Mahathir bin Mohamad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mahathir bin Mohamad
Malaysian Prime Minister Mahathir Mohamad (42910851015) (cropped).jpg
Malaysiako Lehen Ministroa

2018-05-10 -
Najib Razak
Hautaketa: 2018 Malaysian general election Itzuli
21. Lerrokatu Gabeko Mugimenduko idazkari nagusia

2003-02-20 - 2003-10-31
Thabo Mbeki - Abdullah Ahmad Badawi Itzuli
Minister of Home Affairs Itzuli

1986-05-08 - 1999-01-08
Musa Hitam Itzuli - Abdullah Ahmad Badawi Itzuli
Defentsa ministroa

1981-07-18 - 1986-05-06
Abdul Taib Mahmud Itzuli - Abdullah Ahmad Badawi Itzuli
Malaysiako Lehen Ministroa

1981-07-16 - 2003-10-31
Hussein Onn - Abdullah Ahmad Badawi Itzuli
Minister of International Trade and Industry Itzuli

1978-01-01 - 1981-07-16
Hamzah Abu Samah Itzuli
Malaysiako Lehen Ministrordea

1976-03-05 - 1981-07-16
Hussein Onn - Musa Hitam Itzuli
Minister of Education Itzuli

1974-09-05 - 1977-12-31
Mohamed Yaacob Itzuli - Musa Hitam Itzuli
Member of the Dewan Negara Itzuli

1972-12-30 - 1974-08-23
Member of the Dewan Rakyat Itzuli


Barrutia: Langkawi Itzuli
Bizitza
Izen osoa Mahathir bin Mohamad
Jaiotza Alor Setar Itzuli1925eko uztailaren  10a (93 urte)
Herrialdea  Malaysia
Familia
Ezkontidea(k) Siti Hasmah Mohamad Ali Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Malayako Unibertsitatea
Hezkuntza-maila doktoretza
Hizkuntzak Malay languagea Itzuli
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, medikua eta idazlea
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Tun M eta Dr M
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa
Alderdi politikoa United Malays National Organisation Itzuli
IMDb nm4504250
chedet.cc/
Mahathir Mohamad signature.svg

Mahathir bin Mohamad (Alor Setar, Kedah, Malaysia, 1925eko uztailaren 10a -) Malasiako Lehen Ministro ohia da, 1981 eta 2003 artean agindu zuena. Karguan egon zen denboran Malasiaren garapena eta "Asiar baloreen" promozioarengatik ezaguna da, baina bere estilo autokratikoagatik ere kritikatua izan da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntza ikasi zuen Singapurreko Medikuntza fakultatean. United Malays National Organization erakundeko (Malaysiako Erakunde Nazional batua) kide da, 1946an sortu zutenetik bertatik. Medikuntzako lizentziadun egin ondoren estatuko administrazioan hasi zen lanean mediku gisa.

1964ko hauteskunde orokorretan diputatu hautatu zuten, baina 1969ko hauteskundeetan galdu egin zuen leku hori. Urte horretako hauteskundeek matxinada sortu zuten Kuala Lumpurren, eta Tunku Abdul Rahman agintariaren izen txarra ekarri zuen. Mahatir alderdiko bakarretakoa izan zen jendaurrean agintaria kritikatzera ausartu zena, eta horregatik 1969an bota egin zuten erakundetik.

1973an senatari izendatu zuten, 1974an Hezkuntza ministro eta 1976an Lehen Ministrorde. 1978an Merkataritza eta Industria ministeriora igaro zen eta kargu horretan hainbat diplomazia lan egin zituen bere herrialdeko inbertsioak indartzeko. 1978an alderdiko lehendariorde izendatu zuten, eta 1981ean presidente.

1981ean Lehen Ministro izatera iritsi zen. Aginpidean egon zen bitartean, gobernuan zen koalizioak, Fronte Nazionalak, garaipen argiak lortu zituen 1982, 1986, 1990 eta 1995eko hauteskundeetan. Lehen Ministro gisa zuzenean parte hartu zuen nazioarteko gaietan, Asia Hego-ekialdeko Nazioen Elkartean, Asiarako eta Ozeano Barerako Ekonomia Lankidetzan, Commonwealthen eta abarretan. Erakunde horietan guztietan argi eta garbi egin du alienazioaren kontra.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mahathir bin Mohamad Aldatu lotura Wikidatan