Felido handiak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Felido handi terminoak Panthera generoan sailkatzen diren bost animalia-talde hauei egiten die erreferentzia: tigrea, lehoia, jaguarra, lehoinabarra eta elur-lehoinabarra.[1] Elur-lehoinabarra izan ezik, beste espezie guztiek orro egiteko gaitasuna dute. Felido termino honen definizio zabalago batek Panthera generotik kanpo dauden puma, pantera lainotsua, Neofelis diardi pantera, gepardoa eta zenbait katamotz-espezie ere barne hartzen ditu, nahiz eta aipatutako espezie horiek orro egiten ez duten.[2]

Ligrea lehoi baten eta tigre baten arteko gurutzatzetik sortzen da.

Nahiz eta felido hauen artean tamaina-diferentzia handiak egon, zenbait espezie nahiko antzekoak dira gorputzaren egitura eta portaerari dagokienez. Horren salbuespena gepardoa da, beste felido handien eta txikien ezaugarriekin bat ez baitator. Felido guztiak karniboroak eta alfa harrapariak dira.[3] Haien ohiko banaketa geografikoari dagokionez, Amerikan, Afrikan eta Asian bizi direla esan behar da.

Orroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orro egiteko gaitasuna duten laringe espezializatu eta luzeari esker lortzen dute felido handiek, baita duten aparatu hioideari esker ere.[4] Biriketatik ateratzen den airea laringera bideratzen denean, bertako kartilagozko paretak dar-dar egiten du, eta soinua sortzen du. Lehoiaren laringea da luzeena, eta horrexegatik du orrorik indartsuena. Orroa baldintza egokietan 8-10 km-ra entzun daiteke.[5] Panthera generoko bost taldeek aipatutako hioide luzea dute, elur-lehoinabarrak izan ezik, zeinak bi desberdintasun dituen laringean, orro egiteko gaitasuna kentzen diotenak.

Arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Felido handiek dituzten arrisku nagusiak kokapen geografikoaren araberakoak dira: habitat-suntsipena eta isileko ehiza. Afrikan felido handi asko pastoralistek edo "animalia arriskutsuen kontroleko" gobernuko ofizialek ehizatzen dituzte. Badaude babestuta dauden zenbait eremu, zeinetan babesa ematen zaien Afrikako lehoinabar, lehoi eta gepardoen populazioei. Horien artean daude Botswanako Chobe parke naturala, Tanzaniako Serengeti parke nazionala eta Keniako Masai Mara erreserba. Eremu horietatik kanpo, karniboro handien arazo nagusia ehiza da.[6]

Estatu Batuetan 19 estatuk debekatu dute felido handien eta beste maskota exotiko arriskutsuen jabetza. Captive Wildlife Safety Act legeak animalia horien estatuen arteko salmenta eta garraioa debekatzen du.[7] Lehenengo Captive Wildlife Safety Act (CWSA) araudia 2003ko abenduaren 19an sinatu zen. Zenbait felido handiren espezieen merkataritzaren emendapenekin lotutako arazoei heltzeko, CWSA araudia gogortu zen 2007ko irailaren 17an sinatuko legearen bidez. Araudi horrek lehoiak, tigreak, lehoinabarrak, elur-lehoinabarrak, pantera lainotsua, gepardoa, jaguarra, puma eta espezie horien edozein hibrido (ligreak, tigonak, etab.) babesten ditu. Jabetza pribatua ez dago debekatuta, baina bai animalia horien garraioa, salmenta edo erosketa estatuen arteko edo atzerritar merkataritzan. Nahiz eta arau horiek felido handien komertzializazioaren inguruko lege-azpiegitura zorrotza ezartzen duten, zenbait nazioarteko erakundek, World Wildlife Fund (WWF) esaterako, Estatu Batuetako gobernua presionatu dute arauok are zorrotzago bihurtzeko. WWF erakundearen ustez, Estatu Batuetako araudiaren ahultasunak trigeen atalen merkatu beltza nahi gabe fabora dezake.[8]

Kontserbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia-santutegiek babesa eskaintzen diete animaliei, ingurumen babestu baten berezko bizitza naturala bizi dezaten. Normalean, animalia-santutegiak jabe pribatuek gehiago zaindu ezin dituzten katu handiei aterpea ematen dieten erakundeak dira. Dena dela, erakunde baten izenean santutegi hitzaren erabilerak ez du ziurtatzen benetako animalia-santutegi bat denik errefuxiatuen zentzuan. United States Fish and Wildlife Service-ek (FWS) onartutako animalia-santutegia izateko eta Captive Wildlife Safety Act (CWSA) araudiak babestutako katu handien estatu barneko mugimenduen debekutik desgrabazioak egiteko egokia izateko, erakundeek honako baldintza hauek bete behar dituzte:[9]

  • Irabazirik eta Barne Zerga Publikoen Kodea 501(a) sekziopean zergarik gabeko entitatea izan behar da.
  • Ezin da katu-espezieen komertzializazioan parte hartu, ezta haien kume, atal edo haiekin egindako produktuen merkaturatzean ere.
  • Ezin dira katuak gurutzatu.
  • Ezin da baimendu katu handien arteko zein katu handien eta publikoaren arteko kontaktu zuzenik.
  • Katuen trantsakzioak erregistratu behar dira.
  • Zerbitzuari instalazioak, erregistroak eta animaliak ikuskatzen utzi behar zaio ordu onargarrietan.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Felidae familia

  • Panthera generoa
    • Tigrea, Panthera tigris Asia
    • Lehoia, Panthera leo (Sub-Sahara Afrikan, Gir Forest Indian; Europako hegoekialdean, Europako ekialdean, Asia gehienean iraungia eta Ipar Amerikan)
    • Jaguar, Panthera onca (Amerika; Estatu Batuetako iparraldetik Ipar Argentinaraino)
    • Lehoinabarra, Panthera pardus (Asia, Afrika eta Errusia europarra)[10]
    • Elur-lehoinabarra, Panthera uncia (Uncia uncia - Asia zentraleko eta hegoaldeko mendietan)
  • Acinonyx generoa
    • Gepardoa, Acinonyx jubatus (Sub-Sahara Afrika eta Iran; Eurasiako bere ohiko banaketa geografikoko toki gehienetatik erauzia)
  • Puma generoa
    • Puma, Puma concolor (Ipar eta Hego Amerika)

Eboluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estimatu da katu handi gehienen arbasoak Felinae subfamiliatik banandu zirela duela 6,37 milioi urte.[11] Felinae subfamilia tamaina txikiko eta ertaineko katuak dira, etxeko katuak barne, baina baita tamaina handiagoko puma eta gepardoa ere.[12] Molecular Phylogenetics and Evolution aldizkarian 2010ean argitaratutako ikerketa batek katu handien arteko erlazio ebolutiboari buruzko ondorioak plazaratu zituen.[13] Ikerketaren arabera, alde batetik, elur-lehoinabarra eta tigrea espezie ahaideak dira eta, bestetik, lehoiaren, lehoinabarraren eta jaguarraren arteko erlazioa estua da. Tigrea eta elur-lehoinabarra antzinako katu handietatik dibergitu ziren duela 3,9 milioi urte (Mu). Orduan, tigreak espezie desberdinetan eboluzionatu zuen Pliozenoaren amaieran, duela 3,2 milioi urte. Lehoiaren, lehoinabarraren eta jaguarraren arbasoa gainontzeko katu handietatik desberdindu zen duela 4,3-3,8 milioi urte. Orain dela 3,6-2,5 milioi urte jaguarra bere arbasoak diren lehoitik eta lehoinabarretatik dibergitu zen. Lehoiak eta lehoinabarrak elkarrekiko banandu ziren duela 2 milioi urte gutxi gorabehera.[14] Katu handien fosilik zaharrena Panthera blytheae espeziearena da, Tibeteko hego-ekialdean aurkitu zena eta 4,1-5,95 milioi urte dituena.[15]

3.9 Mu
3.2 Mu

Elur-lehoinabarra



Tigrea



3.6 Mu

Jaguarra


2 Mu

Lehoia



Lehoinabarra





Pisu-tartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Felido handien espezieek duten pisu-tartea zabala da. Elur-lehoinabarrak pisu txikiena dutenak dira, normalean 22-55 kg-koa. Hala ere, badaude salbuespenak 75 kg[16][17] izatera hel baitaitezke. Gepardoen ohiko pisua 21-72 kg artekoa da.[18]

Lehoi arren ohiko pisua 150-249,5 kg artekoa da eta, emeena, ordea, 110-182 kg[19] artekoa. Tigre arrek 100-306 kg-ko pisua dute, baina emeena 75-167 kg-koa[20] da. Naturan aske bizi diren lehoi eta tigre ar batzuk 306 kg[21] [22]izatera ere heldu dira, eta gatibutasunean bizi direnak 450 kg izateraino.[21][23]

Ligrea bere guraso-espezieak diren lehoia eta tigrea baino handiagoa izatera heldu daiteke. Zehazki, “Nook” esaten zaion ligreak 550 kg inguru izatera heldu daiteke.[24][25]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hibridoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Davis, Brian W.; Li, Gang; Murphy, William J.. (2010-07-01). «Supermatrix and species tree methods resolve phylogenetic relationships within the big cats, Panthera (Carnivora: Felidae)» Molecular Phylogenetics and Evolution (1): 64–76 doi:10.1016/j.ympev.2010.01.036 ISSN 1055-7903 . Noiz kontsultatua: 2019-11-08.
  2. (Ingelesez) «Big Cat Facts» Animal Facts Encyclopedia . Noiz kontsultatua: 2019-11-08.
  3. «Wayback Machine» web.archive.org 2015-09-13 . Noiz kontsultatua: 2019-11-08.
  4. Weissengruber, GE; Forstenpointner, G; Peters, G; Kübber-Heiss, A; Fitch, WT. (2002-9). «Hyoid apparatus and pharynx in the lion (Panthera leo), jaguar (Panthera onca), tiger (Panthera tigris), cheetah (Acinonyx jubatus) and domestic cat (Felis silvestris f. catus)» Journal of Anatomy (3): 195–209 doi:10.1046/j.1469-7580.2002.00088.x ISSN 0021-8782 PMID 12363272 PMC 1570911 . Noiz kontsultatua: 2019-11-08.
  5. (Ingelesez) Darling, Kathy. (2000-01-01). Lions. Lerner Publications ISBN 9781575054049 . Noiz kontsultatua: 2019-11-08.
  6. Hunter, Luke. (2004). Carnivore in Crisis: The Big Cats. Africa Geographic, 28-41 or..
  7. «Captive Wildlife Safety Act: A Good Start in Banning Exotics as Pets | The Humane Society of the United States» web.archive.org 2007-04-19 . Noiz kontsultatua: 2019-11-29.
  8. (Ingelesez) «America's 5,000 Backyard Tigers a Ticking Time Bomb, WWF Says» National Geographic Society Newsroom 2010-10-21 . Noiz kontsultatua: 2019-11-29.
  9. Captive Wildlife Safety Act - What Big Cat Owners Need to Know. . Noiz kontsultatua: 2019/11/29.
  10. «Taxonomic status of the leopard, Panthera pardus (Carnivora, Felidae) in the Caucasus and adjacent areas» Russian Journal of Theriology 2006 . Noiz kontsultatua: 2019-11-29.
  11. (Ingelesez) Stromberg, Joseph. «This Fossil Skull Unearthed in Tibet Is the Oldest Big Cat Ever Found» Smithsonian . Noiz kontsultatua: 2019-11-29.
  12. (Ingelesez) Wilson, Don E.; Reeder, DeeAnn M.. (2005). Mammal Species of the World: A Taxonomic and Geographic Reference. JHU Press ISBN 978-0-8018-8221-0 . Noiz kontsultatua: 2019-11-29.
  13. Davis, Brian W.; Li, Gang; Murphy, William J.. (2010-07-01). «Supermatrix and species tree methods resolve phylogenetic relationships within the big cats, Panthera (Carnivora: Felidae)» Molecular Phylogenetics and Evolution (1): 64–76 doi:10.1016/j.ympev.2010.01.036 ISSN 1055-7903 . Noiz kontsultatua: 2019-11-29.
  14. (Ingelesez) Tiger's ancient ancestry revealed. 2010-02-12 . Noiz kontsultatua: 2019-11-30.
  15. Tseng, Z. Jack; Wang, Xiaoming; Slater, Graham J.; Takeuchi, Gary T.; Li, Qiang; Liu, Juan; Xie, Guangpu. (2014-01-07). «Himalayan fossils of the oldest known pantherine establish ancient origin of big cats» Proceedings of the Royal Society B: Biological Sciences (1774) doi:10.1098/rspb.2013.2686 ISSN 0962-8452 PMID 24225466 PMC 3843846 . Noiz kontsultatua: 2019-11-30.
  16. (Ingelesez) Sunquist, Mel; Sunquist, Fiona. (2017-05-15). Wild Cats of the World. University of Chicago Press ISBN 978-0-226-51823-7 . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  17. Txantiloi:Engita Boitani, Luigi; Bartoli, Stefania; Anderson, Sydney. (1983). Simon and Schuster's Guide to mammals. New York : Simon and Schuster . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  18. Txantiloi:Ing R.D., Estes. (2004). The Behavior Guide to African Mammals: Including Hoofed Mammals, Carnivores, Primates (4th ed.). Berkeley, USA: University of California Press, 377–383 or. ISBN 978-0-520-08085-0.
  19. (Ingelesez) Nowak, Ronald M.. (1999). Walker's Mammals of the World. Baltimore: Johns Hopkins University Press ISBN 978-0-8018-5789-8.
  20. «Wayback Machine» web.archive.org 2012-03-09 . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  21. a b Wood, Gerald L.. (1982). The Guinness book of animal facts and feats. Enfield, Middlesex : Guinness Superlatives . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  22. (Ingelesez) East African Business Digest. University Press of Africa 1963-05 . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  23. (Ingelesez) The Nineteenth Century and After. Leonard Scott Publishing Company 1971-07 . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  24. (Ingelesez) The Liger – Meet the World's Largest Cat. . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  25. (Ingelesez) Ligerworld. «Liger Nook - Liger Profile» www.ligerworld.com . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]