu zirenak, 2,9 x 2,9 metroko dimentsioak izango zituztenak[3]. Panelen arteko konexioak aldaketa termikoek sortutako hedatze eta uzkurtzeak jasateko gai izan behar ziren, metro bateko deformazioak izatera iritsiko zirenak. Horretarako, panelak kableen elkartzen puntuetan lotu ziren, nahiz eta sarearen irregulartasuna zela medio, hainbat puntuetan panelak angelu desberdinetan gainjartzen ziren.

Gauzak honela, hobetutako koloreen kontraste maila lortzeaz beste, brontzeko tindadurak bero eta distira galerak/irabaziak ekiditzen zituen itzalik proiektatu gabe, ohialaren kasuan lortzea ezinezkoa izango zena.

Munichen jokatutako 1974ko Munduko Futbol Txapelketako partiduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Municheko Olinpiar Estadioa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Olinpiar Estadio Unibertsitarioa
Olinpiar Jokoetako Estadioa
1972
Ondorengoa
Stade Olympique de Montreal
Aurrekoa
Azteka Estadioa
Munduko Futbol Txapelketako finaleko estadioa
1974
Ondorengoa
Antonio Vespucio Liberti Estadioa
Aurrekoa
Parc des Princes
Eurokopako finaleko estadioa
1988
Ondorengoa
Nya Ullevi