Gizon armaduna - Bakearen aldeko meza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gizon armaduna - Bakearen aldeko meza
Jatorria
Argitaratze-data2001
Estreinaldi-data2000ko apirilaren 25a
IzenburuaThe Armed Man
Ezaugarriak
Genero artistikoamusika klasikoa
DiskoetxeaVirgin Records
Zatiak13 mugimendu
Bestelako lanak
MusikagileaKarl Jenkins

Allmusic: mc0002618009 Edit the value on Wikidata

Karl Jenkins konpositore galestarraren obra honek musika klasikoa, etnikoa eta eliza-musika bateratzen ditu. Musikaren bidez adierazitako gerraren eta bakearen inguruko hausnarketa sakona da. Meza honek gerrak eta bakeak kultura-aniztasuneko gizarte globalean duten eragina islatzen du; horregatik erabili ditu Jenkinsek hainbat jatorritako material historiko eta kulturalak. Obra honen bidez, egileak emozio ugari piztu nahi ditu, gerraren eta sufrimenduaren alderdirik ikaragarrienak barne, gerraren aurkako alegatua baita. Obra hau ezin da egilea hori konposatzen ari zeneko gertaeretatik bereizi eta, horregatik eskaintzen die Jenkinsek lana Kosovoko biktimei.

Euskal Herrian ere hainbatetan eskaini da obra hau.[1]

The Armed Man kontzertua Merlbourneko udaletxean

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meza katolikoen egitura izan arren, erlijio eta hizkuntza ugari biltzen dira 13 zatitan banatutako lanean. Hala, mezen ohiko Kyrie, Sanctus, Agnus dei eta Benedictus pasarteekin batera, beste motatako kantuak biltzen ditu obrak; esate baterako, XIV. Mendeko Frantziako L'homme armé kantu herrikoia, muezzin batek abestutako errezo islamikoa, Itun Zaharreko Salmoen liburuko Salba nazazu gizon basatiengandik! kantu gregorianoa, eta baita Mahabharata Indiako kantu mitologikoetako pasarte bat ere. Horrekin batera, hainbat poetaren abestiak ere biltzen ditu obrak: Ruydard Kiplingen Borroka aurreko ereserkia, Sakichi Togek Hiroshimako bonbardaketaren ondoren idatzitako Sugar bortitzak, John Dryden-en eta Jonathan Swift-en Erasora! olerkia eta Thomas Malory eta Lord Tennysonen Bakea hobea da kanta. Hizkuntzen artean, berriz, ingelesarekin batera latina, frantses eta arabiera konbinatzen ditu obrak.[2]

Obraren zatiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "The Armed Man" – 6:25
  2. "The Call to Prayers (Adhaan)" – 2:04
  3. "Kyrie" – 8:12
  4. "Save Me from Bloody Men" – 1:42
  5. "Sanctus" – 7:00
  6. "Hymn Before Action" – 2:38
  7. "Charge!" – 7:26
  8. "Angry Flames" – 4:44
  9. "Torches" – 2:58
  10. "Agnus Dei" – 3:39
  11. "Now the Guns Have Stopped" – 3:25
  12. "Benedictus" – 7:36
  13. "Better Is Peace" – 9:33
Karl Jenkins konpositorea

Loturak Karl Jenkins-en beste obra batzuekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 "Sanctus" doinua "Immrama"-ko Adiemus doinua da. "Benedictus" maileguan hartzen du  "The Eternal Knot" doinua Adiemus IV: The Eternal Knot obratik

Loturak filmekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi pelikula plazaratu dira Gizon armadun obrako zuzeneko interpretazioekin:

  1. The Armed Man pelikula zuzendu zuen Hefin Owen-ek. Johannesburg-en estrainatu zen 2007an.[3]
  1. The Armed Boy pelikula, aldiz, obraren zuzeneko interpretazioetan erabiltzeko sortu zuten Robert Cucuzza-k and Thomas Cucuzza-k 2007ko martxoan.

Instrumentalizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obra okrestra sinfoniko batekin interpretatua izateko sortu zuten, perkusio gehigarriarekin batera. Tresna hauek erabili ziren lehenengo grabazioan:

  • Biolontxeloa (12. mugimenduan bakarrik, 'Benedictus')
  • Kateak
  • eta gainera 5 perkusionista beste 20 tresna jotzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Entzuteko eta bizitzeko ekitaldia - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-12).
  2. Urrutikoetxea, Ane. (2014-04-25). «Bake kantuak Lazkaon» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-04-24).
  3. .[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]