Gregory Bateson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gregory Bateson
Bizitza
Jaiotza Grantchester1904ko maiatzaren 9a
Herrialdea Erresuma Batua
Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza San Francisco1980eko uztailaren 4a
Familia
Aita William Bateson
Ezkontidea(k) Margaret Mead  (1936 -  1950)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Cambridgeko Unibertsitatea
St John's College
Charterhouse School
Lanbidea
Lanbidea antropologoa, filosofoa, soziologoa eta psikologoa
Jasotako sariak
Kidetza
IMDb nm0061057

Gregory Bateson (Cambridge, Britainia Handia, 1904ko maiatzaren 9a - San Frantzisko, Kalifornia, AEB, 1980ko uztailaren 4a) ingeles antropologoa izan zen.

Giza kulturen arteko komunikazio-fenomenoen garrantzia nabarmendu du. Papua Ginea Berrian egon zen lehenbizi, eta Balin ondoren, 1927-1939 urte-bitartean, Margaret Mead bere emaztearekin, latmmuls tribua aztertzen. Azterketa haietan oinarrituta azaldu zuen komunikazio-jarduerak egituratzen dituela gizarte-loturak. 1940ko hamarraldian, lan handia egin zuen zibernetikaren sorreran, Norbert Wienerrekin batera. Gizakiaren komunikazioa aztertu zuen alderdi desberdinetatik, umorea, buruko eritasunak, alkoholismoa, familiako liskarrak eta abar oinarri harturik. Bestalde, animalien komunikazioa eta ekologia ere aztertu zituen. Eragozpen bikoitzaren teoria asmatu zuen; teoria horrek komunikazioaren alderdi paradoxikoen garrantzia nabarmentzen du, batez ere, gizaki bat aldi berean aurrez aurreko jokaerak hartzera bultzatzen duten alderdiena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gregory Bateson Aldatu lotura Wikidatan