Edukira joan

Irati Fernandez Gabarain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irati Fernandez Gabarain

Bizitza
JaiotzaIruñea1983ko urtarrilaren 28a (42 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Escola Massana
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea, sortzailea eta irakaslea

iratifgportfolio.com
Facebook: irati.fg Instagram: irati_draws Edit the value on Wikidata

Irati Fernandez Gabarain (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1983ko urtarrilaren 28a) komiki marrazkilaria, ilustratzailea, storyboard artista, ikusentzunezko sortzailea eta irakaslea da. Komiki Emakumezko Egileen Taldeko kidea eta feminista da.[1]

Irati Iruñean jaio, baina Lizarran hazi zen. Lizarratartzat dauka bere burua. Herriko Lizarra ikastolan lehen ikasketak egin ondoren batxillergo artistikoa Iruñeko Iturrama institutuan burutu zuen. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Bilbon (2001-2006) eta Ilustrazioa Escola Massanan Bartzelonan (2006-2009)

Diseinu laguntzaile lan egin zuen, eta Concept eta Storyboard artista gisa Bartzelonan, eta Ipar Irlandako haurrentzako serie baterako storyboard-ak marraztu zituen. Hainbat erakusketa kolektibotan ere parte hartu du, eta hainbat komiki-lehiaketatan saritu eta hautatu dute.

Aspalditik argitaratzen ditu ilustrazioko fanzineak eta komikiak argitalpen-zigilu txiki batekin (Ediciones Armadillo).[2] Lagun artista batzuekin sortu zuen, eta gogotsu parte hartzen du Estatuko Komikietako Egileen Taldean. Storyboards marrazki bizidunetarako egiten du lan.[3]Tupust komiki taldeko partaide da izen bereko bilduman ere parte hartzen du. [4][5]Horrez gain, muralak egiten zein tailerretan irakasten aritzen da. Seme baten ama ere bada.

Egilearen dedikazio artistikoa duten lanak[6]

Sariak eta aitortzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gazteriaren Injuve Institutuko erakusketarako komiki-modalitatean hautatutako obra.
  • Lehen saria. XII. Reusko komiki-lehiaketa.
  • Aipamen berezia. XXVI. Cornellako komiki lehiaketa.
  • Aipamen berezia. XXVIII. Cornellako komiki lehiaketa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Irati Fernandez» KATAPULTA - Plataforma 2018-11-30 (kontsulta data: 2022-05-25).
  2. «Ediciones Armadillo» edicionesarmadillo.blogspot.com (kontsulta data: 2022-08-21).
  3. «Irati Fernandez» Mi blog (kontsulta data: 2022-05-25).
  4. ISBN Tupust..
  5. «El cómic Tupust» kmk.gipuzkoakultura.eus (kontsulta data: 2022-08-21).
  6. Tebeosfera. Irati Fernandez Gabarain. .
  7. Digital, Estella. (2020-08-10). La ilustradora navarra Irati Fernández Gabaráin participa en el proyecto impulsado por el Ministerio de Cultura y Deporte “Historietas Jacobeas” -. (kontsulta data: 2022-05-25).
  8. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Tupust! - Tupust! kolektiboa» www.txalaparta.eus (kontsulta data: 2022-08-27).
  9. «El cómic Tupust» kmk.gipuzkoakultura.eus (kontsulta data: 2022-08-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]