Sargazoen itsasoa

Koordenatuak: 28°20′08″N 66°10′30″W / 28.3356°N 66.175°W / 28.3356; -66.175
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sargazoen itsasoa
Datu orokorrak
Motaitsaso
Zabalera1.100 km
Sakonera7.000 m
EponimoaSargazo
Geografia
Map
Koordenatuak28°20′08″N 66°10′30″W / 28.3356°N 66.175°W / 28.3356; -66.175
Honen parte daIpar Ozeano Atlantikoa
Ur-gorputzaIpar Ozeano Atlantikoa

Sargazoen itsasoa[1] Ozeano Atlantikoko iparraldeko eremu bat da, mendebaldeko (O) 70º - 40º meridianoen artean eta iparraldeko (N) 25º - 35º paraleloen artekoa. Bermudako Hirukia deritzonaren zati bat da.

XVII. eta XVIII. mendeetan ospe txarra izan zuen, belaontziak bertan hondoratzen zirelako, halakoen hilerria zela.

Izena sargazo izeneko alga arre batetik datorkio.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean Sargazoen itsasoaren eremuak 3.500.000 km² inguru ditu. Nabarmena da sarritan haizerik ez izatea, itsaslasterrak, eta plankton eta alga asko dagoen lekua izatea. Hain zuzen ere, algek itsas azalaren azpian 'basoak' eratzen dituzte, oso zabalak. Horregatik, Amerika aurkitu zutenetik, orduko belaontziekin eremu hau zeharkatzea oso zaila eta arriskutsua zen: azaleko alga multzoa alde batetik, eta haizerik eza bestetik, "kalma txitxa" zeritzon barealdia, benetako oztopo zen Sargazoen itsasoa zeharkatu nahi zutenentzat. Bestalde, itsaslasterrek azpitik zirkuluan mugitzen dituzte urak erdirantz, oso astiro, ordulariaren orratzen eran, baina erdigunea oso zabala da, eta itxuraz uraren mugimendurik gabekoa.

Sargazoen itsasoaren eremua obalo-formakoa da, eta ez dauka muga garbirik, ez daukalako kostaldeko mugarik, ozeano barrukoa delako osorik; izan ere, Sargazoen itsasoaren mugak itsaslasterrek osatzen dute: Golkoko itsaslasterra mendebaldera; Ipar Atlantikoko itsaslasterra iparraldera, eta Ipar Ekuatore Itsaslasterretako bat hegoaldera. Itsaslasterretako azaleko ura epelagoa da ur sakona baino, eta dentsitate-mailak eratzen dira. Uraren dentsitate-estratifikazioak, era berean, ondorio ekologiko garrantzitsuak ditu; esate baterako, argia heltzen den azaleko ur epelagoetan landare-planktona bizi da, batez ere sargazo alga, komunitate handiak sortuz.

Sargazoen itsasoak duen kostalde bakarra Bermuda uharteetakoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristobal Kolonek aurkitu zuen Sargazoen itsasoa Amerikara egin zuen lehenengo bidaian. Hurrengo mendean hasi zen itsasontzi-hilerri ospea hartzen. Edozein modutan ere, "Sargazoen itsasoa" izena marinel portugesek ipinitakoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]