Ferdynand Antoni Ossendowski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ferdynand Antoni Ossendowski
Ferdynand Ossendowski 1-K-1718.jpeg
Bizitza
JaiotzaLudza (en) Itzuli1878ko maiatzaren 27a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
Poloniako Bigarren Errepublika
Talde etnikoaPoloniarra
HeriotzaGrodzisk Mazowiecki (en) Itzuli1945eko urtarrilaren 3a (66 urte)
Hobiratze lekuaMilanówek
Familia
Ezkontidea(k)Zofia Iwanowska-Płoszko (en) Itzuli  (1922 -
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Unibertsitate Inperiala
Hizkuntzakerrusiera
poloniera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, kimikaria, biologoa, esploratzailea, antropologoa, hizkuntzalaria, kartografoa, kazetaria, idazlea, geologoa, biokimikaria, geodesta eta mineralogoa
Enplegatzailea(k)Tomsk State University (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaSociety for the Study of the Amur Region (en) Itzuli
Izengoitia(k)Feranto, Mark Czertwan, Антон Мартынович Оссендовский, Feranto eta Mark Czertwan
Genero artistikoaipuina
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa
Alderdi politikoaNational Party (en) Itzuli
Ossendowski - signature.png

Ferdynand Antoni Ossendowski (Ludza, Errusiar Inperioa, gaur egun Letonia, 1876ko ekainaren 8a greg./maiatzaren 27ajul. - Grodzisk Mazowiecki, 1945eko urtarrilaren 3a) poloniar idazle, esploratzaile, unibertsitateko irakasle eta komunismoaren aurkako politikaria izan zen. Errusiako Gerra Zibilean Alexander Koltxak almirantearen gobernuaren karguak izan zituen. Koltxaren porrotaren ondoren Siberiara ihes egin zuen eta Roman von Ungern-Sternbergekin topo egin zuen Mongolian. Ungernen ofizial eta kontseilaria izan zen eta 1920an Japoniara eta Estatu Batuetara bidali zuten misio diplomatikoan. 1921ean Beasts, Men and Gods liburuan kontatu zituen bere abenturak. 1922an Poloniara itzuli zen eta unibertsitatean irakatsi zuen. Munduan zehar bidaiatzen jarraitu zuen eta bere bidaiei buruzko liburuak argitaratzen jarraitu zuen. Bigarren Mundu Gerran Poloniako erresistentziaren parte hartu zuen. 1945eko urtarrilaren hil zen, sobietarrak Varsovian sartu baino egun batzuk lehenago. Sobietarrek Ossendowski Lenin buruzko eta sistema sobietarrari buruzko liburuengatik bilatzen zuten. Bere liburuak debekatuta egon ziren Polonian 1989ra arte.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]