Mastodon (sare soziala)
Mastodon | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2016 |
Argitaratze-data | 2016 |
Azken bertsioa | 4.3.1 |
Honen izena darama | Mastodonte eta Mastodon |
Behar ditu | React, Node.js, PostgreSQL, Redis (mul) , Ruby on Rails, Sidekiq (en) eta Puma (en) |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | eleaniztuna, ingelesa, alemana, ukrainera, frantsesa, gaztelania, portugesa, esperantoa, japoniera, errusiera, nederlandera, Txinera sinplifikatua, hungariera, finlandiera, katalana, korsikera, galiziera, greziera, poloniera, islandiera, persiera, galesa, txinera tradizionala eta arabiera |
Programazio-lengoaia | Ruby on Rails, React eta Node.js |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU Affero General Public License, version 3.0 (en) |
Deskribapena | |
Honen parte da | Fedibertso |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Eugen Rochko (en) eta Mastodon gGmbH (en) |
Fikzioa | |
Erabiltzen du | ActivityPub |
Maskota | Masto Don (en) |
Euskaraz | |
Euskaraz | bai |
Historia | |
Jasotako sariak | |
https://joinmastodon.org/ | |
Iturri-kodea | https://github.com/mastodon/mastodon |
Mastodon gizarte-sare eta mikroblogintza zerbitzua da, 2016ean sortua, egitura deszentralizatuan eta software librean oinarritzen dena. Toot izeneko mezuak argitaratzean datza.
Sare haren erabiltzaileen parte-hartzearen gailur oso nabari bat gertatu zen 2022ko apirilean, Elon Musk-en Twitter erosi zuela iragarri ondoren. Apirilaren 27rako, 30.000 erabiltzaile berri elkartu ziren Mastodonen.[1] 2022ko apirilaren 28an, Datuak Babesteko Europako Gainbegiraleak (SEPD) EU Voice mikroblogging plataforma ofiziala Mastodonera pasatzeko prozesua martxan jarri zuen.[2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mastodon sarea 2016ko urrian sortu zuen Eugen Rochko alemaniarrak, artean 24 urte zituela.
Gizarte sare itxiak ez bezala, Mastodon ez dago sistema monopolistiko baten menpe: Mastodon "instantzia" deritzen egitura independenteek osatzen dute, elkarren artean komunikatzen direnak.[3] Erabiltzaile-kontu bakoitza sare osoarekin lotuta dago, berak aukeratu duen instantzia baten bitartez (@erabiltzaile@instantzia), e-mail helbideekin egiten denaren antzera.
Mastodon Twitterekin alderatuz gero, ezaugarri berezi hauek ditu[4]:
- mezu luzeagoak argitara daitezke (500 karaktere, eta batzuetan gehiago, instantziaren ezarpenen arabera),
- ez dago publizitaterik, eta
- edonork bere instantzia sortzeko aukera du (norberaren datuen kontrola gordetzeko, adibidez) gero sare orokorrera konektatzeko[5][6].
Mastodonek denbora-lerro pare bat aurkezten ditu: bata lokala, erabiltzaileen mezuak aurkezten dituena, baina soilik norberaren instantziakoak; bestea, federatutako denbora-lerroa, non instantzia federatu guztien mezuak ikusten diren. Erabiltzaileak Mastodon-Instantzien artean komunika daitezke, erabiltzaile izen osoa ezarriz (adibidez @urlia@mastodon.eus erabiltzaileak urlia izen lokala du, eta "mastodon.eus" instantziakoa da).
Mastodon sarean erabiltzaile partikularrek parte hartzen dute, baita erakundeek edo elkarteek ere.
Komunitatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarea oso bizkor handitzen ari da, informazioa herrialdez herrialde zabaldu ahala: 2017ko apirilaren hasieran (31.000 erabiltzaile inguru zituela) erabiltzaile frantsesdunen sartze handia egon zen, Numerama eta Framasoft aldizkarietan Mastodoni buruzko artikuluak argitaratu eta gero[7]. Hain da ezen, mastodon.social zerbitzari historikoaren (Rochko sortzailearena) ahalmen teknikoak gainditu ziren, eta beste batzuk sortu behar izan ziren.
2017ko apirilaren erdi aldean (sareak 150.000 harpidedun inguru zituela), instantzia japoniarrak sortu ziren: horrek herrialde hartako erabiltzaileen sarrera masiboa ekarri zuen, egun gutxitan 300.000tik gora pasatu baitzen.
2017ko apirilaren amaieran, 551.707 harpidedun zituen, 1.379 instantziatan banatuak[8]. Ekainaren 11n, 700.000 harpidedun ziren, eta 1.481 instantzia[9].
2018ko azaroan, mastodon.eus komunitatea[10] martxan jarri zen. Euskal komunitatearen fedibertsoko txokoa bezala definitu zuten sustatzaileek[11]. Euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia gehiago ere sortu ziren[12][13]. Euskal komunitateak gizarte sare libre eta deszentralizatu horretan bere espazioa izateko sortu zutela adierazi zuten eta PuntuEUS Fundazioa, Azkue Fundazioa, Iametza, Laborategia 2.0, Talaios Kooperatiba eta Dinahosting erakunde edo taldeek sustatu zuten[14].
Euskal instantziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mastodon.eus
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mastodon.eus euskal komunitateak gizarte sare libre eta deszentralizatu batean bere espazioa izateko helburuarekin abiatu zen: hainbat eragileren arteko elkarlanetik[15] jaio da, denboran irauteko asmoaz eta euskarazko komunitatearen inguruan sor litezkeen bestelako instantziekin erkatzeko borondatearekin, baita haren inguruan eragile gehiago bilduz joateko asmoaz ere.
mastodon.jalgi.eus
[aldatu | aldatu iturburu kodea]mastodon.jalgi.eus euskal komunitateak gizarte sare libre eta deszentralizatu batean bere espazioa izateko helburuarekin abiatu zen: hainbat boluntarioren arteko elkarlanetik. Izarkom kooperatiban dihardutenak-eta ibili ohi dira kudeatze eta mantentze lanetan.
Teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerbitzari-zatiak Ruby on Rails frameworka erabiltzen du, web interfazea JavaScript-en idatzita dago (React.js eta Redux)[16]; multzoa AGPL 3-0 lizentziapean eskuragarri dago.[17].
Mastodon instantziak ActivityPub darabilten beste instantzia-sarearekin komunika daitezke, hala nola GNU Social, Diaspora eta PeerTube, horri fedibertsoa esaten zaio.
Hirugarren bezeroak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenetsitako web interfazeaz gain, Mastodonen APIarekin elkarreragiten duten hirugarren bezeroak ere badaude:
- Android (Oharraː azpian zerrendatzen diren aplikazioak ez dabiltza Android bertsio zaharrekin):
- iOS:
- Amaroq[22]
- Sailfish OS:
- Tooter[23]
Bezero batzuk mantenu gabe geratuko dira denborarekin eta berriak agertuko dira, horra dozena erdi[24] bat:
- TheDesk[33]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2023: Argia saria, Internet atalean.[35]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «After Musk's Twitter takeover, an open-source alternative is 'exploding'» Engadget (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
- ↑ (Ingelesez) «EDPS launches pilot phase of two social media platforms | European Data Protection Supervisor» edps.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
- ↑ (Frantsesez) GAROSCIO, Paolo. (2017-04-06). «Mastodon : le nouveau réseau social, libre et sans pub» Clubic.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ (Frantsesez) Le réseau social Mastodon, un « Twitter plus proche de l’esprit originel ». 2017-04-04 (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ (Frantsesez) «Mastodon, alternative open source à Twitter en 500 signes» Challenges (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ (Frantsesez) Cadot, Julien. (2017-04-06). «Pourquoi nous avons créé notre instance Mastodon» Numerama (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ (Ingelesez) Framasoft, Association. (2017-04-07). «Les CHATONS s'attaquent à l'oiseau Twitter grâce à Mastodon» Framablog (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ (Ingelesez) «Mastodon Users (@mastodonusercount@lou.lt)» Loultstodon (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ (Ingelesez) «Mastodon Users (@mastodonusercount@lou.lt)» Loultstodon (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ Mastodon.eus. .
- ↑ «Mastodon.eus» Mastodon mastodon.eus domeinuan ostatatua (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ Mastodon.Jalgi.eus. .
- ↑ «Mastodon.eus» kaixo.mastodon.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ «Mastodon.eus» Mastodon mastodon.eus domeinuan ostatatua (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ Mastodon.eus webguneari buruz. .
- ↑ .
- ↑ kode iturburuak Github horretan ikus daitezke.
- ↑ (Ingelesez) Thomas. «Fedilab» Fedilab (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ . (code source et APK de Tusky)
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ . (ez dago sorburu kodea eskuragarri).
- ↑ Tooter
- ↑ (Ingelesez) Arindam. (2023-03-28). «6 Best Mastodon Clients for Ubuntu and Other Linux» DebugPoint.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-28).
- ↑ (Ingelesez) Sneddon, Joey. (2023-03-25). «Try Tuba, an Epic Mastodon App for Linux» OMG! Linux (Noiz kontsultatua: 2024-08-28).
- ↑ (Ingelesez) «Tuba» tuba.geopjr.dev (Noiz kontsultatua: 2024-08-28).
- ↑ (Ingelesez) Sneddon, Joey. (2022-12-21). «Tokodon is a Desktop Mastodon Client for Linux» OMG! Linux (Noiz kontsultatua: 2024-08-28).
- ↑ «Tokodon» KDE aplikazioak (Noiz kontsultatua: 2024-08-28).
- ↑ «Whalebird» whalebird.social (Noiz kontsultatua: 2024-08-28).
- ↑ (Ingelesez) Emms, Steve. (2021-07-30). «Tootle - GTK client for Mastodon» LinuxLinks (Noiz kontsultatua: 2024-08-28).
- ↑ (Ingelesez) Emms, Steve. (2023-10-26). «Sengi - multi-account Mastodon and Pleroma desktop client» LinuxLinks (Noiz kontsultatua: 2024-08-28).
- ↑ «TheDesk - Mastodon Client for PC» thedesk.top (Noiz kontsultatua: 2024-08-28).
- ↑ «TheDesk - Mastodon Client for PC» thedesk.top (Noiz kontsultatua: 2024-08-28).
- ↑ «TheDesk - Mastodon Client for PC» thedesk.top (Noiz kontsultatua: 2024-08-28).
- ↑ Lete, Irati Urdalleta. «Azterketak Euskaraz taldeari eman diote kanpaina onenaren Argia saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mastodon.eus euskaraz erabiltzeko webgune bat
- https://kaixo.mastodon.eus/ Nola hasi: Kontua sortu, pertsonalizatu eta lehen toot-a bidaltzeko pausoz pausoko azalpenak
- Ohiko galderak atala: Mastodoni buruzko ohiko zalantzak, kontzeptuak eta terminologia, erabiltzaileak eta kontuak, aplikazioak, mastodon.eus...
- Prentsa atala: Kazetari, blogari eta abarrentzat materiala.
- https://mastodon.jalgi.eus Aurkitu erabiltzaileak. Arakatu profilen direktorio bat eta iragazi interesen arabera. Ikusi zer gertatzen ari den
- (Ingelesez) https://communitywiki.org/trunk (Gustuko gaietako harietan sartzeko bideak).
- Izarkom.eus: Mastodon gida. Sare sozial hau zer den eta nola funtzionatzen duen jakiteko gida.