Gliese 783

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gl 783 A/B
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Sagittarius
Igoera zuzena 20h 11m 11.94s [1]
Deklinazioa –36° 06′ 04.4″ [1]
Itxurazko magnitudea (V)5.31/11.5
Ezaugarriak
Mota espektralaK2 V/M3.5V
U−B kolore indizea0.46/?
B−V kolore indizea0.86/?
Aldakor motaEz
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)-129.8 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: 456.99 ± 0.33 [1] mas/u
Dec.: -1574.64 ± 0.22 [1] mas/u
Paralajea (π)166.25 ± 0.27[1] mas
Distantzia19,62 ± 0,03 au
(6,015 ± 0,010 pc)
Magnitude absolutua (MV)6.40/12.6
Zehaztasunak
Masa0.82/0.20 M
Erradioa0.71/0.28 R
Argitasuna0.23/0.000077 L
Tenperatura? K
Metaltasuna0.85/0.26
Errotazioa?
Adina7.7 × 109[2] urte
Beste izendapenak
279 G. Sagittarii, HR 7703, CD -36°13940, HD 191408, GCTP 4782.00, LHS 486/487, LFT 1529/1530, LTT 7988/7989, SAO 211885, HIP 99461.

Gliese 783 (J. Herschel 5173) gure eguzkitik 19,7 argi urtera, Sagittarius konstelazioan dagoen izar bitar bat da, θ¹ eta θ² Sagittariitik hego-ekialdera dagoena. Gure Eguzki-sistemara 140 kilometro segundoko abiaduran hurbiltzen ari da. Abiada horretan, 41.100 urte barru soilik 6,7 argi urtera egongo da eta hamar aldiz distiratsuagoa izango da. John Frederick William Herschelek aurkitu zuen William Herschel astronomo ospetsuaren semea zena, eta berari zor dio J. Herschel 5173 izena.

Gliese 783 sistema elkarrengandik 43 unitate astronomikoz (Eguzkia eta Plutonen arteko batez besteko distantzia) bananduta dauden bi izarrek osatzen dute. Sistema honengandik gertuen dauden izarrak bi nano gorri dira, Gliese 784 eta Gliese 754, 3,2 eta 4,5 argi urteko distantziara hurrenez hurren.

Izar primarioa, Gliese 783 A (GJ 783 A / LHS 486) K2V espektro motako eta 4922 gradu kelvineko tenperatura efektiboa duen nano laranja bat da. Bere erradioa gure eguzkiarena baino %26 txikiagoa da, eta bere inguruan 3,7 kilometro segundoko proiektatutako errotazio abiaduran biratzen du. Bere argitasuna gure eguzkiarenaren %29a da, eta bere masa 0,77 eguzki masakoa. Bere metalikotasuna (helioa baino elementu astunagoen ugaritasun erlatiboa) %47koa da eguzkiarekin alderatuz. Joera hau areagotu egiten da burdinaren kasuan, bere eduki erlatiboa eguzkiarenaren %28koa dena. Ez da gehiegizkorik detektatu infragorrian, ez 24 mikrometrotan, ezta 70 mikrometrotan ere, bere inguruan hauts disko baten presentzia baztertzen duena. Disko galaktikoko izar zahar bat izan daitekeela pentsatu da, 10.000 milioi urte dituena.

Gliese 783 B (GJ 783 B / LHS 487) M4V espektro motako nano gorri bat da, 0,2 eguzki masako masa duena eta 0,28 eguzki erradioko erradioa duena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e van Leeuwen, F.. (2007). Hipparcos, the New Reduction. .
  2. Mamajek, Eric E.; Hillenbrand, Lynne A.. (2008). «Improved Age Estimation for Solar-Type Dwarfs Using Activity-Rotation Diagnostics» The Astrophysical Journal 687 (2): 1264–1293.  doi:10.1086/591785. Bibcode2008ApJ...687.1264M..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]