Iberiaren Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iberiaren Bandera
Sorrera 1999
Herria Sestao, Bizkaia
Antolatzailea Iberia Arraun Elkartea
Partehartzaileak KAE Liga
Modalitatea lerrokatua
Garaipen gehien hainbat (1)
Azken ekitaldia 2017
Irabazlea(k) Euskal Herria Hibaika

Iberiaren Bandera 1998tik aurrera Bilboko itsasadarrean antolatu izan den estropada da Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea antolatzen duena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985ean Sestaoko Bandera hasi zen antolatzen. 1999an bi arraun talde izan ziren uretan, Kaiku eta Iberia, eta bakoitzak beren ligetarako estropada puntuagarriak jarri behar izan zituztenez Kaikuren Bandera eta Iberiaren bandera antolatu ziren Sestaoko Banderaz gain. Ez du jarraitasun handirik izan, Iberiak trainerua atera duenetan soilik antolatu da.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
1999 Isuntza Urdaibai Kaiku
2000-01 ez zen jokatu
2002 Pedreña Ondarroa Zierbena
2003-10 ez ziren jokatu
2011 Ondarroa Getaria Busturialdea
2012-14 ez ziren jokatu
2015 Hondarribia B Castreña Arkote
2016 Oiartzun Arkote Getxo
2017 Hibaika Donostiarra B Santoña
2018 suspenditua
  • 2018an ezin izan zen jokatu beharrezko baimenak garaiz lortu ez zirelako.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]