Ijeoma Uchegbu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ijeoma Uchegbu

Bizitza
JaiotzaLondres1960ko abuztuaren 16a (63 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaLondresko Unibertsitatea 1997) Doktoretza
University of Benin (en) Itzuli 1981)
University of Lagos (en) Itzuli master
Tesi zuzendariaAlexander Florence (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfarmakologoa, zientzia-dibulgatzailea eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)University of Strathclyde (en) Itzuli
Londresko University College  (2006 -
Jasotako sariak
KidetzaAfrican Academy of Sciences (en) Itzuli
Black Female Professors Forum (en) Itzuli
nanomerics.com eta iris.ucl.ac.uk…

Ijeoma Uchegbu University London Collegeko farmazia irakaslea da, eta bertan ere Afrika eta Ekialde Ertainerako zuzendari ordearen kargua dauka. Bera da Nanomerikako Zientzialari Bulegoaren nagusia; hau da, uretan disolbatzeko zailak diren peptido, botika eta azido nukleikoetarako sendagai banaketan espezializatutako nanoteknologiako enpresa farmazeutikoa. Nanozientzia[1] farmazeutikoan egindako ikerketa zientifikoak egiten izan duen garrantzitsuez gain, Uchegbu ere ezaguna da Zientzia, Teknologia, Ingeniartitza eta Matematiketan (STEM) zientziekiko duen konpromiso publikoarengatik[2][3].

Heziketa eta lehen urratsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uchegbu Hackeny eta Nigeriako Hego-Ekialdean hezi zen[4]. Benineko Unibertsitatean farmazia gradua ikasi zuen eta 1981ean graduatu zen eta Lagoseko Unibertsitatean masterra lortu zuen. Hala ere, ezin izan zuen doktoregoa Nigerian amaitu, herrialdeak zituen azpiegitura arazoengatik. Beraz, Erresuma Batura joan zen eta bertan graduondoko ikasketak amaitu zituen Londreseko Unibertsitatean, doktoregotza 1997an lortuz. Bere lana Alexander (Sandy) Florencek gaibegiratu zuen, Farmazia Eskolako dekanoa zenak. 2002tik 2004ra Strathclydeko Unibertsitateko irakasle izendatu zuten.

Ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002an Uchegbuk botika katedra bat lortu zuen Strathclydeko Unibertsitatean. Bertan polimeroen elkarketekin lan egin zuen, nanosistema egonkorrak sor zitzaketen materialak identifikatuz[5]. Hala, erakutsi zuen polimeroen pisu molekularra besikulen tamaina kontrolatzeko erabili ahal zirela.

2006an College London Unibertsitateko Farmazia Eskolan sartu zen nanozientzia farmazeutikoan katedratiko bezala[6]. Hala, Uchegbuk sendagaien diseinu eta dosi molekularrarekin lan egiten duen ikertzaile talde bat bideratzen du[7]. Berak sendagaiak garraiatzeko propietate egokiak dituzten nanopartikuletan elkartzen diren polimeroak diseinatu ditu. Sendagaien banaketarako nanopartikulak nola erabil daitezkeen ikertzen du. Uchegbuk sendagaien banaketan eta bio-bateragarriak diren polimeroetan hainbat patente ditu.

Bere medikamentuek geneak eta siRNA tumoreetara eta peptidoak burmuinera garraiatzen dituzte; era berean nanopartikulak erabiliz hidrofoboak diren sendagaiak xurgatzea mesedetuz. Garuneko tumoreetan nanomedikuntza nola erabil daitekeen ikertzen ari da. 2018an 5.7 milioi libra Engineering and Physical Sciences Research Council bekaren parte zen, proiektuak gaixotasunak identifikatzeko eta gaixotutako zelulekin akabatzeko urre nanopartikulak erabiliko ditu[8]. Uchegbuk ere nanopartikula magnetikoekin lan egiten du.

Nanomerics[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean Uchegbuk Nanomerics sortu zuen Andreas Schätzelienekin. Nanomerics nanoteknologia plataformak medikamentuak garatzeko erabiltzen dituen farmazeutikako konpainia bat da. Uchegbu Bulego Zientifikoaren nagusia da[5]. Barrera hematoentzefalikoa gurutza dezaketen antigorputzak garraiatu ditzaketen egiturak garatzen ari da Nanomeric[9]. Era berean, enpresak molekulak biltzeko teknologia nanopartikularra garatu du elkarrekin lotzen diren polimero anfifilikoetatik abiatuta[10]. Hala, Royal Society of Chemistryk ematen duen “Emerging Technologies” saria irabazi du 2017an, enpresaren bilkura molekularrak egiteko teknologiarengatik[11].

Uchegbuk, era berean NM133 medikamentuaren lizentzia Iacta farmazeutikari ema zion; NM133ak ziklosporina dauka eta begi lehorrak tratatzeko balio dezake[10].

Zerbitzu profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uchegbu Journal of Contorlled Release egunkariaren erredakzio kontseiluan lan egiten du[12]. Era berean Controlled Release Society elkartean idazkari zientifiko gisa aritu da. Bera da ere Pharmacetutical Nanotechnologyren editore nagusia. Engineering and Physiscal Sciences Research Councileko osasun estrategietarako aholkularitza taldean lan egiten du. Era berean National Health Serviceren hirurogeita hamargarren urteurrena gogoratzeko Univerity College Londonek egindako ospakizunaren parte izan zen[13].

2007an Women of Outstanding Achievement in SET Photographic Exhibition erakusketan agertzeko aukeratua izan zuen, eta erakusketa Zientzia Museoan eta British Museoan egon zen ikusgai. 2015ean Afrika eta Ekialde Ertainerako zuzendari ordearen kargua eman zioten. Berak zuzentzen ditu Afrika eta Ekialde Ertaineko lurraldeekin University College Londonek dituen sareak, lankidetza sustatuz eta elkarrekintza taldeak sortuz; baita ikasleak erakarriz eta atzerritar bisitariei harrera eginez[14].

Konpromezu publikoa eta Berdintasuna eta Aniztasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uchegbuk konpromiso publikoan eta zientzien dibulgazioan lan handi egin du; hala BBC Woman's Hour programarekin lan egiten du, nano partikulek nola sendagaiak gorputzera bideratu ahal dituzten eta horren inguruko bere ikerketak azalduz[15]. Sopabox Science, zientzia dibulgaziorako programa internazionalean parte hartzen du, publikoari emakume zientzialariak eta beraien lanak helaraziz.

Uchegbu ere berdintasun eta aniztasun programetan eta jardueretan murgilduta dago, UCL Provost's Envoy for Race Equality[2] bezala (arraza berdintasunerako mandatari gisa) eta Women's Engineering Societyn dagoen Black British Role Model[3] (eredu den britaniar emakume beltza) bakarra bezala lan eginez. Era berean, University College Londoneko Arraza Berdintasunaren Erakundearen auto-ebaluazio taldean dago. Black Female Professors Forum foroaren parte da; izan ere 2017an Erresuma Batuko koloreko 55 emakumezko irakasleen artean eta 25 beltz emakumezko irakasleen artean dago.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2000 Synthetic Surfactant Vesicles: Niosomes and Other Non-phospholipid Vesicular Systems: 11 (Drug Targeting and Delivery)
  • 2006 Polymers in Drug Delivery
  • 2013 Fundamentals of Pharmaceutical Nanoscience

Sariak eta ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2007 UK Department for Business, Innovation and Skills Women of Outstanding Achievement in Science Engineering and Technology[7].
  • 2012 Royal Pharmaceutical Society Pharmaceutical Scientist of the Year
  • 2013 Academy of Pharmaceutical Sciences Eminent Fellow
  • 2013 Controlled Release Society College of Fellows
  • 2016 Academy of Pharmaceutical Sciences Innovative Science Award

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Ijeoma Uchegbu - Google Scholar Citations". scholar.google.co.uk. Berreskuratua 2019-02-28.
  2. a b UCL (2018-07-12). "Deans pledge to further race equality at UCL". UCL Human Resources. Berreskuratua 2019-02-28.
  3. a b "Role models | Women's Engineering Society". wes.org.uk. Berreskuratua 2019-02-28.
  4. "International Women's Day 2015: What inspired some of UCL's leading women to become academics?". ucl.ac.uk. 2015-03-05. Berreskuratua 2018-10-21.
  5. a b "Ijeoma Uchegbu | Nanomerics". nanomerics.com. Berreskuratua 2018-10-21.
  6. UCLGlobalHealth (2013-09-12), The Latest Developments in Pharmaceutical Nanoscience - Ijeoma Uchegbu, Berreskuratua 2018-10-21
  7. a b UCL (2018-04-25). "Professor Ijeoma Uchegbu". UCL School of Pharmacy. Berreskuratua 2018-10-21.
  8. "EPSRC grant to revolutionise detection and treatment of life-threatening illnesses". restless.org.uk. 2018-02-16. Berreskuratua 2018-10-21.
  9. "UCL spin-out aims to smuggle antibodies across the blood-brain barrier". biopharma-reporter.com. Berreskuratua 2018-10-21.
  10. a b "IACTA Pharmaceuticals Licenses NM133 from Nanomerics for Treatment of Dry Eye". Berreskuratua 2018-10-21.
  11. Iwasiewicz-Wabnig, Agnieszka (2017-10-05). "Innovation Seminar Series - Prof. Ijeoma Uchegbu, Nanomerics". maxwell.cam.ac.uk. Retrieved 2018-10-21.
  12. Elsevier. "I. Uchegbu - Editorial board - Journal of Controlled Release - ISSN 0168-3659". elsevier.com. Berreskuratua 2018-10-21.
  13. "Professor Ijeoma Uchegbu"[Betiko hautsitako esteka]. ucl.ac.uk. Retrieved 2018-10-21
  14. "Spotlight on Professor Ijeoma F. Uchegbu, Pro-Vice-Provost for Africa and the Middle East". ucl.ac.uk. 2016-01-14. Berreskuratua 2018-10-21.
  15. "27/09/2010, Woman's Hour - BBC Radio 4". BBC. Berreskuratua 2019-02-28.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]