Gorbeiako natura parkea
Itxura
Gorbeiako natura parkea Araba eta Bizkaia arteko Gorbeia mendiak (1.481 m.) menderatzen duen 20.016 hektareako lurraldea da.
Eusko Jaurlaritzak 1994ko ekainaren 21ean izendatu zuen natura parke[1].
Udalerriak
Araba eta Bizkaiaren arteko mugaldean dago eta inguruko udalerriak hauexek:
- Arabakoak: Murua, Etxaguen eta Manurga (Zigoitia), Murgia, Sarria, Ametzaga eta Zarate (Zuia), Gujuli eta Urkabustaiz.
- Bizkaikoak: Orozko eta Zeberio; Arteaga, Areatza eta Zeanuri (Arratia).