Florentzio Markiegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Florentzio Markiegi
alkate

Bizitza
Jaiotza Deba1898ko urtarrilaren  3a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza El Duesoko espetxea1937ko urriaren  15a (39 urte)
Heriotza modua heriotza zigorra: fusilamendua
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

Florentzio Markiegi Olazabal (Deba, Gipuzkoa, 1898ko urtarrilaren 3a - El Duesoko espetxea, Santoña, Espainia, 1937ko urriaren 15a) gipuzkoar politikari abertzalea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debako EAJ alderdiko idazkari izendatu zuten, 18 urte besterik ez zuela. Espainiako Bigarren Errepublika garaian, bere jaioterriko alkate izan zen eta 1936. urtean Gipuzko Buru Batzarreko kide.

Espainiako Gerra Zibila hasi ondoren, 1937. urtean atxilo hartu, Santoñako El Duesoko espetxera eraman, eta fusilatu egin zuten, urte bereko urriaren 15ean. Bere anaia Joseba Markiegi urte bereko urriaren 21ean fusilatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]