Elvillar

Koordenatuak: 42°34′14″N 2°32′42″W / 42.570555555556°N 2.545°W / 42.570555555556; -2.545
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilar
 Araba, Euskal Herria
Bilar.jpg

Elvillarko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Errioxako kuadrilla
Izen ofizialaElvillar-Bilar.svg Elvillar / Bilar
AlkateaGerardo Olano Medrano (EAJ)
Posta kodea01309
INE kodea01023
Herritarraelvillartar[1]
Kokapena
Koordenatuak42°34′14″N 2°32′42″W / 42.570555555556°N 2.545°W / 42.570555555556; -2.545
Map
Azalera17,50 km2
Garaiera585 metro
Distantzia48 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria316 (2022)
Red Arrow Down.svg−11 (2021)
alt_left 171 (%54,1) (%51,3) 162 alt_right
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
Red Arrow Down.svg -% 4,8
Zahartze tasa[2]% 18,34
Ugalkortasun tasa[2]‰ 13,16
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 80 (2011)
Genero desoreka[2]% 11,9 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 6,22 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 21,04 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera[4]% 5.65 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1667
Webguneahttp://www.elvillar.es/
Ahuntz talde bat Sorginaren Txabolaren ondoan.

Bilar[1] (ofizialki Elvillar / Bilar) Arabako hegoaldeko udalerri bat da, Arabar Errioxako kuadrillakoa. Gasteiztik 48 bat kilometrora dago, eta Guardiatik 6ra.

Historiaurreko aztarnaz josita dago, mahastiak, artadiak, errekak eta sakanak nagusi diren ingurune batean. Plaza nagusia, bertan dauden Jasokundeko Andre Mariaren eliza itzela eta jauregi dotoreak, eta handik hurbil dagoen "Indianoaren" etxea (XVIII. mendeko jauregi barroko dotorea) gailentzen dira herriguneko monumentuen artean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galijo eta Uneba errekek zeharkatzen dute udalerria (Ebroren adar dira).

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elvillar herria eta Lapoblacion mendia.
Sorginaren Txabola trikuharria. Atzean, Elvillar herria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aztarna arkeologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elvillarren ondare nagusia herrigunetik kanpo dauden historiaurreko arrastoek osatzen dute. "Sorginaren Txabola" trikuharria, adibidez, ikusgarria da zinez. 1935ean aurkitu zuten. Inguruotan daudenen artean handienetakoa eta ondoen mantentzen denetakoa da.

Handik gertu dago "Abrigo de Los Husos" aztarnategi arkeologikoa. Sekulako garrantzia dauka, lehenengo etxe-abereak eta zerealaren laborantzaren aztarnak ez ezik, oso aspaldi abere-hazkuntza inguru horietan oso errotuta zegoela erakusten duten aurreneko ukuiluak aurkitu baitzituzten bertan.

1943an "El encinal" trikuharria aurkitu zen Kripanerako bidean.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1474an aipatzen da judutegia bazela Bilarren. Bertako juduen 2.500 maravedi ordaindu behar izan zituzten[5]. XVI. mendean Guardia inguruko herri handiena zen[6].

1667. urtera arte Guardiaren menpeko herria izan zen Elvillar (gaztelaniaz El Villar de Laguardia esaten ei zioten). Orduan, urtarrilaren 22an, Karlos II.a Espainiakoaren aginduz hiribildu titulua jaso zuen[5].

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabako Errioxako herri gehienen antzera, Elvillarko ekonomiaren zutarria ardoaren ekoizpena da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen lehen erdialdean 700 biztanle inguru izatera iritsi bazen ere, 1950eko hamarkadatik 1980kora biztanleen erdia galdu zuen. XXI. mendearen lehen hamarkadan 350 biztanle inguru zituen Elvillarrek.

Elvillarko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetako[7] emaitzen ondorioz Samaniegoko alkatea EAJko Enrique Perez Mazo da.

Elvillarko udalbatza

Alderdia

Bilarko udalbatza

Zinegotziak Boto kopurua
EAJ
7 / 7
161 (% 82,14)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 7
19 (% 9,69)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
9 (% 4,59)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Elvillarko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[8]
Jose Antonio Garcia Lopez-Gil[8][9] 1979 1983 Independenteak[8] / Euzko Alderdi Jeltzalea[9]
1983 1987 Independenteak
1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
2011 2015 Euzko Alderdi Jeltzalea
Gerardo Olano Medrano[8] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Enrique Perez Mazo[10] 2019 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea[11]
2023 2027

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araba Bus sareko Araba Bus - 8.png lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

Logo Purple Bus.svg Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
8 Logroño
(geltokia)
Logroño (Portales)Oion (industrialdea)OionMoreda ArabaLabrazaGorrebustoEkoraBinasperiLantziegoKripanBilar Guardia

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:

Logo Purple Bus.svg Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
22 Guardia
Leza Osp.
OionEkoraBinasperiLantziegoKripanBilarSernaAsaCampillarMañuetaEskuernagaSamaniegoLapuebla de LabarcaEltziegoPaganosNabaridasLeza Guardia
Leza Osp.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abuztuaren 15ean eta Abuztuaren 16an, San Roke herriko zaindariaren jaiak. Festa horien bezperan, herritarrek akelarrea egiten dute "Sorginen Txabola" trikuharriaren inguruetan.
  • San Isidro eguna, maiatzaren 15ean.
  • Errege txoriaren jaia. Erdi Aroan hainbat herritan ospatzen zen jaia zen, baina Euskal Herrian Bilarkoa da dokumentatu den bakarra[12]. Abenduaren 28an izaten zen, inuzente egunean. herriko gazteak mozorratu egiten ziren eta Errege txoria zenak izaten zuen jantzirik ikusgarriena, koroa, moko eta lumadun kapa janzten zuen honek[13].

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

· 2016an Bilarko biztanleriaren %26a gai zen euskaraz hitz egiteko eta euskararen erabilera %2,7koa zen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Elvillarko kultura ondasunak»

Elvillartar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
  2. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. a b «ELVILLAR/BILAR - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  6. «Nuestro entorno. Bilarko Udala» www.elvillar.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  7. 2019ko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian. 2021-02-06 (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  8. a b c d «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  9. a b (Gaztelaniaz) «La ilusión de aquellos Alcaldes de hace 40 años» Blog Rioja Alavesa (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  10. «Udalerriak - web.araba.eus» web.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  11. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  12. García Fernández, Ernesto. (2019). La fiesta del "Rey Pájaro" de Elvillar de Álava: diversión, transgresión y reivindicación. Diputación Foral de Álava/Arabako Foru Aldundia ISBN 978-84-7821-919-3. (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  13. (Gaztelaniaz) interaktiba.com. (2019-06-18). «Villazgo de Elvillar: la gente del pueblo en la portada de un libro» Blog Rioja Alavesa (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  14. Elvillarko Jasokunde elizaren izendapena[Betiko hautsitako esteka], EHAAn
  15. Henrike Knorrek idatzitako Pedro Antonio Gainzarainen omenezko artikulua eldorreodigital.com webgunean
  16. «García Fernández, Ernesto - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa