Hannah Marie Wormington

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hannah Marie Wormington
Bizitza
JaiotzaDenver1914ko irailaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaDenver1994ko maiatzaren 31 (79 urte)
Hezkuntza
HeziketaRadcliffe College (en) Itzuli
Harvard Unibertsitatea 1954) Doktoretza : antropologia
University of Denver (en) Itzuli 1935) gradu : antropologia
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa eta arkeologoa
Enplegatzailea(k)Minnesotako Unibertsitatea
Arizona State University (en) Itzuli
Jasotako sariak

Hannah Marie Wormington (Denver, AEB, 1914ko irailaren 5aIbídem, 1994ko maiatzaren 31) arkeologo estatubatuarra izan zen, Amerikako hego-mendebaldeko eta Paleoamerikako arkeologiari buruz idatzi eta egindako lanengatik ezaguna, ia hirurogei urte iraun zuen ibilbidean zehar.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wormington Coloradon jaio zen, eta Adrienne Roucolle eta Charles Watkin Wormingtonen alaba zen. Txikitan, Frantziatik Estatu Batuetara iritsitako amarekin eta amamarekin eman zuen denbora gehiena. Ingelesez eta frantsesez arintasunez hitz egitea onura handiko abantaila izan zen uda hartan, Frantziara bidaiatu baitzuen bere arkeologia-karrerari ekiteko.[1] Wormington antropologian aritu zen lehen emakumea izan zen Radcliffen. Garai hartan, herrialdeko zenbait eremutan emakumeak arkeologia-sailetan sartzearen aurka zeuden. Eta Wormington Harvard Unibertsitatean ikasten ari zen bitartean, irakasle batek ikasgelatik kanpo esertzeko eskatu zion oharrak hartzeko.[2]

Doktoregoa lortu aurretik, Wormingtonek antropologian karrera nabarmena zuen, 1935ean hasi zena Denverreko Unibertsitatean lizentziatu ondoren. Bere interesgune nagusiak medikuntza eta zoologia ziren, baina arkeologiara pasa zen Etienne B. Renaud antropologiako katedradunak (1880-1973) emandako eskola batzuetara joan ondoren. Mundu Berriko harri paleolitikoko erreminten teknikak munduko beste leku batzuetakoen berdinak zirelako ideiaren alde egin zuen. Renaudek Frantziara joatea iradoki zuen ikerketa batzuk egiteko.[3]

Wormingtonek Antropologiako lizentziatura lortu zuen Denverreko Unibertsitatean 1935ean, Antropologiako masterra Radcliffe Ikasketa Aurreratuen Institutuan 1950ean eta Antropologiako doktoretza Radcliffen (Harvardeko Unibertsitatea) 1954an.[4] Londresera iristean egindako kontaktuak erabiliz ekin zion bere ibilbide profesionalari, eta Dorothy Garrod arkeologoarekin harremanetan jarri zen. Garrodek garai hartan Parisen zeuden arkeologo garrantzitsu batzuei aurkeztu zien, Harper Pat Kelley eta Henri Martin, besteak beste.[1]

Kelleyrekin lanean ari zela, Wormingtoni baimena eman zitzaion Europan aurkitutako objektu batzuk maileguan hartzeko, Denverreko Museoan datuak biltzeko. Martinek behin eta berriz esan zuen Wormington Dordoinan egin ziren Paleolitoko indusketetako parte izan behar zela, eta horrela igaro zuen bere 21. urtebetetzea. Denverrera itzuli ondoren, Coloradoko Natur Historiaren Museoan (gaur egun Denverreko Natura eta Zientzia Museoa bezala ezagutzen dena) antropologia sailean kontratatu zuten, 1968an itxi zuten arte, eta, beraz, kontserbatzaile izendapena 33 urtetan luzatu zen. Paleoamerikarraren ikerketan izan zuen esperientziari esker, museoak aparteko ospea lortu ahal izan zuen. Museoan lanean ari zela, eta Master eta doktoretza lortu aurretik, Wormingtonek Ancient Man in North America eta Prehistoric Indian of the South West idatzi zituen.[1]

Ancient Man in North America izan zen Pleistozenoko lehen bilduma osoa eta Holozenoko lehen bilaketak Ipar Amerikan. Liburu honek dozena bat berrikuspen baino gehiago izan zituen, eta arkeologia paleoindiar arloan klasikotzat jotzen da. Liburuan jasotako informazioak ikerketaren laburpen zehatza eman zion arkeologo belaunaldi bati. Prehistoric Indian of the South West ere hainbat berrikuspenetatik pasatu zen eta 40ko hamarkadaren amaieran eta 50eko hamarkadaren hasieran erreferentziazko testu gisa erabili zen. Argitaratu eta gutxira, museoan "Hall of Man" izeneko erakusketa aurkeztu zuen.[4]

1940an, Wormington George D. Volk geologo eta petrolio-ingeniariarekin ezkondu zen, baina ezkongabeko deitura mantentzea erabaki zuen. Bigarren Mundu Gerran, eszedentzia-baimena hartu zuen Volkekin bidaiatzeko atzerrira bidali zuten arte. Une horretan, museora itzuli zen berriro. Volk 1980an hil zen, 40 urtez ezkonduta egon ondoren. Urte horietan, Wormingtonen karrera babestu zuen, baheak eraikiz eta palak konponduz, indusketetan erabiltzeko.[2]

Wormington bere etxean hil zen, Denverren, 1994ko maiatzaren 31n, kea arnastuta, bera lo zegoen egongelan piztutako sute baten ondorioz. Sofan lo geratu zen, sofari su eman zion zigarro bat piztu ondoren.[5]

Ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936an, Wormington Coloradoko Historia Naturaleko Museoan hasi zen Lindenmeier aztarnategiko hondakin guztiak katalogatzen. Aztarnategi hau induskatu zen lehen kanpamendu paleoamerikarretako bat izan zen. Aurkitutako tresnak, askotan, desagertutako bisonteekin lotzen ziren. Wormington ikerketaren eta aurkikuntza horien eta Europan aurkitutakoen arteko konparazioaren arduraduna izan zen. Museoan lanean ari zela, bere ikerketa propioa hasi zuen Montrose Rock Shelters eta Johnson aztarnategietan. Coloradon egindako lanarekin batera, Utahko Fremont kokalekuko indusketetan ere parte hartu zuen. Aztarnategi honetan jasotako ikerketak beharrezko frogak eman zituen Wormingtonek bere txostenean ondorioztatu zezan Fremonteko kultura Arro Handiko basamortuko antzinako kulturan sortu zela. Coloradoko Historia Naturalaren Museoan egin zuen ibilbidean zehar, Wormingtonek kultura paleoamerikarrarekin lotutako leku askotan parte hartu eta aholkuak eman zituen. Urte hauetan, arkeologo hasiberrien lagun eta aholkulari izan zen, Cynthia Irwin Williams eta bere neba Henry Irwin kasu.[1]

Aztarnategi garrantzitsuetako indusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1935 – Dordoña, Frantzia.
  • 1936 – Montrose Rock Shelter, Colorado.
  • 1936 – Johnson aztarnategia (Folsomgo kanpamentu txiki bat), Laporte, Colorado.
  • 1939tik 1948ra – Rancho Turner, Utah (doktore-ikerketa).
  • 1953 – Mexikoko haranean mamutaren indusketa batean aholkularitza.
  • 1955 – Giza hondarren indusketa batean aholkatzen du, Turin Iowatik gertu.
  • 1955 eta 1956 – Antzinako ehiztarien migrazioaren historiaurreko ibilbideak Alberta probintzian, Kanada.
  • 1960 – Frazier Agate arroa Joe Ben Wheatekin Jurgens Codyn (Weld County aztarnategia) Coloradon.
  • 1963 – Onion Portageko (Alaska) indusketetako aholkularia.[6]

1968ra arte museoan lan egin ondoren, Wormington hizlari eta irakasle ezaguna izan zen hainbat unibertsitatetan, Arizonako Estatu Unibertsitatetik hasita, non eskolak eman zituen 1968 eta 1969 bitartean. Coloradora itzuli zen eta Coloradoko Unibertsitatean irakasle aritu zen 1969tik 1970era. Hiru urteko atsedenaldiaren ondoren, irakasle izan zen Minnesotako Unibertsitatean,[7]

Obra (hautaketa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wormington, H. M

  • 1939 – Ancient Man in North America.
  • 1947 – Prehistoric Indians of the Southwest.
  • 1977 – Archeology of the Late and Post-Pliocene from a New World perspective. Paleoanthropology in the People's Republic of China. W. Howells and Patricia Jones Tsuchitani, arg. Washington, DC: National Academy of Sciences.
  • 1979 – (Obituary) William Thomas Malloy, 1917–1978. American Antiquity 44(3).
  • 1983 – Early Man in the New World: 1970–1980. In Early Man in the New World. Richard Shutler, Jr., arg. Berkeley: Sage Publications.[8]

Wormington, H. M eta Betty Holmes

  • 1937 – The differentiation of Yuma Points.
  • 1937 – A comparison of Folsom and Yuma Flaking Techniques.[8]

Wormington, H. M eta Robert Lister

  • 1956 – Archaeological Investigations of the Uncomphgre Plateau. Denver Museum of Natural History, Proceedings Zk.: 2.

Wormington, H. M eta Richard Forbis

  • 1965 – An Introduction to the Archaeology of Alberta, Kanada. Denver Museum of Natural History Proceedings zk. 11.

Wormington, H. M eta Ellis (editoreak)

  • 1967 – Plistocene Studies in Southern Nevada. Nevada State Museum, Anthropological Papers No. 13, Carson City.
  • 1948 – A proposed Revision of the Yuma Point Terminology; Proceedings. Colorado Museum of Natural History, 18, Ez. 2.
  • 1955 – A Reappraisal of the Freemont Culture, Summary of the Archaeology of the Northern Periphery filmarekin. Denver Museum of Natural History, Proceedings No. 1.
  • 1962 – A Survey of Early American Prehistory. American Scientist 50(1): 230-42.

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denverreko museoa utzi zuen urte berean (1968), Wormington izan zen Amerikako Arkeologia Elkarteko presidente hautatu zuten lehen emakume arkeologoa. Aurretik, bi aldiz izan zen presidenteorde (1950 – 51, 1955 – 56). 1970ean Guggenheim beka bat eman zioten, eta 1977an ohorezko letra-doktoretza jaso zuen Coloradoko Estatuko Unibertsitatean.[9]

1983an, Amerikako Arkeologia Elkarteak Merezimenduaren Saria eman zion, eta jaso zuen lehen emakume arkeologoa izan zen. Bi urte geroago, Colorado Archaeology Society-ko C. T. Hurst saria jaso zuen, Coloradoko arkeologian egindako lanagatik. Coloradoko Emakumeen Ospearen Aretoan onartu zuten 1985ean.[10] 1988an, berriz ere honoris causa doktore izendatu zuen Coloradoko Unibertsitateak, eta urte horretan bertan Denverreko Historia Naturalaren Museoko kontserbatzaile emeritu izendatu zuten.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Ingelesez) bloomsbury.com. «Women Anthropologists» Bloomsbury (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
  2. a b Nash, Stephen E.. (2013). «Hannah Marie Wormington: Woman, Myth, Legend» Kiva 78 (3): 247–277. ISSN 0023-1940. (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
  3. (Ingelesez) Plains Anthropologist 1994-11: Vol 39 Iss 150. Taylor & Francis Ltd. 1994-11 (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
  4. a b (Ingelesez) Stanford, Dennis. (1996-04). «Hannah Marie Wormington 1914–1994» American Antiquity 61: 274–278.  doi:10.1017/S0002731600051891. ISSN 0002-7316. (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
  5. (Ingelesez) Press, The Associated. (1994-06-02). «Hannah Marie Wormington, 79; Female Pioneer in Archeology» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
  6. Maxwell, Kate; Rudolph, Alethea; Wang, Lorain; Register to the Papers of Hannah Marie Wormington, National Anthropological Archives; 2006; Smithsonian Institution, Washington, D.C.
  7. (Ingelesez) American Antiquity 1996-04: Vol 61 Iss 2. Society for American Archaeology 1996-04 (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
  8. a b Agogino, George A. (November 1994). «H. M. Wormington 1914–1994» Plains Anthropologist 39 (150): 475–476..
  9. a b (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2018-10-11). «La visión reveladora de la arqueóloga Hannah Marie Wormington» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
  10. (Ingelesez) «H. Marie Wormington-Volk, PhD» Colorado Women's Hall of Fame (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]