Fitzroy Somerset
Itxura
FitzRoy James Henry Somerset, Raglango 1. baroia (Badminton, Gloucestershire, Ingalaterra, 1788ko irailaren 30a - Sebastopoletik hurbil, Krimea, 1855eko ekainaren 28a) ingeles militarra eta diplomatikoa izan zen. Gerora, Wellingtongo dukea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wellesley militarraren laguntzailea izan zen Portugalen 1804-1811 bitartean, Espainian 1811-1814 bitartean eta Waterloon 1815. urtean.
Diplomazia-lanetan aritu zen, bestalde, Parisen (1815-1818), Veronan (1822), Madrilen (1823) eta San Petersburgon (1826). Ingalaterrako lur-armadako artilleriako jeneral nagusi izendatu zuten 1852. urtean, eta ingeles armadaren buruzagi izan zen Krimeako gerran (1854).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fitzroy Somerset |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.