Hussein Onn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hussein Onn
Tun Hussein Onn (MY 3rd PM).jpg
3. Malaysiako Lehen Ministroa

1976-01-15 - 1981-07-16
Abdul Razak Hussein - Mahathir bin Mohamad
3. Malaysiako Lehen Ministrordea

1973-08-13 - 1976-01-15
Ismail Abdul Rahman Itzuli - Mahathir bin Mohamad
Bizitza
Jaiotza Johor Baharu1922ko otsailaren  12a
Herrialdea  Malaysia
Heriotza San Frantzisko1990eko maiatzaren  28a (68 urte)
Heriotza modua : gaixotasun kardiobaskularra
Familia
Aita Onn Jaafar
Ezkontidea(k) Suhaila Noah Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Indian Military Academy Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa islama
Alderdi politikoa baliorik ez

Hussein bin Dato' Onn (Johor Baharu, Malaysia, 1922ko otsailaren 12a - South San Francisco, Kalifornia, 1990eko maiatzaren 28a) politikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazari-familia aberats bateko semea zen, eta zuzenbide eta ekonomiako ikasketak egin zituen Londresko Unibertsitatean. Bigarren Mundu Gerraren hasieran britainiar armadan sartu zenean, Pazifikoko fronteetan borrokatu zen japoniarren aurka eta Malaysiaren askatasunaren alde. Gerra ostean, Malaysiako politikan eragin handia izan zuen, bere herriaren independentzia bultzatzen lagundu baitzuen.

1947an Gazteriaren Elkarte Nazionala sortu zuen, eta Malaysiar Batasuneko Erakunde Nazionaleko idazkari nagusi aukeratu zuten. 1948tik 1957ra bitartean, Estatuko kontseiluko kide izan zen, eta 1960-1968 epean, bere herriko enbaxadore Londresen. Ondoren, Malaysiara itzuli zenean, Hezkuntzako ministro izan zen (1970), eta 1974an Ekonomia eta Finantzetakoa eta Gobernuko presidenteorde. Bi urte geroago, lehen ministro kargura igo zen, eta Defentsako ministro ere izan zen, aldi berean. 1977an, islamiar gobernu autonomikoaren esku zegoen eta gerrillari komunistek beren mende zuten Kelantan lurraldearen sezesioaren arazoari aurre egin behar izan zion. Horretarako, Thailandiarekin itun militar bat sinatu zuen. 1978an bere alderdiak, Fronte Nazionalak, hauteskundeak irabazi zituenean, bere karguan berretsi zuten. 1981ean utzi behar izan zuen, ordea, bihotzekoak eman ondoren, bere osasun-egoera kaskarra zela-eta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]