Garapen Jasangarrirako 8. helburua: lan duina eta hazkunde ekonomikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garapen Jasangarrirako 8. helburua: lan duina eta hazkunde ekonomikoa
Nazio Batuen Erakundearen helburua
Garapen Jasangarrirako Helburuak
1: Pobrezia desagerraraztea
2: Goserik ez
3: Osasuna eta ongizatea
4: Kalitatezko hezkuntza
5: Genero-berdintasuna
6: Ur garbia eta saneamendua
7: Energia irisgarria eta ez kutsagarria
8: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
9: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
10: Desberdintasunak murriztea
11: Hiri eta komunitate jasangarriak
12: ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
13: klimaren aldeko ekintza
14: itsaspeko bizitza
15: lehorreko bizitza
16: bakea, justizia eta erakunde sendoak
17: helburuak lortzeko aliantza

Garapen Jasangarriaren 8. Helburua edo GJH 8.a Nazio Batuek 2015. urtean ezarritako garapen jasangarriko 17 helburuetako bat da. Helburu horiek guztiak 2030erako lortzea da asmoa.

GJH 8.a lanaren eta ekonomiaren esparruari zuzenean loturik dago, eta xedetzat du «guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, osoko enplegu produktiboa eta lan duina sustatzea».[1]

Lan duina funtsezkoa da pertsonen ongizaterako. Diru sarrera bat sortzeaz gain, lanak gizartea eta ekonomia mailakatzea errazten du, eta pertsonak, familiak eta komunitateak indartzen ditu. Azken batean, lan duina pobreziatik irteteko bidea da.

Hala eta guztiz ere, mundu osoko biztanleriaren zati handi batek ez du lan duinik. Izan ere, lanpostu bat edukitzeak ez dakar berarekin bizi-baldintza duinak izatea, pobreziatik ateratzea... Horren adibide da munduko biztanleriaren erdia, oraindik, egunean 2 dolarrekin bizi dela.[2]

Emakumeak, etorkinak eta beste aukerarik ez duten kolektiboak izaten dira, gehienbat, baldintza duinik ez duten lanak onartzera behartuak izaten direnak.

Herrialde garatuetan, 20 eta 64 urte bitartean dituzten langile gehienek ezin dute enplegu iraunkor bat aurkitu. Gainera, inoiz egon den belaunaldi prestuena, lehiakorrena... galtzeko zorian dago gazteen langabezia izugarri handitu delako azken urte hauetan.

Euskal Autonomi Erkidegoari (EAE) begiratuz gero, biztanleriaren %25ak kalitate txarreko enpleguak dituzte, izan ere, 2014 urtean sinatu ziren kontratuen %94,6 behin-behinekoak izan ziren. Langabezia tasa aldiz %15-ekoa da Euskal Herrian. [3]

Herrialde baten adierazle ekonomiko garrantzitsuenetako bat da langabezia tasa. Gero eta langabezia tasa handiagoa izan, hazkunde ekonomiko txikiagoa izango du herrialde horrek.

Gaur egun, gizonezkoen eta emakumezkoen artean, oraindik, desberdintasun handiak aurki ditzakegu. Horren adibide da,  emakumeen langabezia tasa gizonezkoena baino ia 5 puntu altuagoa izatea.[4]  Soldata-diskriminazioa da gizon emakumeen artean desberdintasuna sortzen duen beste faktore bat, izan ere, bien arteko soldata ezberdintasuna 7.139,50 eurokoa da. Gainera emakumeen hileko (gizonezkoekin konparatuz) soldatan ikusten desberdintasuna % 24koa da. [5]

Familia eta etxeko lanaren ardura emakumeei egokitzen zaie gehienetan eta honek, galarazi egiten dio sarritan emakumeari lan munduan gizonarekin berdintasunez lehiatzeko aukera. Hori dela eta, askotan emakumeek malgutasun handiagoko lanpostuak aukeratzen dituzte. Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan zatikako kontratua duten lanpostuen %80 baino gehiago emakumeak dira.

Hala eta guztiz ere, gizonek gutxiago atzematen dituzte lan arloan dauden genero desberdintasunak eta soldata desberdintasuna.

Azken hiru hamarkadetan egin diren azterketek erakusten dute gizarteak gero eta desberdintasun gehiago izan, hazkunde ekonomikoa gertatzeko pizgarriak gutxitzen direla. Beste hitz batzuetan esan da, berdinagoak diren gizarteak aberatsagoak dira. [6]

Munduko herrialde askotan, baino batez Latinoamerika, Afrika eta Asiako herrialdeetan langileen esplotazio handia dago: emakume eta gizonezkoen esplotazioa naiz umeen esplotazioa. Ala eta gutiz ere, haurren esplotazioa garapen bidean diren herrialdeetan ere gertatzen da, Europako eta Estatu Batuetan hain zuzen ere, eta hau Laugarren Mundua bezala ezagutzen da.

15 urte baino gutxiago dituzten 168 milioi gaztek soldatapeko lanpostu bat dute, eta hauetako gehienek minimotik behera kobratzen dute.[7] Horren adibide da Kanbodiako kasua. Bertan 14 eta 15 urte bitarteko umeak adreiluak egiten aritzen dira lanean, astean 14 eta 35 orduz.

Oso zaila da emakume eta umeen esplotazio egoera hobetzea munduko estatu askok errealitatea ezkutatzen baitute.

Hazkunde ekonomiko handieneko garaiak XIX. eta XX. mendeak izan ziren.[erreferentzia behar]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hazkunde ekonomikoa [8][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hazkunde ekonomikoa produktuak ekonomia batean duen hazkunde iraunkorra da. Eskuarki, Barne Produktu Gordin (BPG) errealaren igoera gisa neurtzen da, zenbait urtetan edo hamarkadetan. (Larraín y Sachs, 2004)

Hazkunde ekonomikoaren historiari dagokionez, XX. mendearen bigarren erdia hartzen da abiapuntutzat. XX. mendean, herrialde industrializatuen batez besteko hazkunde-tasa XIX. mendekoa baino handiagoa izan zen, eta azkenengo honena, XVIII. mendekoa baino handiagoa. (Romer, 2006). Artikuluan argi eta garbi azaltzen duen eran, “produktu materiala bi eta erdi aldiz biderkatu zen 1950etik 1968ra bitartean; industria-produkzioa hirukoiztu egin zen, eta nekazaritzakoa, elastikotasunik ez izan arren, %50 handitu zen.”

Hala ere, hazkundeak ez du baztertzen herrialde batzuek beren hasierako postua galtzea: Britainia Handiaren kasua.

Hazkunde ekonomikoaren pisua eta haren izaera iraunkorra azaltzeko, beharrezkoa da zenbait aurrekari aipatzea. Lehenik eta behin, Lehen Mundu Gerraren ondorioekin egiten dugu topo. [9]Nahiz eta Keynesek ondorengo hau adierazi: “herrialde zordunen finantza-krisietarako konponbiderik ez izateak krisi etengabeetara kondenatuko lituzke Europako ekonomiak, eta horrek hurrengo belaunaldian beste tirano mendekari bat sortzea eragingo luke” (Keynes, 1919), esan daiteke herrialdeen erritmoa desberdina izan zela botila-lepo hau gainditzeko orduan, baina, orokorrean, nahiko azkar gainditu zirela: Austriak 1951n lortu zuen, Frantziak 1949an eta Holandak 1947an. Europa berreraikitzea kanpo-laguntzaren ondorio izan zen. Bake iraunkorra eta egonkortasun ekonomiko kolektiboa ezartzen lagundu zuen. Arlo ekonomikoan, iraganarekin amaitzeko borondate argia izan zen.

Marshall Plana abian jarri zuten Estatu Batuek, gainera, S. Reinertek azaldu zuen bezala: “Marshall Planak Europako mugak baino askoz eragin handiagoa izan zuen, eta hurrengo hamarkadan gizateriaren historian arrakasta handiena izan duen garapen ekonomikoari laguntzeko proiektu bihurtu zen.” (Erik S. Reinert, 2015) [10]

Hazkunde ekonomikoaren beste faktore erabakigarri bat munduko ordena ekonomiko eraginkor berri bat ezartzea izan zen, ez bakarrik Europan. Marshall Planetik eratorritako baliabideak erabili ondoren, suspertze ekonomikoa oso azkarra izan zen. Estatu Batuetako Planaren programaren jarraitzaile sutsuenek aurreikusi zuten errenta laguntzaren zenbatekoa halako bost inguru handituko zutela, dolarrak emango zituela nazioarteko merkataritza ez hondoratzeko eta laguntza jasotzen zuten herrialdeek politika ekonomiko arduratsuak has zitzaten lagunduko zuela. Neurri handiagoan edo txikiagoan, hori guztia lortu zen. Horregatik azaltzen du Ryan McMakenek: “Gaur egun, Marshall Plana, atzerrian aberastasuna banatzeko eta laguntzeko programa publiko handi hori, plangintza publiko onaren eredutzat hartzen da oraindik ere. Beraz, ez da harritzekoa adituek plana kontutan hartzen jarraitzea, gobernuek aberastasuna banatzen badute oparotasuna izango dela ideian oinarritua dago eta.” (Ryan McMaken, 2018) [11]

Azkenik, nazioarteko moneta-sistema konfiguratu zen, eta ez zegoen urrearen gainean bakarrik, dibisen gainean ere. Kasu honetan, dibisa hori dolarra zen, urre bihur zitekeena. Marshall Planak asko lagundu zuen nazioarteko merkataritzaren funtsezko tresna bihurtzen. Aurrekari horiek guztiak ikusita, esan behar da hazkundearen motorra, seguruenik, Estatu Batuak izan zirela.

Hazkunde ekonomikoa azaltzen duten faktoreak askotarikoak dira: lehen faktorea abian jarritako politika ekonomikoek osatu zuten. Horiek eskari- eta enplegu-maila handia bultzatzen zuten, inbertsio-tasak, transferentzia teknologikoak, trukeen bolumena… handitzeko borondate politiko nabaria izanik. Aurreko ekonomiek ez bezala, gerraostean funtzionatu zutenek Estatuaren pisu handia izan zuten beti.

Keynesen hitzetan: "Hedapena, ez atzeraldia, une egokia da austeritate fiskalerako" (Keynes, 1937) [12] eta ideia horren inguruan oinarritzen da politika keynesiarra. Politika ekonomiko keynesiarrak diru-politika eta politika fiskal hedatzailerako justifikazio teorikoa eman zuen, hazkunde kontrolatua eta krisirik gabea ahalbidetu zuena.

Beste arrazoi garrantzitsu bat zientziaren garapena izan zen. Zientziak oparotasun ekonomikoari egindako ekarpenaren paradoxa izan zen beste garai bateko ziurtasun teorikoak desagertutakoan gertatu zela, baina, aldi berean, aplikazio teknikoek hedapen ikusgarria lortu zutenean. Aldaketa teknologikoa area guztietan gertatu zen, baina erabakigarria ekoizpenean izan zen. Adibidez, 1940ko hamarkadaren hasieran hazkunde demografiko nabarmena gertatu zen hirurogeiko hamarkadaren erdialdera arte. Horrela, Europa osoan eta mendebaldeko munduan, nekazaritzan izan ezik, nabarmen hazi ziren enplegu-beharrei aurre egin ahal izan zitzaien.

Hazkundeak eragindako arazoak, ordea, askotarikoak izan ziren: langabezia, inflazioa, ordainketa-balantzaren desorekak eta aurrekontu-desorekak. Baina, horietako bakar batek ere ez zuen hazkundea arriskuan jarri. Javier Martínez Argudok azaldu zuen: “Argi dago hazkunde ekonomikoak alde handia eragin duela herrialdeen arteko aberastasunaren banaketan”. (Javier Martínez Argudo, 2017) [13]

Garapen ekonomikoak kapitalismoaren eraldaketa ekarri zuen. Hau aldatu egin zen, Estatuaren esku-hartze gero eta handiagoaren ondorioz, merkatu-ekonomiaren ezinbesteko zuzentzailetzat jotzen baita. Estatuak egoeraren aurka egin zuen.

Bigarren Mundu Gerra amaitu eta hurrengo sei hamarkadetan, 2008ko krisialdira arte, garapen ekonomikoaren ikuspegitik urrezko garaia izan zen. [14]

Zer esan dezakegu errentaren banaketari buruz eta, zehazki, pobreenen errentei buruz? Benetan iritsi ziren hazkunde ertain horretan parte hartzera? 1981.urtean, biztanleriaren %42a pobrezian zegoen eta 2013an, %11. Gerraosteko historian, errenta-igoerak eta diru-sarreren pobrezia murrizteaz gain, gizarte-adierazleen munduko batezbestekoek ere hobekuntza nabaria jasan zuten: Lehen Hezkuntzaren amaiera-indizea igo, amen heriotza-tasa jaitsi, haurren hilkortasun-tasa jaitsi…

Hala ere, hazkunde ekonomikoak ekarri duen dena ez da positiboa izan. Partikula kontaminatzaileen emisioa %10 handitu da azken mende laurdenean eta munduko baso-azalera murriztu egin da. Egungo joerei jarraituz, berotze globala 4 gradutan igoko litzateke 2100. urterako. [15]

Hala, azken 7 hamarkadak urrezko urtetzat hartzen dira garapen ekonomikorako eta baita garapen orokorrerako. Dena, ordea, ez zen positiboa izan eta ondorio kaltegarriak agertu ziren eta gaur egun jarraitzen dute.

Hazkunde ekonomikoa eta enplegua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hazkunde ekonomikoa identifikatzeko faktore batzuk hartu behar dira kontuan eta horietako bat enplegua da. [16]

XX. mendeko 30. hamarkadako krisiak langabezi-tasa handitzea eragin zuen eta ondorio kaltegarri horren aurrean, ekonomialariek irtenbide desberdinak proposatu zituzten. Keynes izan zen gobernuaren parte hartze eraginkorragoa eskatu zuena enplegu betea lortzeko helburuarekin, besteak beste.

Zer eragin du enplegu betea egoteak hazkunde ekonomikoan? Lehenik eta behin, guztizko enplegua zer den azaldu behar da: biztanleria aktibo osoa lanean dagoenean gertatzen den egoera da.

Keynesen iritziz, enplegu osoak ekonomiaren oreka orokorra ezartzen du. Enplegu ez osoak eskari ez osoa ekartzen du. Krisi egoeretan ere soldatek jaisteko zurruntasuna dutenez, Keynesek estatuaren eskuhartzea defendatzen zuen enplegu osoa lortzeko, inbertsioa eta gastu publikoa sustatuz besteak beste, eskari agregatua enplegu osorako behar den mailara heldu, eta enplegu osoa lortuta soldaten bitartez eskari agregatua maila horretan atxikitzeko.

Enplegu osoa ez egoteak ondorio anitz ditu: alde batetik, langabezia dela eta defizit publikoak gora egiten du, bi arrazoirengatik: Estatuak laguntza gehiago eman behar dituelako, eta produkzio-maila txikiagoa denez, enplegu osoko produkzio-maila baino Estatuak zerga-bilketa txikiagoa egiten du. Bestalde, bai landunek eta bai enpresek ere garesti ordaintzen dute ekonomiako lan eskasia; izan ere, langabezia-aseguruak finantzatzeko bidea landunek eta enpresek gizarte segurantzari egiten dizkioten kotizazioak izaten dira, beste zenbait zergez gain.[17]

Estatuak helburu gisa hartu zuen enplegu osoa lortzea, Estatu Batuetako Gobernuak 1946an lege zehatz bat eskaini baitzion lehen aldiz.

Informazio hau guztia kontrastatzen duen teoria bat atera zuten Harrod eta Domar-ek XX. mendean: hazkunde ekonomiko jarraitua aukera posibletzat aurreikusi zuten, baina ez orekatua eta enplegu beteko egoera eragingo zuena. Eredu exogenoen arabera, neurri politikoek hazkundea eragiteko duten eraginkortasun-maila murritza da eta aldagai exogenoak, esate baterako, aurrerapen teknologikoak, bakarrik izango du eragina.

Honetaz gain, etorkizunari begira, badago “triangelu magikoa” izena duen plan ideal bat: garapen-politikaren ideal gorena helburu hirukoitza aldi berean lortzea da: eskura dagoen lan nazional osoa, errenta nazionalaren hazkunde-tasa handia eta prezioen egonkortasuna. Enplegu osoa lortzeko estimatzen da %4,1 lan-postu berri sortu behar direla urte eta hori ia ezinezkoa da. Ondorioz, ikus genezake bai gaur egun eta bai historian zehar, enplegu osoa lortzea ezinezkoa dela, hau da, beti egon behar da langabezian dagoen jendea.

Adierazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpleguaren eboluzioa urteetan zehar hobeto azter dezagun, hainbat adierazle ekonomikori begiratuko diogu. Asko dira kontuan hartu ditzakegunak, baina guk urteko lan orduak langileko eta langabezi tasa hartuko ditugu kontuan. Lehena lehenik mundu mailan, eta ondoren Espainian eta bigarrena Espainian soilik.

Lan ordu kopuruak, langileko, urteetan zehar.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grafiko honetan urteko lan ordu kopuruak langileko azaltzen dira, munduko hainbat potentzia nagusitan, Estatu Batuak, Australia, Erresuma Batua, Suedia, Belgika, Frantzia eta Alemanian. 1870ean 3.000 ordu baina gehiago sartzetik 2017 inguruan horren erdia baino gutxiago egitera iritsi garela azpimarra dezakegu, ondorio nagusi bezala eta pixka bat gainetik begiratuta. Baina zergatik ematen da hau? Argi dago, sistema kapitalistak bultzatuta inflazio konstante batean bizi garela, baina inflazio horrekin batera urteetan zehar hainbat langile eskubide eta borroka zabaldu dira, batez ere ideologia ezkertiarra dutenen inguruan eta proletalgoan. Ez zaizkigu marxismoa bezalako teoriak arrotzak egiten jada, eta urteetan zehar herriak borrokatu izan du lan duin bat egiteko. Honetaz gain, teknologia geroz eta garrantzi gehiago hartzen ari da gure gizartean eta enpresa asko dira pertsonen lana alde batera utzi eta lan efektiboago baten aldeko apustua egin dutenak. Aipatzekoa da 1920-1945 inguruan emandako beherakada, Bigarren Mundu Gerrak dudarik gabe izugarrizko eragina izango du honetan, jendeak lana egin beharrean borroka egingo duela eta baita 1929an emandako ostegun beltzak. [18]

Lanordu kopuruak langileko, urteetan zehar.

Grafikoan azaldu ez arren, Espainiako lan orduen zenbaki indizeak aztertuko ditugu urteetan zehar, 1870tik 2017ra.

DATA Urteko Lan Orduak/Langileko Zenbaki Indizeak (1870=100)
1870 2.968 ordu 100
1880 2.876 ordu 96
1900 2.710 ordu 91,3
1920 2.601 ordu 87,63
1940 2.030 ordu 68,4
1960 2.130 ordu 71,77
1980 1.918 ordu 64,62
2000 1.753 ordu 59,06
2017 1.686 ordu 56,8

Ikusten denez, Espainiako kasuan ere urteko lan orduek asko egin dute behera, ia erdia izatera iritsi arte. Aipatzekoa da Espainiako hainbat eremutan Industria Iraultzak ez zuela hainbeste eragin izan, esaterako Andaluzia bezalako eremuetan, baina bai Euskal Herrian, burdin eta ontzigintza industriagatik batez ere, beraz ondoriozta dezakegu Euskal Herriko kasuan agian urteko lan orduak, 1870 inguruan behintzat, altuagoak izango liratekeela. Lehen esan bezala, 1929ko krisiak eta Bigarren Mundu Gerrak, Espainiaren kasuan agian gehiago Gerra Zibilak, eragindako kaltea antzematen da 1940ko hamarkadan.

Espainiako langabezi tasa, azken urteotan.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grafiko honetan aldiz, Espainian 1990tik 2019ra arte urteroko langabezia tasa ikusten da. Aipatu beharra dago langabezia tasa horrek biztanleria aktiboa bakarrik hartzen duela kontuan, hau da, lana ez duen baina lana eduki nahi izango zuten pertsona kopurua, esaterako ez dira horren barnean sartzen pentsiodunak edota lan egiteko adinik ez duten haurrak. Enplegu arloan ere hazkundea neurtzeko beste modu bat izan daiteke, dakigunez langabezia txikitzen joango da ekonomia hazten doan heinean, guztientzat lan gehiago egongo delako eta ekonomikoa ziklikoa izan ohi denez, ondorengo krisi garaietan berriz ere langabezia asko haziko da. [19]

Langabezia Espainian
DATA LANGABEZIA HAZKUNDE TASA METATUA (%)
1990 16,1
1995 22,9 7,05
2000 13,9 -9,98
2005 8,7 -9,37
2010 20,1 16,75
2015 20,9 0,78
2019 13,8 -10,38

Taulan pixka bat gehiago sakontzeko, aipatu beharra dut 2008-12ko krisiak asko eragin zuela Espainian. Ikusten denez 2005etik 2010era izugarrizko gorakada dago, hainbat urteetan beherakadak izan ondoren. %16,75eko gorakada dudarik gabe aipagarria da eta hazkunde ekonomikoak, edo kasu honetan beherakadak, gizartean izan dezaken eragina erakusten du, milaka eta milaka pertsona lanik gabe geldituz.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argi dago hazkunde ekonomikoa ezinbestekoa izan dela historian zehar. XX. mendearen erdialdean nagusitu zen gehien bat. Hazkunde ekonomikoak faktore erabakigarri asko izan ditu eta horietako bat zientziaren eta teknologiaren garapena izan da

Garai honetako artistak, teknika berriak garatuz  joan dira urteetan zehar bizitako aldaketa eta garapenaren arabera. XIX. mendean hainbat estilo garatu ziren, hala nola erromantizismoa: ideologia eta politika espezifiko batekin batera askatasuna, indibidualismoa eta sentimenduen adierazpena defendatzen zituen estiloa. Errealismoa: garaiko errealitatea deskribatzean oinarritzen da, iraultzen porrotagatik eta ondorio negatiboengatik eta aurrerapen zientifikoengatik.

Claude Monet, The Gare St-Lazare 1877, La llegada de un tren
Lewis Hine, 1908 Una pequeña hilandera en la factoria
1884, man working on a railroad.

Industria iraultzak aldaketa asko ekarri zituen ekonomikoak, sozioekonomiko, teknologiko eta kulturalak. XVIII. mendeko azken hamarkadetan, Ingalaterran industria-iraultza deritzona jarri zen abian, hau da, ekoizpenaren hazkunde-prozesua eta egiturazko eraldaketak, denbora-tarte laburrean. Industriatik abiatuta hazkunde ekonomiko eta garapen teknologikoa islatzen duten irudi asko daude. Lehen lurrun makina, haur eta emakumeen esplotazioa lantegietan…[20]

Industria iraultzak aldaketa asko ekarri zituen ekonomikoak, sozioekonomiko, teknologiko eta kulturalak. XVIII. mendeko azken hamarkadetan, Ingalaterran industria-iraultza deritzona jarri zen abian, hau da, ekoizpenaren hazkunde-prozesua eta egiturazko eraldaketak, denbora-tarte laburrean. Industriatik abiatuta hazkunde ekonomiko eta garapen teknologikoa islatzen duten irudi asko daude. Lehen lurrun makina, haur eta emakumeen esplotazioa lantegietan…[21]

1877an Monetek, The gare Lazare [22] izenez ezagutzen den margolana margotu zuen, industria iraultzan izandako aldaketa eta garapen teknologikoa adierazi nahian. Horren abiapuntu izan daiteke, James Watt-ek 1769an sortu zuen lehen lurrun makina, meategietatik ura ponpatzea zuena helburu. Urteak aurrera joan ahala, beste asmatzaile batzuk, saiakerak egin zituzten hura hobetzeko eta oraindik eta lurrun makina eraginkorragoa lortzeko. Azkenean, Richard Trevithick trenbide gaineko lehen lokomotora asmatu zuen. Bertan, bi trenen iritsiera ikus daiteke, garraio lanak egiten. Beraz esan daiteke, lokomotora martxan zegoela jada garai horretarako.

Moneten estazioko lanei dagokionez, egindako lanen artean libreena da. Aurrealdean, bi lokomotora lurrunduta daude eta bidaiariz inguraturik, seguruenik ontziratzeko zain. Teilatuko gerrikoen lerro ilun angeluzuzenak bat datoz lurrunaren eta kearen ausazko ereduekin.

1800. hamarkadan Abantaila teknologikoei esker eta jada lurrun makinak sortuta egoteari esker nabarmen jendea herrietatik hirietara emigratzen hasi zen. Trenbidea eraikitzen aritu ziren milaka pertsona eta aurrera eraman zen garapena, pertsona askoren lanarekin. Lehen aipatu bezala trenaren sorkuntza ezinbestekoa izan zen. Aipatzekoa da guztiak gizonezkoak direla, ez dagoela emakumerik lan honetan. Garai horretan lanak generoen arabera banatzen ziren eta eraikuntza eta mantenua gizonezkoei zegokien.

XIX. mende "honetan", gizarte industrialak hirietan garatzen dira, bertan biltzen baitira fabrikak, zerbitzuak, materialak…[23] Horri esker, hazkunde demografikoa eman zen hirietan, ekoizleen eta kontsumitzaileen hazkundearekin batera, ondorio positibo garrantzitsuak ekarri zituen ekonomian eta industria-garapenean. Helburua, hazkunde ekonomiko bat ematea zen horretarako ahalik produktibitate handiena lortu behar zen, hortik dator beraz, ahalik eta ordu gehien lan egitea, eskubideak eta beharrak kontuan hartu gabe horrela haurrek eta emakumeek esplotazioa jasan zuten.

Lewis Hine-ek 1908an haurren esplotazioa salatzen duen argazki hori atera zuen. Bertan ikus dezakegu haur irule bat, non fabrika horretan ehungintzan arituko zen. Lanbide mota batzuetan gizonezkoak soilik egiten zuten lan eta beste lan bide mota batzuetan, ehungintzan, kasu honetan bezala adibidez, haur edo emakumeak nagusitzen ziren.[24]

Industriak iraultzak ondorio asko izan ditu, garapen ekonomiko teknologiko zein ekonomiaren hazkundean. Asmakizun teknologikotik esker, garapen teknologiko handia eman zen, hala nola, bapore ontziak, trenak, automobilak sortuz lehen aldiz. Eskulana alde batera utzi eta makinen erabilera nagusitu zen gehien bat. Fabriketan lan asko egin behar izaten zuten bai gizonezkoak, emakumezkoak eta haurrak. Ahalik eta lan gehien egiten zuten, produktibitatea handia izateko, horrela garapena gero eta handiagoa zen. Haurren esplotazioa geroz eta handiagoa zen, beraien eskubideak ez ziren kontutan hartzen, orduak ere ez ziren neurtuak. Lan baldintza oso gogorrak jasan zituzten. Gerora, aldarrikapen asko egon ziren lan duina eskatuz.[25]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «8 Helburua egoera» gih-2030agenda.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  2. (Gaztelaniaz) «Objetivo #8: Trabajo decente y crecimiento económico (La Agenda de desarrollo 2030)» www.ilo.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  3. Renobales, Ianire. «"Iraupen luze-luzeko langabezia etengabe handitzen ari da hilero"» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  4. «Emakumeen langabezia tasa, gizonezkoena baino ia 5 puntu altuagoa» El Diario Vasco 2018-03-03 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  5. «7.500 euro inguruko soldata arrakala, ezberdintasuna betikotzen duen faktoreetako bat» economiasolidaria.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  6. www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  7. Goikoetxea, Jakes. «168 milioi haur langile» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  8. «El crecimiento económico | artehistoria.com» www.artehistoria.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  9. (Gaztelaniaz) «La lección de la Primera Guerra Mundial que la economía global olvida» BBC News Mundo 2014-12-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  10. (Gaztelaniaz) Sundaram, Erik Reinert y Jomo Kwame. (2015-05-11). «Opinión | Un plan Marshall para el mundo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  11. (Gaztelaniaz) Judy. (2018-06-06). «El Plan Marshall no es la historia de éxito que piensas que es» Instituto Mises (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  12. (Gaztelaniaz) Krugman, Paul. (2012-01-03). «Keynes tenía razón» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  13. Argudo, Javier Martínez. «4. CONSECUENCIAS DEL CRECIMIENTO ECONÓMICO EN LA CALIDAD DE VIDA, LA DISTRIBUCIÓN DE LA RIQUEZA Y EL MEDIOAMBIENTE.» ECONOSUBLIME (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  14. (Gaztelaniaz) «Pasado, presente y futuro del desarrollo económico» OpenMind (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  15. (Gaztelaniaz) Martínez Alier, Joan. (2008). Conflictos ecológicos y justicia ambiental. , 11-27 or. ISBN http://istas.net/descargas/Conflictos_ecologicos_J1%20_MARTINEZ_ALIER.pdf..
  16. (Gaztelaniaz) Bermejo, Arto, Hoyos, Garmendia, Roberto, Iñaki, David, Eneko. (2010). Menos es más: del desarrollo sostenible al decrecimiento sostenible. ISBN 10593..
  17. (Gaztelaniaz) Bermejo Citores, Daniel. (2016/2017). CRECIMIENTO, DECRECIMIENTO Y POSTCRECIMIENTO: Crítica al crecimiento. , 45 or. ISBN https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/25957/TFG_Bermejo_Citores.pdf?sequence=2%20...
  18. Giattino, Charlie; Ortiz-Ospina, Esteban; Roser, Max. (2013-03-04). «Working Hours» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  19. (Gaztelaniaz) Desempleo en España. 2021-04-15 (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  20. (Gaztelaniaz) «Revolución Industrial: Qué es, origen, etapas y causas» Economipedia (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  21. (Gaztelaniaz) «Revolución Industrial: Qué es, origen, etapas y causas» Economipedia (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  22. «The Gare St-Lazare - Claude Monet» Google Arts & Culture (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  23. (Gaztelaniaz) Carlos. (2016-09-03). «Los cambios demográficos del siglo XIX» Historia en Comentarios (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  24. (Gaztelaniaz) «El fotógrafo que denunció la explotación infantil» El Confidencial 2015-04-01 (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  25. Oña, Pedro. (2015-12-31). «BLOG DE HISTORIA DEL MUNDO CONTEMPORÁNEO: LAS CONDICIONES DE VIDA Y DE TRABAJO DE LOS OBREROS EN LA PRIMERA INDUSTRIALIZACIÓN» BLOG DE HISTORIA DEL MUNDO CONTEMPORÁNEO (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapen Jasangarriaren Helburuak

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]