Ilunabar Aldea (1959ko telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ilunabar Aldea (1959ko telesaila)
Telesaila
Jatorrizko izena The Twilight Zone
Generoa fantasy television Itzuli
zientzia-fikzio
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingeles
Sasoi kopurua 5
Atalak 156
Zuzendaritza eta gidoia
Sortzailea Rod Serling
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Ekoizle eragilea Rod Serling
Bestelako lanak
Musikagilea Bernard Herrmann
Emanaldia
Jatorrizko igorlea CBS
Hasiera-data 1959ko urriaren 2a
Amaiera-data 1964ko ekainaren 19a
Kanpo loturak
www.cbs.com/shows/the_twilight_zone/

Ilunabar Aldea[1] (ingelesez: The Twilight Zone) AEBtako zientzia-fikzio, fantasia eta suspensezko telesail bat da. 1959ko urriaren 2tik 1964ko ekainaren 19ra CBS katean aireratu zen. Denera 156 atal izan zituen eta 5 denboraldiz aireratu zen.

Telesaila estreinatu zen garaian berehalako eta sekulako arrakasta izan zuen eta ikusle andana bildu ohi zuen telebistaren inguruan. Arrakasta honi esker jatorrizko zuri-beltzeko telesaila klasiko honetaz gain, gerora telesailaren bertsio modernizatu berriak aireratu izan dira, bakoitza aireratua izan zen garaiko gizarteari egokitua, Ilunabar Aldea (1985eko telesaila) eta Ilunabar Aldea (2002eko telesaila), bai eta zinemarako Twilight Zone: The Movie (1983) filma eta telebistarako Twilight Zone: Rod Serling's Lost Classics (1994) telefilma ere.

Sarrerako eta amaierako musikaren doinu edo gitarra riffa telesailaren ikur bilakatu zen, hura entzutearekin bakarrik jendeak telesail honekin lotzen baitu, ondorioz telesaila honetan nahiz hurrengo bertsioetan erabilia izan da.

Euskal Herrian bai ETB1ean euskaraz nahiz ETB2an gaztelaniaz aireratu izan da.

Telesaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilunabar Aldea telesailak zientzia-fikziozko literatura generoko idazle prestigiotsu askoren gidoiak izan zituen, tartean Charles Beaumont, Richard Matheson, Jerry Sohl, George Clayton Johnson, Earl Hamner Jr., Reginald Rose eta Ray Bradbury. Atal asko Ambrose Bierce, Lewis Padgett, Jerome Bixby eta Damon Knight idazleen idazlanen egokitzapena izan ziren.

Telesail honetako atalak zuzendu zituzten zinemagileen artean honakoak daude: Abner Biberman, Richard Donner, Robert Florey, Mitchell Leisen, Robert Parrish, Ted Post, Stuart Rosenberg, Richard C. Sarafian eta Don Siegel.

Atal asko Hollywoodeko aktore ospetsuek antzeztu zituzten, adibidez: Dana Andrews, Martin Balsam, Charles Bronson, John Dehner, Andy Devine, Dan Duryea, Robert Duvall, Peter Falk, Anne Francis, Dennis Hopper, Buster Keaton, Jack Klugman, Martin Landau, Ida Lupino, Lee Marvin, Kevin McCarthy, Burgess Meredith, Vera Miles, Elizabeth Montgomery, Agnes Moorehead, Leonard Nimoy, Warren Oates, Donald Pleasence, Robert Redford, Burt Reynolds, Cliff Robertson, Mickey Rooney, Telly Savalas, William Shatner, Inger Stevens, Rod Taylor, Lee Van Cleef, Jack Warden, James Whitmore, Dick York eta Gig Young.

Rod Serling bera atal guztien sarrerako narratzailea izateaz gain, saioaren hasieran ere agertzen zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]