Pleroma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pleroma logo.svg Pleroma
Pleroma-FE UI screenshot 2020.png
Jatorria
Sorrera-urtea2016
Azken bertsioa2.3.0
Honen izena daramapleroma (en) Itzuli
Behar dituVue.js (en) Itzuli, PostgreSQL eta Phoenix (en) Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa, written Chinese language (en) Itzuli, Telugua, errusiera, errumaniera, portugesa, poloniera, okzitaniera, nederlandera, frantsesa, arabiera, katalana, txekiera, alemana, esperantoa, gaztelania, Estoniera, euskara, finlandiera, Irlandako gaelera, hebreera, hungariera, italiera, japoniera, koreera eta bokmåla
Programazio-lengoaiaElixir (en) Itzuli eta JavaScript
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU Affero General Public License, version 3.0 (en) Itzuli
Deskribapena
Honen parte daFedibertso
MaskotaPleroma-tan (en) Itzuli
pleroma.social
Iturri-kodeahttps://git.pleroma.social/pleroma/pleroma

Pleroma edo Pleorama FE (Plérôme-ri egiten dio erreferentzia, antzinako grekerazko πλexplorossμα (euskaraz: osotasun, betetasun; (Frantsesez) plénitude, (Gaztelaniaz) plenitud), 2017an sortutako sare sozial eta mikroblog-software librea da, eta batzuen ustez Mastodon bezain aske edo askeagoa, banatuagoa eta arinagoa izan daiteke.[1] Mastodon bezala, Fedibertsoan federatua dabil, ActivityPub protokoloaren bidez. Batzuen ustez Pleroma Twitterren klon libre bat da.[2] Beraz, eztabaida-hari berean truka daitezke bi motorren instantziak, hala nola Peertube, Funkwhale, Pixelfed, GNU soziala, Mobilizon, eta abar.

Pleromak aukera ematen du sarrera gordinak sortzeko, HTML, BBCode eta Markdown, 5.000 karaktere onartzen ditu lehenetsitako aukera gisa, baina instantzien bidez doi daitezkeenak. 2020ko abuztuaren 28an argitaratutako 2.1.0 bertsiotik aurrera, argitaratu baino lehenago aurreikus daiteke.[3]

Pleroma-ren Backend edo sakoneko kodea Elixir programazio lengoaiarekin garatzen da, Phoenix euskarriarekin, eta PostgreSQL[4] datu-basea erabiltzen du.

Pleorama FEren interfazea JavaScript-en dago eraikia, Vue.js-rekin idatzita.[4]

Mastodon FE interfaze alternatiboa, Pleromarekin batera ematen dena, glitch-soc modalitatean oinarritzen da, bera baita Mastodon interfaze ofizialetik eratorria.

Pleroma Mastodon eta Lemmyrekin federatu daiteke[5] eta Fedibertsoko gune nagusietako bat bihurtu daiteke etorkizunean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) Pleroma : L'alternative à Mastodon. .
  2. Bosch, Emile. (2021-11-18). Awesome Fediverse 🛰✨😎. (Noiz kontsultatua: 2021-11-19).
  3. v2.1.0. .
  4. a b Plerome. .
  5. (Ingelesez) «Search - pleroma - Lemmy.eus» lemmy.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-19).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]