Elkar sariak
| Elkar sariak | |
|---|---|
| Saritutakoa | Kultura sustatzeko lanak |
| Babeslea | Elkar Fundazioa |
| Kokalekua | Aduna |
| Herrialdea | |
| Lehen sari banaketa | 1997 |
| Webgune ofiziala | http://www.elkarfundazioa.org/lehen_edizioa.html |
Elkar sariak Elkar Fundazioak 2016tik antolatu dituen sariak dira[1] Elkar Fundazioak bultzatzen dituen beste proiektuen artean, sorkuntzari bideratuta dagoen Joseba Jaka beka atera zuten 2016an eta 2018an, baita Proiektuari Elkar Saria, eta Ibilbideari Elkar saria proiektu berrientzako akuilua.[2][3] Covid pandemiaren garaian etenda egon da saria.
Kategoriak eta sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru kategoria hauek osatzen dute sariketa:
.Joseba Jaka beka. Horren bidez kultur sorkuntza sustatu nahi dute. Bi urtetik behin deitzeko dena.
Joseba Jaka bekaren irabazleak 2001ean. Igor Estankona, Joxean Agirre, Anjel Erro eta Jon Alonso. - Proiektuari Elkar saria. Beka emango ez den urteetan, kultur proiektuak laguntzeko asmoz sortuko den saria da. Bi urtez behin emango da, beraz. Euskal kulturgintzarako interesgarria den ekimen bat abiatzeko edo indartzeko emango litzateke 10.000 euroko laguntza. Izan liteke proiektu bat martxan jartzea, ikerketa bat egitea edota beste edozer, baina kasu honetan ez sormen lan bat. elkar Fundazioak berak erabakiko du, euskal kultur munduan ikusten dituen mugimenduen baitan, sari hori nork merezi duen.
- Ibilbideari Elkar saria. Urtero emateko sortu zen, urte luzeetan egindako lana saritzea, ezagutzea, izango du helburu. Saria emateko orduan norbanakoen aurretik, talde lanean egindako ekimenak lehenesten dira. Kasu honetan ez da dirurik ematen, artegile batek egindako ikur bat baizik. Gotzon Huegun eskulturagile lasartearraren egurrez egindako eskultura da.
Saridunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- : Ibilbideari Elkar saria AEKri eta Korrikari.[4]
| Urtea | Joseba Jaka beka | Proiektuari Elkar saria | Ibilbideari Elkar saria |
|---|---|---|---|
| 2026[5] | Super Mario hil behar dute - Javier Andrada, Xabier Etxeberria eta Maria Reyes | --- | Hizkuntz Eskubideen Behatokia[6] |
| 2025[7] | --- | Kanaldude | Zenbat Gara |
| 2024[4] | Hiltzailea eta beste ipuin batzuk - Josu Goikoetxea | -- | AEK eta Korrika |
| 2023[8] | -- | Eusko Ikaskuntza (“Kultur politiken azterketa”) | Ikastolen Elkartea |
| 2022[9][10] | Itsasoa da bide bakarra - Ines Osinaga | -- | Elhuyar Fundazioa eta Udako Euskal Unibertsitatea |
| 2021[11] | --- | Lotura Films (Lur eta Amets filma eta telesailari jarraipena) | Bertsozaleen Elkartea |
| 2020 | Mamu eratortzeko moduak - Juanjo Olasagarre[12] | --- | Seaska[13] |
| 2019 | --- | Euskal Herria Zuzenean festibala[14] | Euskaltzaindia[15] eta Eusko Ikaskuntza[16] |
| 2018 | Lua Kastore proiektua.[17]
Oihane Enbeita, Eneritz Zeberio. eta Andoni Gartzia, (MA Kolektiboa) |
--- | Euskal Memoria Fundazioa[18] |
| 2017 | --- | Jakin
XX. eta XXI. mendeetako euskal pentsamenduaren transmisioa |
Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa[19] |
| 2016 | Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama lana - Alaine Agirre[20] | --- | Gerediaga Elkartea |
| 2007[21] | Eleberria: Londres kartoizkoa da - Unai Elorriaga; La lutte finale - Joxean Agirre,
Poesia: Souvenir - Castillo Suarez; Gulliberren lokarriak - Xabi Borda, Saiakera: Abertzaleak eta euskara - Joxe Manuel Odriozola; Cyborgaren otzantasuna - Juan Bautista Bengoetxea, Haur literatura: Mambo number five - Isabel Etxeberria; Aulki jokoa - Uxue Alberdi |
||
| 2005[22] | Eleberria: Azeria eta lehoia - Edorta Jimenez; Zubigilea - Lutxo Egia,
Poesia: Zeru eta infrentzuak - Jon Arano; Gertakarien urtzea - Luis Garde, Saiakera: Kasandra leihoan - Fito Rodriguez; Gauzen presentzia - Pablo Sastre, Haur literatura: Ez dadila eguzkia sartu - Xabier Etxeberria eta Martin Etxeberria; Beñat dardo - Joxan Oiz |
||
| 2003[23] | Eleberria: Glosolaliak eta beste - Karlos Linazasoro[24]; Auzoak - Urtzi Urrutikoetxea,
Poesia: Batak ez du bestea kentzen - Gerardo Markuleta; Mugaldekoak - Edu Zelaieta, Saiakera: Esne Beltza - Ignazio Aiestaran; Western basque festival - Miel Anjel Elustondo, Haur literatura: Eta handik gutxira gaur - Eider Rodriguez; Orain galdera berriak ditut - Lander Garro |
-- | -- |
| 2000[19] | Eleberria: Romain zen bere izena - Joxean Agirre; Hodei berdeak - Jon Alonso,
Poesia: Tundra - Igor Estankoa; Eta harkadian ni - Angel Erro, Saiakera: Haur literatura: Leuropa - Pablo Sastre [25]; Itzarri nahi zuen printzesa - Felipe Juaristi |
-- | -- |
| 1999[26] | Eleberria: Lagun izoztua -Joseba Sarrionaindia,[27] eta Rock´n roll -Aingeru Epaltza[26],
Poesia: Puskak bizi - Juanjo Olasagarre; Norbait dabil sute eskaileran - Harkaitz Cano, Saiakera: Satorrak baino lurpeago - Pedro Alberdi; Giza eskubideen eta herri eskubidden auzia - Piarres Xarriton, Haur literatura: Azeri zuloa - Pello Esnal |
-- | -- |
| 1997[19] | Eleberria: Agirre zaharraren kartzelaldi berriak - Koldo Izagirre,[28]; Pausoa noiz luzatu - Andoni Egaña,
Poesia: Harrien lauhazka - Iñigo Aranbarri; Kartografia - Rikardo Arregi Diaz de Heredia Saiakera: Cammambert helburu - Jon Alonso, Haur literatura: Atlas sentimentala - Patxi Zubizarreta; Thule - Joanes Urkixo |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «elkar fundazioa» www.elkarfundazioa.org (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ Kamio, Ariane. (2018-06-21). «Gurpil gaineko merkatua. Elkar Fundazioaren 2017ko datuak» GARA (kontsulta data: 2022-02-23).
- ↑ «elkar fundazioa» www.elkarfundazioa.org (kontsulta data: 2022-03-15).
- 1 2 Bastida Alzuru, Jone. (2024-05-24). «AEK-k eta Korrikak jaso dute Ibilbidearen Elkar saria» Berria (kontsulta data: 2024-05-24).
- ↑ Goñi, Odile Bourguignon. (2026-04-21). «Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jasoko du Ibilbidearen Elkar saria» Berria (kontsulta data: 2026-04-21).
- ↑ «2026ko Ibilbidearen Elkar Saria jaso du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak - Behatokia.eus» behatokia.eus (kontsulta data: 2026-05-07).
- ↑ r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2025-05-29). «Elkar Sariak 2025» www.kulturklik.euskadi.eus (kontsulta data: 2026-04-20).
- ↑ Taldea, elkar. (2023-05-22). «elkar sariak 2023 Ikastolen Elkarteari eta Eusko Ikaskuntzari - PostData» postdata.elkar.eus (kontsulta data: 2023-06-22).
- ↑ «Elhuyarrek eta UEUk jasoko dute Elkar saria» EITB 2022-05-09 (kontsulta data: 2022-05-26).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-05-26). «Elhuyar, UEU eta Ines Osinaga, Elkar sarien protagonistak» naiz: (kontsulta data: 2022-05-26).
- ↑ elkar Taldea. (2021-04-29). «Ibilbideari eta proiektuari elkar Sariak izendatu dira - PostData» postdata.elkar.eus (kontsulta data: 2022-05-26).
- ↑ Taldea, elkar. (2020-05-05). «Juanjo Olasagarre Mendinuetak jasoko du Joseba Jaka beka, elkar Fundazioaren eskutik - PostData» postdata.elkar.eus (kontsulta data: 2026-04-20).
- ↑ Taldea, elkar. (2020-05-07). «2020ko Ibilbideari elkar Saria Seaskak jasoko du - PostData» postdata.elkar.eus (kontsulta data: 2026-04-20).
- ↑ Taldea, elkar. (2019-04-08). «EUSKAL HERRIA ZUZENEAN, AURTENGO 'PROIEKTUARI ELKAR SARIA' - PostData» postdata.elkar.eus (kontsulta data: 2026-04-20).
- ↑ «Eusko Ikaskuntzari eta Euskaltzaindiari Elkarren 2019ko Ibilbideari saria» orain.eus (kontsulta data: 2026-04-20).
- ↑ «Berri korporatiboak - Ibilbideari Elkar Saria 2019 jaso du Eusko Ikaskuntzak, -2019/05/16-Ibilbideari Elkar Saria 2019 jaso du Eusko Ikaskuntzak» eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2026-04-20).
- ↑ «elkar fundazioa» www.elkarfundazioa.org (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ Taldea, elkar. (2018-04-20). «2018ko elkar sariak banatu dira - PostData» postdata.elkar.eus (kontsulta data: 2026-04-20).
- 1 2 3 «Elkar Sariak» Elkar Fundazioa (kontsulta data: 2026-04-20).
- ↑ «elkar fundazioa» www.elkarfundazioa.org (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ «Unai Elorriaga eta Joxean Agirrerentzat Joseba Jaka bekak nobela arloan» Berria 2007-04-27 (kontsulta data: 2026-04-21).
- ↑ «Kalidade handiko literaturea, urte birik behin - bizkaie.biz» bizkaie.biz (kontsulta data: 2026-04-21).
- ↑ «Urrutikoetxeak eta Linazasorok irabazi dituzte Joseba Jaka bekak» Argia (kontsulta data: 2026-04-21).
- ↑ Ayerbe Sudupe, Mikel. (2012). [chrome-extension://efaidnbmnnnibpcajpcglclefindmkaj/https://www.etxepare.eus/media/uploads/cultura/categorias/relacionados/narratiba_antologia.pdf Euskal Narratiba Garaikidea: Katalogo Bat. ] ISBN 978-84-616-2311-2..
- ↑ Oiartzabal, Anhoa. (2002). «Pablo Sastre: "Minik ez balitz bezala saiatu naiz idazten"» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (kontsulta data: 2022-03-15).
- 1 2 Eskisabel, Jon. (1999-04-17). «Epaltzak eta Sarrionaindiak jaso dituzte Joseba Jaka II. bekak nobela arloan.» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ Ezkerra, Estibalitz. (2001). «Sarrionaindia bakarrik faltza zen» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ Ruiz, Amagoia. (1999-04-22). «Metxak memoria pertsonala oso txarra dauka; memoria historikoa, aberatsegia» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (kontsulta data: 2022-03-15).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lorea Agirre - Jakin - Proiektuari elkar saria. (Youtube, Elkar Fundazioa, 2017) Jakinek Proiektuari elkar saria jaso du XX. eta XXI. mendeetako euskal pentsamenduaren transmisioa lanarekin. Lorea Agirrek proiektuaren nondik norakoak adierazi ditu. (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- Elkar sariak
