Friedrich Wöhler
Friedrich Wöhler (1800 - 1882) kimikari alemaniarra zen, ospetsua urearen sintesia egiteagatik eta zenbait elementu bakartu zituelako.
Heziketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eschersheim herrian jaio zen, Frankfurt am Main distritoan. 1823an Wöhler-ek medikuntza ikasketak bete zituen Heidelbergen, Leopold Gmelin-en laborategian. Irakalse honek Jöns Jakob Berzelius-ekin lan egitera bidali zuen Stockholmera. Kimika irakatsi zuen 1825.tik 1831.ra Berlingo Eskola Politeknikoan; ondoren, Kasselgo Goimailako Eskola Politeknikoan 1836 arte. Gero, Göttingengo Unibertsitateko Kimika irakaslea izan zen, bere bizitza guztian.
Ekarpen zientifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wöhler Kimika organikoaren aitzindaritzat[1],[2] jotzen da, 1828.an egin zuen urearen[3] ustekabeko sintesiari esker. Ordurarte zientzialariek uste zuten izaki bizien zenbait substantzia organiko ("protoplasma") beharrezkoa zela konposatu organikoak prestatzeko, eta hau animalia edo landarek bakarrik egin zezaketela. Wöhler-ek frogatu zuen lehenego aldiz urea bezalako konposatu organikoa artifizialki presta zitekeela bi osagai ez-organiko elkarrekin erreakzionaraziz: amonio kloruroa eta berun isozianatoa. Esperimentu honek bitalismoaren teoria gezurtatu egin zuen eta konposatu organikoak edo biokimikoak "in vitro" presta zitezkeela erakutsi zuen.
1827.an Wöhler-ek atzeman zuen lehenengo aldiz konposatu kimikoen isomeria. Azido zianikoa prestatu zuen eta bere formula kimikoa (CHNO) Justus von Liebigek lortutako azido fulminikoaren berdina zela ziurtatu zuen, nahiz eta bien propietate fisiko eta kimikoak zeharo desberdinak izan. Aurkikuntza honek garai hartan pentsatzen zenaren aurka egiten zuen, molekula desberdina izateko formula enpiriko desberdina behar zela uste baitzen. Jöns Jakob Berzelius-ek eman zion isomeria izena eman zion fenomeno honi.
Wöhler-ek Kimika ez-organikoa ere jorratu zuen. Berilioa, itrioa, silizioa eta aluminioa metal libre gisa isolatu zituen. Horretarako, potasioa eskuratu zuen Humphry Davyren teknika erabiliz eta metal desberdinen kloruroak erreduzitu zituen metal libreak sortuz. 1836.an kaltzio karburoa sintetizatu zuen lehengo aldiz. Bere garaiko meteorito-bilduma onenetarikoa ere osatu zuen Wöhler-ek eta beraien analisiari buruzko lanak argitaratu zituen.
Wöhler-ek idatzitako zenbait artikulu aipagarri:
- Lehrbuch der Chemie, Dresden, 1825, 4 vols.
- Grundriss der Anorganischen Chemie, Berlin, 1830
- Grundriss der Organischen Chemie, Berlin, 1840
- Praktische Übungen in der Chemischen Analyse, Berlin, 1854
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Wöhler ![]() |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Brigitte Hoppe (2007). Review of The life and work of Friedrich Wohler (1800-1882) by Robin Keen, edited by Johannes Buttner.Isis98(1): 195-196
- ↑ George B. Kauffman, Steven H. Chooljian (2001).Friedrich Wöhler (1800–1882), on the Bicentennial of His Birth. The Chemical Educator 6(2): 121-133.
- ↑ Wöhler, F. Annalen der Physik und Chemie, 1828, 37, 330