Edukira joan

Girolamo Savonarola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Girolamo Savonarola
Savonarola, Frai Bartolomeoren margolana, 1498 aldean Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaFerrara1452ko irailaren 21a
HerrialdeaFerrarako Dukerria
 Florentziako Errepublika
HeriotzaFlorentzia1498ko maiatzaren 23a (45 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: sutan errea
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Ferrara (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
latina
Irakaslea(k)Peter of Bergamo (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, filosofoa, erlijiosoa, idazlea, predikaria eta teologoa
Enplegatzailea(k)University of Ferrara (en) Itzuli
MugimenduaMendebaldeko filosofia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenadomingotar

Musicbrainz: d9fa7a13-87ec-40c0-8495-50e37991a4fc Discogs: 2458661 IMSLP: Category:Savonarola,_Girolamo Edit the value on Wikidata

Girolamo Savonarola (Ferrara,1452ko irailaren 21a - Florentzia, 1498ko maiatzaren 23a) domingotar elizgizon eta predikaria izan zen.

Girolamo Savonarola Predikarien Ordenako fraidea zen, eta 1491. urtean Florentziako San Marcos komentuko priore egin zuten. Oihartzun handia izan zuten Florentziako predikuek: bekatuez damutzeko eskatzen zien biztanleei, eta Ziro berri baten etorrera iragartzen. Karlos VIII.a Frantziako erregeak Italiako hiriak okupatu ondoren (1494), buruzagi nagusi geratu zen Florentzian, eta teokrazian oinarrituriko gobernu bat ezarri zuen hiri hartan. Guztiz berritu zituen konstituzioa, ekonomia eta justizia erakundeak, eta eguneroko ohiturak aldatzen saiatu zen (jai eta ospakizun profanoak debekatu zituen). Haren jokaera zuhur irmoak florentziarren banaketa ekarri, eta hiritarrak bitan banatu zituen: arrabbiati («errabiatuak», haren etsaiak) eta piagnoni («negartiak», haren aldekoak).

Kritika zorrotzak egin zizkion Alexandro VI.a Borgia aita santuari; hark Erromara deitu zion, eta, jaramonik egiten ez zionez, eskumikatu egin zuen aita santuak Savonarola. Arrabbiati-ek aita santuaren laguntza izan zuten, eta Savonarola preso hartu zuten San Marcosko komentuari eraso ondoren. Hiltzera kondenatu eta, bi jarraitzailerekin batera, hura urkatu eta su eman zioten, gero, hilotzari. Kristau-talde batzuek dohatsutzat eta santutzat ohoratu izan dute Savonarola.

Savonarolaren exekuzioa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Girolamo Savonarola Aldatu lotura Wikidatan