Edukira joan

Ibn Tufail

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibn Tufail

Bisir

Bizitza
JaiotzaTíjola, Guadix eta Purchena, 1110eko urtarrilaren 1a (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaAlmorabide
Almohade  (1147 -
BizilekuaSevilla
HeriotzaMarrakex, 1185eko urtarrilaren 1a (egutegi gregorianoa) (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Irakaslea(k)Abu’l-Hasan (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, medikua, idazlea eta olerkaria
Lan nabarmenak
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioaislama

Ibn Tufail[1], izen osoa Abu Bakr Muhammad ibn Abd al-Malik ibn Muhammad ibn Tufail al-Qaisi al-Andalusi (arabieraz: أبو بكر محمد بن عبد الملك بن محمد بن طفيل القيسي الأندلسي; Guadix, 1105 inguru - Marrakex, 1185 edo 86), Abubazer edo Abentofail ere deitua, al-Andalusko filosofoa izan zen, Ibn Bajjaren garaikidea eta jarraitzailea. Politikari, jakintsu eta filosofo gisa nabarmendu zen.

Abu Yaqub Yusuf almohadeen printzearen bisirra eta sendagilea zen, eta herri askotako jakintsuen bilgune bihurtu zuen printzearen gortea. Ibn Tufaylen zientzia lan gehienak galdu badira ere, astronomian Nikolas Koperniko edo Galileo Galileiren aitzindari izan zela dirudi. Haren filosofia, aldiz, ondo ezagutzen da; eragin handia izan zuen eleberri alegoriko bat idatzi zuen, Ilayy b. Yakzan (Zaindariaren seme bizia, mendebaldean Philosophus Autodidactus tituluarekin ezagutzen dena). Liburu horretan hartu zuen oinarria, adibidez, Baltasar Gracián filosofo espainiarrak bere El criticón lanean; Leibniz eta Spinozak biziki goretsi zuten. Bere garaian nagusi ziren bi pentsamendu joeren sintesia egiten du Ibn Tufaylek: Ibn Bajjaren peripatetismoa, espekulazio-zientziak lehen mailan jartzen zituena, eta meditazioaren bidea, Ibn Sinaren ustez intuizio estatikora daramana. Betiere filosofia eta erlijioaren arteko lotura dago Ibn Tufaylen filosofiaren oinarrian: bide horretatik, betiere garai hartako ortodoxia musulmana saihestuz, arrazoiaren bidezko ezagutza bultzatzen saiatu zen Ibn Tufayl.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 12 or..