Miramongo parkea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miramoneko parkea» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Miramongo parkea
Miramon 2.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Koordenatuak 43° 17′ 42″ N, 1° 59′ 00″ W / 43.29494°N,1.9832°W / 43.29494; -1.9832Koordenatuak: 43° 17′ 42″ N, 1° 59′ 00″ W / 43.29494°N,1.9832°W / 43.29494; -1.9832
Parkeak sarrera desberdinak ditu.

Miramongo parkea, baita ere Miramongo basoa Donostiako Miramon-Zorroaga eta Aiete auzoen artean dagoen parke bat da. Uraren presentzia haren ezaugarri garrantzitsuena da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parke honek hiriaren hegoaldeko ibarbide handi bat hartzen du. 628.258 metro karratuko azalera du. Oso zabala denez, flora eta fauna aniztasun ikaragarria du. Bide ugari ditu, baita harrizko harmailadun anfiteatroa eta egoteko eta piknik egiteko hainbat gune ere. Orain gutxi berritutako Katxola baserria ere bertan dago (garai batean sagardotegia izan zen). Parkearen bereizgarri bat hegaletan dituen basoak dira; errekastoaren aldamenean landaretza hazten da, eta haranaren barrenean hezeguneak ditu.

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geografikoki hauek dira parkearen mugak: GI-20 edo Donostiako bariante zaharra, Oriamendi pasealekua eta Miramon poligonoa. Goi aldean poligonoa dago eta parkea handik sortzen diren behe-ibarreran zabaltzen da.[1]

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekologiaren ikuspuntutik Donostiako parke interesgarrenetariko bat da nahiz eta eraikinek eta utzikeriak baztertuaren itxura eman. Hegaztien ikuspuntutik espezie ugari ikus daiteke parke honetan: passeriformesak (Amilotx urdin, Kaskabeltz handi) mozoloak eta beste harrapariak... Anfibioak ere barruan dauden erreketan, Mando erreka eta Pakea erreka, eta urmaela zein putzuetan aurki daitezke. Errekak eta hezeguneak elementu bereizienak dira parke honetan. Ugaztunen artean untxiak, xaguzarrak eta katagorriak aipa daitezke. Landaredian sagarrondoak eta aritzak aipa daitezke.[2] Aipatzekoak dira ere intsektuak, esaterako arkanbeleak.

Zuhaitz erori eta ustelduta asko daude eta horrek parkearen biodibertsitatea handitzen du.

Arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Inguruko eraikinen handitzea parkearen mugak hautsiz, arrisku nagusia da.
  • Utzikeria: bideak eta altzariak gaizki daude.
  • Higadura eta lurren mugimenduak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]