Gurpide Iparraldeko trikuharria
Gurpide Iparraldeko trikuharria | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Katadiano, Kuartango eta Araba |
Koordenatuak | 42°54′33″N 2°53′45″W / 42.90918842°N 2.89571019°W |
Ondarea | |
Gurpide Iparraldekoa, batzuetan Urbide edo Urpide ere deitua, Arabako Katadiano herrian kokaturik dagoen trikuharria da.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Megalito hau San Sebastian Hegotik eta San Sebastian Iparraldekoa trikuharrietatik gertu dago, eta Gurpide Hegoa trikuharritik 100 metrora besterik ez.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Multzoko guztietatik, hauxe da egoera txarrenean dagoena. Bibliografiak korridore erako hilobia izan zela diosku, baina gaur egun ikus daitekeen gauza bakarra tamaina ikaragarria duen harlauza bat da (3,10 m x 1,18 m, eta 0,25 m lodi), etzana dagoena, hain zuen ere ganbera zegokeen tokian bertan, zeren eta handik gertu lurrean bertikalki tinkaturiko bi lauza txiki baitaude.[1]
Tumulua kareharri handiz egina dago, eta oraindik ongi markatuta ageri da, nahiz eta aski eraldatua dagoen, han-hemen sakonean baititu. Oinplanta ia zirkularra da; ardatz luzeena (E-W) 17,30 luze da.[1]
Arkeologia-lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkitektura megalitiko horren antzinatasuna duela 5.000 urte ingurukoa da.[2] Jose Migel Barandiaranek 1955ean aurkitu eta Juan Maria Apellanizek 1962an induskatu zuen.[3][4] 2018an, Arabako Foru Aldundiak monumentu megalitiko horretan indusketa bat egin zuen, eta 2023an amaitu zen.[5][6] Data horretan, Kuartangoko trikuharrien ganberak finkatu zituzten harlauzen egonkortasuna bermatzeko, eta arazo gehien zituzten eremuak babestu eta ziurtatu ziren.[5]
Trikuharri honen indusketan berreskuratutako materialen artean, aipatzekoak dira idolo-espatula zati bat, lau angeluko sekzioa eta ebakitako dekorazioak dituen hezurrezko pieza bat. Elementu honi buruz, Apellanizek ikerketa zehatz bat egin zuen.[7] Aurkitutako gorpuzkiak nahasita eta hautsita zeuden.[3][8]
Monumentu kalifikatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011ko uztailaren 26ko, 183/2011 dekretuan, Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharriak monumentu-multzo kategoriako kultura-ondasun gisa sailkatu ziren[9].
Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharrien monumentu-multzoa hemen daude: Arabako Lautadan, Arabako Errioxan gehienbat, Lantaronen eta Kuartangon. Egitura, kronologia eta material aldetik Iberiar Penintsulako mesetako antzeko beste batzuekin izan dezake loturarik. Monumentu-multzoan sartzen diren trikuharriak hauek dira: Sorginaren Txabola eta El Encinal (Elvillar); Lazaya, San Martin, Alto de la Huesera eta Los Llanos (Guardia); El Sotillo (Leza/Guardia); La Mina eta La Lastra (Lantaron); Sorginetxe (Agurain); Aizkomendi (Donemiliaga); San Sebastian Hegoa, San Sebastian Iparra, Gurpide Hegoa eta Gurpide Iparra (Kuartango) eta El Montecillo (Villabuena Araba).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema
- ↑ (Gaztelaniaz) Albertus, Ramón. (2021-10-04). «El dolmen más grande de Euskadi sale a la luz» El Correo.
- ↑ a b Arabako Foru Aldundia. Kuartango. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Sánchez Aranaz, Fernando. (2011-09-04). «Piedras con historia» Diario de Noticias de Álava.
- ↑ a b «Visita a la intervención realizada para poner en valor de los Dólmenes de Kuartango» socialistasalaveses.com.
- ↑ Europa Press. (2021-08-18). Diputación de Álava y Gobierno Vasco cofinancian la puesta en valor de las Termas de Arkaia y los Dólmenes de Kuartango. .
- ↑ Juan Maria Apellaniz. (PDF) DEL DOLMEN DE Gt7RPIDE NORTE LA FALANGE LABRADA. .
- ↑ Juan Maria Apellaniz. Monumentos megalíticos de Vizcaya y Álava. .
- ↑ Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 152 zk. 2011-08-11