Edukira joan

Federico Mayor Zaragoza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Federico Mayor Zaragoza


Europarlamentaria

1987ko uztailaren 6a - 1987ko abenduaren 16a
Barrutia: Espainia
Hautetsia: Second European Parliament (en) Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977ko uztailaren 5a - 1978ko ekainaren 23a - Julio de Castro Hitos
Barrutia: Granada (en) Itzuli
Hautetsia: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Gorte frankistetako prokuradorea

1971ko azaroaren 11 - 1972ko abenduaren 20a - Juan de Dios López González
Hautetsia: Gorte Frankisten 10. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1968ko uztailaren 24a - 1971ko azaroaren 12a
Emilio Muñoz Fernández (en) Itzuli
Hautetsia: Gorte Frankisten 9. Legegintzaldia
ICDP commissioner and Vice president (en) Itzuli


Hezkuntza ministroa


UNESCOren Zuzendari Nagusia


Q50585681 Itzuli

Bizitza
JaiotzaBartzelona1934ko urtarrilaren 27a (90 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hezkuntza-mailazientzietan doktorea
Doktorego ikaslea(k)María Cascales Angosto
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria, politikaria, unibertsitateko irakaslea, diplomazialaria, farmazialaria, idazlea eta poeta
Lantokia(k)Estrasburgo
Brusela eta Madril
Enplegatzailea(k)Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
Granadako Unibertsitatea
Nazio Batuen Erakundea
Jasotako sariak
KidetzaZientziaren eta Arteen Europar Akademia
Academy of Sciences of Moldova (en) Itzuli
Errumaniar Akademia
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia
Severo Ochoa Molecular Biology Center (en) Itzuli
Ramón Areces Fundazioa
Erromako Kluba
Royal National Academy of Medicine (en) Itzuli
Farmaziako Errege Akademia
Section of Biological Sciences of the Institute for Catalan Studies (en) Itzuli
Spanish Association for the Advancement of Science (en) Itzuli
Academia Europaea (en) Itzuli
Doktoreen Europar Errege Akademia
Royal Academy of Medicine of Catalonia (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Zentro Demokratikoaren Batasuna
Zentro Demokratiko eta Soziala
IMDB: nm1937222 Edit the value on Wikidata

Federico Mayor Zaragoza (Bartzelona, Katalunia, 1934ko urtarrilaren 27a -) kataluniar zientzialari eta politikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo ikasketak Bartzelonan egin zituen, baina Madrilgo Unibertsitatean eskuratu zuen doktoregoa, 1958an, farmaziako ikasketak egin ostean. 1959-1963 bitartean bertako irakasle-laguntzaile izan zen, eta Granadakoan biokimikako katedra eskuratu zuen 1963an. 1968an erretore izendatu zuten, eta Hezkuntzako Nazio Kontseilari izan zen 1969-1972 bitartean.

Politikaren eta zientziaren alorrean eskuratu izan dituen beste hainbat karguz gainera, Hezkuntza eta Zientzietako idazkariordea izan zen 1973tik 1975era. 1977an Espainiako gobernuan sartu zen, UCD alderdiaren zerrendetan, independente gisa, baina 1978an kargua utzi eta UNESCOren zuzendari-laguntzaile izendatu zuten. 1981ean Hezkuntza eta Zientziako ministro izan zen, 1982an PSOE alderdia gobernura iritsi zen arte. 1987an Europako Legebiltzarreko kide izendatu zuten CDS alderdiaren eskutik, eta urte hartan bertan egin zuten UNESCOren idazkari nagusi. 1993an zuzendari-karguan berretsi zuten. Lan handia egin zuen Estatu Batuak eta Erresuma Batua UNESCO erakundera erakartzeko, eta kargua hartu zuenetik, lan handia egin zuen Giza Eskubideen alde: gizabanakoaren formazioaren eta elkartasun intelektualaren ezaugarri nagusitzat azpimarratu ditu eskubide horiek.

Zientzietako zenbait lanez gainera, 1987an Mañana siempre es tarde liburua eman zuen argitara; hor, garapenaren kontzeptua eta ikerketa zientifikoaren eta hezkuntzaren etorkizuneko beharrak lotu zituen. Erakunde, akademia eta elkarte ugarietako kide da: Sociedad Española de Bioquímica (1964), Asociación Americana para el Fomento de la Ciencia (1965), Erresuma Batuko Biokimika Elkartea (1966), Real Academia Nacional de Farmacia (1975), Erromako Kluba (1981), Real Academia de Bellas Artes de San Fernando (1994), Txinako Zientzia Akademia (1994), Errusiar Zientzia Akademia (1999), Real Academia Nacional de Medicina (2002) eta Europar Zientzia eta Arte Akademia.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Federico Mayor Zaragoza Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]