Edukira joan

Hymne à l'amour

Wikipedia, Entziklopedia askea
''Hymne à l'amour''
Grabazioa1950
Musika motaKantua
HizkuntzaFrantsesa
Iraupena3:27
DiskoetxeaEdimarton

Hymne à l'amour Édith Piafek Marguerite Monnoten musikarekin egindako abestia da; 1950eko maiatzaren 2an erregistratu zen.[1]

Frantziako kantagintzako klasiko bihurtu da, eta Edith Piafen kanturik arrakastatsuenetako bat da.

1948an New Yorken biran zebilela ezagututako Marcel Cerdan boxeolaria gogoan zuela idatzi zuen Édith Piafek Hymne à l'amour. 1949aren hasieran, bikoteak etxe bat erosi zuen Boulogne-Billancourten, eta bertan idatzi zuen Édithek bere arrakasta handienetako bat izango zen abestia.

Albert Lasryk moldatuta, 1949ko uztailaren 28an erregistratu zuen SACEM izeneko Frantziako Egile Konpositore eta Musika-Argitaratzaileen elkartean eta abuztuaren 8an onartua izan zen. [2] Filmen soinu banden dddd eta Marguerite Monnot izeneko kantugile eta filmen soinu banden konpositore frantziarrak Robert Schumannen Frühlingsnacht Lied-a hartu zuen inspirazio iturri abestiaren musika konposatzerakoan.[3]

Edith Piafek 1949ko irailaren 14an abestu zuen lehen aldiz abesti hau New YorkekoVersalles” kabaretean. Urte bereko urriaren 28an, Marcel Cerdan Air France 009 hegaldiko istripuan hil zen, eta, galera horren eragina pairatu arren, bera arratsalde hartan bertan ikur gisa igo zen hari kantu hori kantatuz eta eskainiz omenaldia egitera.[4][5]

Azkenean, 1950eko maiatzaren 2a baino lehen grabatuko du Robert Chauvignyren orkestrarekin.

Edith Piafek 1952ean Pierre Montazelen Paris chante toujours filmean interpretatu zuen abestia.

2015eko azaroaren 22an, Céline Dionek Hymne à l'amour abestu zuen American Music Awards ekitaldian, 2015eko azaroaren 13ko Parisko atentatuetako biktimen omenez.

2024ko uztailaren 26an, Parisko Eiffel dorrean 2024ko Udako Olinpiar Jokoen irekiera-ekitaldiaren amaieran abestu zuen, Frantziako hiriburu osoko ikuspegi bakarra aurrean zuela.[6]

Errepikapenak eta egokitzapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestia hainbat aldiz bertsionatu dute, eta hainbat hizkuntzatara egokitu; testuaren zenbait aldaketa ere egin dituzte, interpretea gizonezkoa denean. Adibidez, Johnny Hallydayren bertsioan "Ilehoriaz tindataraziko nintzateke, eskatuko bazenit" esaldia "Ilehoriak eta beltzaranak ahaztuko nituzke, eskatuko bazenit" bezala egokitzen da.[7]

Errepikapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1976: Nicole Martin abeslariak bere albumetako baten izenburutzat erabili zuen eta bere arrakasta handienetako bat bihurtu zen.
  • 1984: Cyclope taldeak bertsionatu zuen.
  • 1993: Mireille Mathieu abeslariak hau bere "Mireille Mathieu chante Piaf" albumean bertsionatu zuen. Ondoren, beste bi aldiz errepikatu zuen, 2003an eta 2012an.
  • 1994: Julien Clerc-ek abestiaren bertsio bat egin zuen, testuaren aldaketa txiki batekin: “Munduari bira emango nioke, hala eskatuko bazenit”, “Ilehoriaz tindatuko nintzateke, hala eskatuko bazenit” esaldiaren ordez, bere letrista Jean-Loup Dabadie zelarik (Olympia 94ren album osoa).
  • 1995: Johnny Hallydayk Lorada Tour albumean.
  • 2003: Josh Groban abeslari estatubatuarrak ere frantsesez abestu zuen "Closer" diskoan.
  • 2007: Alain Barrièrek "Chansons françaises" diskoan interpretatu zuen.
  • 2008: Olympia antzokian aurkeztutako "Il était une fois les années 60" musikalean, Sabrina Rauchek abesten du, flashback eszena batean.
  • 2009: Olympiako agertokian, Sylvie Vartan eta Johnny Hallyday dueto bat osatu zuten "Hymne à l'amour" eta "Non, je ne regrette rien" kantatuz, Lara Fabian abeslariak ere moldaketa egin zuen "All the Women in Me" diskoan.
  • 2012: Patricia Kaasek abeslariak "Kaas chante Piaf" diskoan abestia bertsionatu zuen.
  • 2014: Sílvia Pérez Cruzek bertsionatua bere "Granada" diskoan.
  • 2024: Celine Dionek Udako Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldian abestua[8]
  • 2001: Stéphane Kazandjian zuzendariaren Sexy Boys filmean Julien Baumgartner, Jérémie Elkaïm, Armelle Deutsch, Virginie Lanoue eta Matthias Van Khache musikariek Rock bertsioa abesten dute

Egokitzapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1954an Kay Star abeslariak erregistratu zuen, If You Love Me (Really Love Me) izenburupean.
  • 1961an Brenda Leek itzuli zuen ingelesera, Emotions albumean, If You Love Me izenburupean.
  • 1976an Mary Hopkinek ere erregistratu zuen, eta arrakasta izan zuen Britainia Handian.
  • 2015ean, Kiddus I. abeslariaren reggae bertsioa Take a Trip albumean.
  • 2017an, Phil Collinsek Not Dead Yet biran berregin zuen abestia, Kay Star abeslariak jarritako izenburu berarekin.

Abestia japonieraz moldatu zen 1950eko hamarkadan, Ai no Sanka (愛の讃歌) izenburupean, ondorego urtetan behin eta berriz hartuko den bertsioa.

  • 1951 Fubuki Koshiji abeslariak
  • 1962 Hibari Misora abeslariak, single batean
  • 1979 Akihiro Miwa abeslariak
  • 1994 Minako Honda abeslariak, Junction albumean.
  • 1998 Keisuke Kuwatak kontzertuan.
  • 2003 Kazuya Ichijōk "Tight Rope: Ai no Kazuya Ichijō" albumean eta Kazuyoshi Saitok, Niji singlearen B aldean.
  • 2004 Ayumi Nakamurak, "Rocks" albumean.
  • 2005 Atsushi Sakuraik, "Wakusei" singlearen B aldean eta SOPHIA, "One Summer Day" singlearen B aldean.
  • 2006 Hiromi Iwasakik, "Dear Friends III" albumean eta Kenichi Mikawak, single gisa.
  • 2010 Hikaru Utada kantuaren moldaketa propioa atera zuen.

Beste hizkuntza batzuetan:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Himno al amor, gaztelaniaz, Antonio Machin (1954), Paloma San Basilio (1992), Dyango (2001), Brenda Asnicar
  • Hino ao amor, portugesez, Dalva de Oliveira, Maysa Matarazzo (1959), Samuel Julião (2012)
  • Inno all'amore, italieraz, Milva (1961)
  • Himna Ljubavi serbieraz, Senka Veletanlić (1962)
  • Hymni Rakkaudelle , finlandieraz, Tuulikki Eloranta (1974 albuma), Irmeli Mäkelä, Ragni Malmstén, Marjatta Leppänen
  • Loflied Der Liefde nederlanderaz (Conny Vandenbos)
  • Til Dig, danieraz, Bamse (Din Sang / 1977 albuma)
  • Kap Nei, kantoneraz, Anthony Wong (2006)
  • Innu à l'Amore, korsikeraz, "I Campagnoli" taldearen eskutik (2015)

Bertsio instrumentalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Paul Mauriat (Hymne à l’amour albuma / 1977 )
  • Tokyo Ska Paradise Orchestra (albuma: Kinou Kyou Ashita / 2009)
  • Gautier Capucon 2020an.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez) Piaf, Édith. (1950). Hymne à l'amour: blues chant et piano ou accompagnement. Paris: Edimarton (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
  2. (Frantsesez) Bulletin de déclaration "Hymne à l'amour". Paris: Musée SACEM.
  3. (Frantsesez) «Quelques exemples» Le Monde.fr 2003-04-20 (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
  4. (Frantsesez) Reynaud, Floriane. (2020-10-10). «Cette histoire d'amour tragique qui a inspiré "L’Hymne à l’amour" d’Édith Piaf» Vogue France (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
  5. (Frantsesez) à 17h32, Par Emmanuel Marolle Le 27 juillet 2024. (2024-07-27). «JO Paris 2024 : quelle est la vraie histoire de « L’Hymne à l’amour » d’Édith Piaf chantée par Céline Dion ?» leparisien.fr (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
  6. (Frantsesez) «VIDEO. L'émouvante prestation de Céline Dion sur "L'Hymne à l'amour" lors de la cérémonie d'ouverture des JO de Paris» Franceinfo 2024-07-26 (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
  7. (Frantsesez) Lesueur, Daniel. (2003). L'argus Johnny Hallyday: discographie mondiale et cotations. Editions Alternatives, 166 or. ISBN 978-2-86227-375-4. (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
  8. (Frantsesez) Grenadiers infos. (2024-07-29). Céline Dion sur la tour Eiffel pour lancer les JO-2024.. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]