Sociedad Deportiva Santoña Club de Remo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club de Remo Santoña» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sociedad Deportiva Santoña Club de Remo
Sorrera 1979
Herria Espainia Santoña, Kantabria
Lehendakaria Espainia Iñigo Fernández
Entrenatzailea Galizia Toni Montenegro
Patroia(k) Espainia Pablo Cullart
Kolorea(k)                urdina, gorria eta zuria
Trainerua      Virgen del Puerto
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
6 Kantabriako Txapelketa
2016: Kontxa ez
2016: Liga 13.a (KAE 2 Liga)
Aurten KAE 2 Liga
Webgunea www.santonaclubremo.blogspot.com.es
Santoñako trainerua erdian, 2009an.

Sociedad Deportiva Santoña Club de Remo Kantabriako Santoña herriko arraun kluba da, traineru, trainerilla eta bateletan eta baita aulki mugikorrean ere aritzen dena.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elastikoa eta trainerua urdinak dira eta Kantabriako bandera (kolore zuria eta gorria) ageri dute. Traineruaren izena Virgen del Puerto da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX mende hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX mendearen lehen erdian Argoñosko traineruak hainbat estropada jokatu zituen eta bertan Santoñako arraunlariek ere parte hartu zuten. 1919an Bilbon aritu ziren eta 1922, 1924 eta 1925ean Santanderko badian ere estropada ugari jokatu zituzten, 1925ean Argoños garaile atera zelarik. urte horretan bertan Kontxako Banderan parte hartzeko Argoños eta Santoñaren arteko tripulazioa osatu zen. Bosgarrenak izan ziren. 40. hamarkadaren hasieran Kantabriako Traineru Txapelketatan parte hartu zuen Argoñosek eta bigarren izan zen 1942an eta hirugarren 1943an.

S.D. Santoña C.R.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964ean bi estropadatan parte hartu zuen Santoñako traineru batek (Kantabriako Txapelketan eta Santoñan bertan jokaturkio estropada batean) eta Pedreña eta Peñacastilloren atzetik hirugarrena izan zen. 1973an Espainiako Batel Txapelketa irabazi zuen Santoña OJE izenarekin.

Gaur egungo elkartea 1979an sortu zen herriko bi klubak elkartu zirenean, alde batetik Sociedad Deportiva Santoña OJE eta bestetik Club Juan de la Cosa (aurrez Educación y Descanso de Santoña izandakoa). Garai onenak 80. hamarkadan bizi izan zituen hiru aldiz Kantabriako txapeldun bihurtu zelarik eta ondorioz 1984, 1986 eta 1989an Kontxarako sailkatu zelarik. 90. hamarkadaren erdialdera ere lehia latza izan zuen Ciudad de Santander taldearekin eta bi txapelketa gehiago lortu zituen 1995 eta 1996an. 1997an arraunlari eskasia zela eta Ciudad de Santanderrekin bat egin zuen eta azkenengo Kantabriako Txapelketa irabazi zuen.

Ordutik aurrera gainbehera iritsi zen Santoñara. 1998 eta 2008 artean behin baino ez zuen trainerua uretaratu, 2001ean hain zuzen ere. 2008an beraz KAE Ligako 2. mailan hasi zen. Maila honetan hainbat bandera lortu ditu eta 2010ean KAE Ligako lehen mailara igotzea lortu zuen. 2013an zortzigarren postua eskuratu zuen eta 2014an hamargarrena izan zen. 2015 urtean azken postuan gelditu eta maila galdu zuen. 2016an KAE 2 Ligako 13.a izan da.

Aulki mugikorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aulki mugikorrean ere aritzen den kluba da Santoña. 1987an Espainiako zortziko txapelketan nagusitu zen Legutioko urtegian jokaturiko estropadan. Bertako arraunlariak diren Chechu Vinatea eta Fernando Vinatea bi aldiz izan dira Europako Txapeldunak lemazain gabeko bikoan.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santoñako trainerua.

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (0)
  • Sailkatua (3): 1984, 1986 eta 1989.

TKE Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (0)
  • KAE 1 Liga (0): Zortzigarren 2011 eta 2013an.
  • KAE 2 Liga (0): Bigarren 2010ean.
  • Euskal Liga (0): Hamargarren 1995ean.

Espainiako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Laugarrena (1): 1973.

Kantabriako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (6): 1986, 1987, 1988, 1995, 1996 eta 1997 (azken hau Ciudad Santanderrekin batera).

Gainontzeko Banderak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxekoa Santoñako Bandera (2): 2009, 2010.
Kantabrian Bansander Bandera (7): 1984, 1986, 1989, 1992, 1995, 1997, 1998.
Sotileza Bandera (1): 1985.
Camargoko Bandera (1): 1985.
Ríos Berrazueta Bandera (1): 1988.
Pontejosko Bandera (1): 1996.
Ría del Asón Bandera (2): 1996, 2009.
Astilleroko Bandera (1): 1996.
Santanderko Bandera (1): 2010.
Castro Urdialesko Bandera (1): 2010.
Gipuzkoan San Pedroko Promozio Bandera (1): 2010.
Hibaikaren Bandera (1): 2010.
Getariako Bandera (1): 2010.
Asturiasen El Socorro Bandera (1): 2009.
Aviles Hiriko Bandera (1): 2010.

Trainerillak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aulki mugikorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Kontxa
2004 Federazio Liga, 20.a -
2005 - -
2006 - -
2007 - -
2008 - -
2009 KAE 2 Liga, 4.a -
2010 KAE 2 Liga, 2.a -
2011 KAE 1 Liga, 8.a -
2012 KAE 1 Liga, 10.a -
2013 KAE 1 Liga, 8.a -
2014 KAE 1 Liga, 10.a -
2015 KAE 1 Liga, 12.a -
2016 KAE 2 Liga, 13.a

Emakumezkoen trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sociedad Deportiva Santoña Club de Remo
Entrenatzailea Espainia Pachi Gonzalez
Patroia(k) Euskal Herria Naiara Fernandez
Euskal Herria Iraide Ruiz
Kolorea(k)                urdina, gorria eta zuria
Trainerua      Virgen del Puerto
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Espainiako Txapelketa
2016: Kontxa ez
2016: Liga ez
Aurten ez

2013an lehenengo aldiz trainerua osatu zuen. Arraunlariak Santoñakoak (13), Astillerokoak (7) eta Colindreskoak (1) izan ziren lehen denboraldi hartan. Alba Rocillo eta Sara Vazquez patroiak aurrez Kontxan bigarren egindako Astilleroko traineruan aritu ziren 2010ean. Ez ziren ordea Euskotren Ligarako sailkatu. Estropadak izateko Gipuzkoako Ligako hiru banderatan hartu zuten parte baina denetan azken postuan sailkatu ziren.

2014an denboraldia ere osorik jokatu zuen, Gipuzkoako Ligan aritu baitzen. Seigarren eta azken postuan gelditu zen. 2015 denboraldian ez zuen trainerurik atera baina Colindresko trainerua osatu zen eta bertan aritu ziren arraunlari gehienak. Aurredenboraldiko Sotileza Bandera bakarrik jokatu zuen eta bertan garailea izan zen Colindresen aurretik.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antolaturiko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Club de Remo Santoñak urtero antolatzen du Santoñako Bandera.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]