Santa Klara kaleko 11 zenbakia zuen etxean jaio zen, Begoñako Errepublikan, Santa Monika komentutik gertu. Geroago Bilbok Begoña udalerria bereganatu zuenean oraingo Zabalbide kalea bihurtuko zen kale hura. Gregorio Urkaregi Otxandiano (obra-eraikitzaile eta kontratista), eta Dolores de Madariaga Aginagaren semea izan zen, bost anai-arreben artean txikiena.
Bilboko Plaza Barrian zegoen Salvador ikastetxean (Maristarrak) ikasi zuen batxilergoa.
Karrera amaituta eta Medikuntza eta Kirurgiako lizentziadun titulua zuela, Begoñara itzuli zen. Orduan Begoñan udal mediku titularrak bi ziren: Antonio Egiluz eta Alejandro Gerrikabeitia,[5] eta Urkaregi lanean hasi zen Egiluzeekin mediku laguntzaile gisa
Begoñan Juan XXIII plazako etxe honetan zegoen Urkaregiren kontsulta. Bengoaren etxeetan.
Lau hamarkadatan Begoñan lan egin zuen familia-mediku gisa (medikuntza orokorra), baita Bilbon ere. 1950eko hamarkadaren amaieran, Begoñako kontsulta inoiz utzi gabe, basilikako atzealdean dagoen Juan XXIII plazan, Bengoaren etxeetan; bai Gizarte Segurantzan (Bilboko Bailen kaleko anbulatorioan eta Santutxuko Karmeloko kontsultategian, non erretiroa hartu baitzuen), bai Igualatorio Medikoarekin.[3]
«
[...] Gregorio etxeko mediku bikaina izan zen, eta horren jakitun dira Atxeta, Arbolantza, Azkarai, Azurleko, Etxezuri, Haize-Errota, Otxarkoaga, San Isidro, San Roke, Rekako, Trauko, Lezamako bide zaharra, Zubisiku, etab.
[...] Baina medikua izateagatik eta bere zaletasunengatik baino gehiago, On Gregorio estimatzen dugu dugu bizitzatik ongia egiten pasa delako, adeitasunez.
»
—José Antonio Zearra Asua medikua (Bilboko Medikuen Gazeta, 1987)[3][6]
Euzko Ikasle Batza elkartearen sortzailea Zaragozan (1932)
1932an Zaragozako Unibertsitatean ikaslea zela Euzko ikasle Batza erakundearen sortzaileetako bat izan zen, baita elkarteko lehen presidentea ere. Mariano Estornés Lasa eta José Estornés Lasa ere kide izan ziren elkarteko zuzendaritza hartan. Elkarteak hiru lan lerro zabaldu zituen:[1]
euskara ikasteko bi ikastaro, berrogeita hamar ikaslerekin
liburutegi bat
eta orfeoi bat, euskal musika herrikoia interpretatzeko.
Elkarteak prest azaldu zen Euskal Herriko erakunde eta pertsona guztiekin euskal kulturaren alde lan egiteko eta Euskal Unibertsitatea sortzeko.
Urkaregik 1932ko abuztuaren 7an Euskal Ikasleen I. Biltzarrean parte hartu zuen Bergaran, Zaragozako Elkarteko lehendakari gisa.
Zinemagile amateurra izanik, super 8an grabatzen zuen, eta Elantxobe filmarekin Sociedad Bilbaina elkarteak banatzen zuen zilarrezko saria irabazi zuen 1975ean (Sociedad Bilbaina de Plata saria).
Pinturazalea eta bildumazale amorratua ere bazen, filatelian aditua. Begoñako txakolindegietan oso ohikoak ziren pitxarrekin ere bazituen bilduma bat. Pitxarrak 32 txakolindegi hauetakoak ziren: [3]
Errekako bidean Uriarte edo Mosu, eta Garaizar,
Zabalbide kalean Matías Sarasola edo Gallaga, Katezarra, eta Urruñaga.
Otxarkoagako bidean Feliciano Recalde (La Corrala), Madariaga, Teles, Txopoli, Artetxe (Isabel Añabeitia, Melchor eta Zenobia La Rubia), Lozoño, Larrakoetxe, Fidel Elorriaga, Plazakoetxe, Gazteluiturri (Andresa Gaztelu), eta Santiago Maguregi (Luisa Beldarrain),
Begoña Kirol Elkarteko eta Athleticeko bazkide izan zen. Begoñako futbol taldeko mediku eta zuzendaritza-batzordeko kide izan zen zenbait urtez, eta 1950-51 eta 1951-52 denboraldietako presidente.[1][7]
Urte horietan Jesus Garai jokalari gazte-gaztetxoak Begoñako taldean jokatzen zuen. 1950ean, hogei urterekin, Athletic-era pasa zen eta Athleticen historiako defentsarik onenetakoa izango zen Garai. Bartzelonan bost denboralditan jokatu zuen (1960-1965), eta gero beste bat Malagan.[8]
Bere bizitza osoan burututako lanengatik hainbat sari eta domina eman izan dizkiote.[1]
2003ko ekainean, Bilboko Medikuntza Zientzien Akademiak, Jarduera Humanistikoen XXX. Astean, filatelia erakusketan omenaldia eskaini zion Gregorio Urkaregiri. Zigilatutako gutun-azal eta oroitzapenezko txartel bereziak sortu zituzten, berari eskainitako zigilu-marka berezi batekin.
1981eko azaroaren 14an, bere lankide, paziente eta lagunen omenaldia jaso zuen, "Medikuntzan 46 urte egin zituelako eta Begoñako zenbait belaunaldirekin izan zuen dedikazio etengabeagatik". 250 lagun baino gehiago izan ziren omenaldi hartan.[3]
1975ean super 8an grabatu zuen Elantxobe filmarekin, Sociedad Bilbaina elkarteak banatzen zuen zilarrezko saria irabazi zuen (Sociedad Bilbaina de Plata saria).