Haing S. Ngor
| Haing S. Ngor | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Haing Somnang Ngor |
| Jaiotza | Frantziar Indotxina, 1940ko martxoaren 22a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Los Angeles, 1996ko otsailaren 25a (55 urte) |
| Hobiratze lekua | Rose Hills Memorial Park (en) |
| Heriotza modua | giza hilketa |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | medikua, ginekologoa, zinema aktorea, telebista-aktorea eta idazlea |
| Jasotako sariak | |
Haing Somnang Ngor (Samrong Yong, Kanbodia, 1940ko martxoaren 22a - Los Angeles, Kalifornia, 1996ko otsailaren 25a) kanbodiar eta estatubatuar medikua eta aktorea izan zen. The Killing Fields filmean aritzeagatik Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Biografia laburra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanbodian lanbidez ginekologoa eta obstetra zen. Khmer Gorriek herrialdean boterea hartu zutenean, bere lanbidea eta ikasketak ezkutatu behar izan zituen. Erregimenaren atxilotze-esparruetan hiru egonaldi biziraun zituen, eta 1979an Khmer Gorriak boterea galdu ostean, Thailandiako errefuxiatu-esparru batean mediku gisa egin zuen lan. 1980an Estatu Batuetara joan zen bizitzera, baina han ez zuen mediku-jarduera berreskuratzea lortu. Khmer Gorrien erregimenaren buruzko 1984ko The Killing Fields filmean aktore hartu zuten, Dith Pran kazetariaren paperean, eta besteak beste, Oscar saria irabazi zuen. Ordundik aktore lanetan segitu zuen. 1996an tiroz hil zuten Los Angeleseko kaleetan; gaizkile-talde baten lapurretari egotzi zitzaion hilketa.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 1984 | The Killing Fields | Dith Pran | |
| 1987 | In Love and War | Major Bui | Telefilma |
| Eastern Condors | Yeung Lung | ||
| 1989 | Vietnam War Story: The Last Days | Major Huyen | "The Last Outpost" atala |
| The Iron Triangle | Colonel Tuong, NVA | ||
| 1990 | Vietnam, Texas | Wong | |
| Last Flight Out | Pham Van Minh | Telefilma | |
| 1991 | Ambition | Tatay | |
| 1993 | My Life | Mr. Ho | |
| Heaven & Earth | Papa | ||
| 1994 | Fortunes of War | Khoy Thuon | |
| The Dragon Gate | Sensei | ||
| 1996 | Hit Me | Billy Tungpet |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 1987 | Miami Vice | Nguyen Van Trahn | Atala: "The Savage / Duty and Honor" |