Gipuzkoa plaza (Donostia)
Gipuzkoa plaza | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
Herrialdea Lurraldea |
![]() ![]() | ||||
Koordenatuak: | 43°19′16.23″N 01°58′56.06″W / 43.3211750°N 1.9822389°W |
Gipuzkoa plaza Donostiako Erdialdean dagoen plaza edo enparantza da. Bertan Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikina kokatzen da. Lorategia Pierre Ducasse lorezainak diseinatu zuen.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plazak gaur egungo izena du 1866ko irailaz geroztik, bertan eraiki baitzen Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregia eta Donostia hiriburu dela omentzeko.
Oinplano laukizuzenekoa da eta bertan amaitzen dira lehen zabalguneko zortzi kale nagusiak: Elkano, Peñaflorida, Andia, Txurruka, Idiakez, Kamino, Bengoetxea eta Legazpi.
Plaza arkupez inguratua dago eta etxebizitzen fatxadak (Foru jauregiarenak ez beste) diseinu bakarrekoak dira.
Lorategia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pierre Ducasse lehunztarrak udal lorezain gisa egin zuen 1877an lorategi erromantikoaren proiektua, Jose Goikoa arkitektoarekin batera. Plaza oraindik hutsik zegoen: Bigarren Karlistaldian adibidez tropak biltzeko erabili zen. Pierrek lorategia diseinatu zuen eta hamar zuhaitz-espezie exotiko zituen zerrenda bat aurkeztu zuen: paulownia, kakiondoa, Virginiako tulipondoa, lizar urrekara, amerikar intxaurrondoa, ailantoa, likidanbarra, katalpa eta 3500 zuhaixka[1].
Lorategiak 5.400 m2 ditu eta zenbait oroigarri eta eraikuntza berezi dauzka[2]:
- Jose Maria Usanditzagari eskainitako monumentua (Josep Llimona eskultoreak egina)
- Pierre Ducasseren omenezko plaka (inaugurazioaren mendeurrenean jarria)
- kiosko edo zutabe meteorologikoa
- ordu mahaia
- urmaela eta urjauzia (arrokaiarekin)
- zurezko zubitxoa
2014ko apirilaren 26an Gipuzkoako Foru Aldundiak Ikurrinaren omenaldia egin eta plaza honetan masta batean jarri zuen, aurretik Espainiako Gobernuak Gipuzkoako Foru Aldundian Espainiako bandera ipintzea inposatu baitzion.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ikuspegia
-
Arkupeak
-
Parkea eta urmaela
-
Gipuzkoa plazako ikurrina
- ↑ (Gaztelaniaz) Pierre Ducasse, jardinero de San Sebastian. Revista San Sebastian (Noiz kontsultatua: 2025-01-23).
- ↑ Gipuzkoa plaza parkea. Donostiako Udala (Noiz kontsultatua: 2025-01-24).