Edukira joan

Gregorio Balparda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gregorio Balparda


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1919ko ekainaren 18a - 1923ko irailaren 19a
Barrutia: Balmaseda

Bilboko alkate

1905eko abenduaren 26a - 1907ko otsailaren 19a - Gregorio Ibarretxe
Bizitza
JaiotzaPortugalete1874ko urtarrilaren 17a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaCabo Quilates1936ko abuztuaren 31 (62 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua eta historialaria
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaLiga de Acción Monárquica

Gregorio Balparda de las Herrerías (Portugalete, 1874ko urtarrilaren 17a - Bilbo, 1936ko abuztuaren 31a) euskal herritar politikari, abokatu eta historialaria izan zen[1].

Aita Ricardo Balparda politikari foruzalea izan zuen. Deustuko Unibertsitatean , Salamancako Unibertsitatean eta Madrilen zuzenbidea ikasi ondoren, Bilbon bilakatu zen abokatu. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, José Echevarría Novoa gobernadore zibilak epaile izendatu zuen. Donostian matxinatu ziren Mario Muslera eta Joaquín Baselga teniente-jeneralak zigortzeko eskatu ziotenean, ukatu eta preso hartu zuten. Bonbardaketa baten ondoren, milizianoek jipoitu eta fusilatu zuten[2].

Ibilbide politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal abertzaletasunaren jaiotzaren eta lehen garaipenen lekuko, ideia horien etsaia izan zen bizitza guztian. Bere ideologia liberala izan zen. 1906an Errege Ordenaren bidez Bilboko alkate izendatu zuten. 1917. urte inguruan, Liga Monárquica de Vizcaya («La Piña») izenekoa sortu zen, eta Balparda horren buruzagietakoa izan zen, Luis Salazar eta Ramón Bergérekin batera. Liberalek eta industria burgesia handiak eutsita, talde honek abertzaleen aurkako eskuina biltzen zuen. 1919-1923 artean gorteetako diputatu izan zen Balmaseda aldetik. Espainiako Bigarren Errepublika garaiko autonomia estatutuen aurka altxatu zen. Sabinzaleen kontra jardutearren Bizkaiko historia ikertzeari ekin zion lehia handiz. Haren lanaren emaitza, Historia Crítica de Vizcaya y de sus fueros, hiru liburutan argitaratu zen (1923, 1933-34, 1945 bitan eta 1974an). Beste zenbait lan: El porvenir de la Villa, Plaza y Puerto de Bilbao y el Estatuto Vasco (1933), La Tercera República y la restauración del Estado Nacional (1935). 1924an Historia Crítica de Vizcaya y de sus fueros argitaratu zuen, non eusko abertzaletasuna borrokatzen zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Pedro Bilbao Arrola
Bilboko alkatea

1905eko abenduaren 26a - 1907ko otsailaren 19a
Ondorengoa
Gregorio Ibarretxe