Edukira joan

Danele Sarriugarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Danele Sarriugarte

Bizitza
JaiotzaElgoibar1989ko abuztuaren 24a (35 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea
Jasotako sariak

Inguma: danele-sarriugarte-mochales Literaturaren Zubitegia: 907

Danele Sarriugarte Mochales (Elgoibar, Gipuzkoa, 1989ko abuztuaren 24a) gipuzkoar idazle, itzultzaile, literatura-kritikaria eta kazetaria da.

Euskal Herriko Unibertsitatean Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna eta Udako Euskal Unibertsitatean Pentsamendu Kritiko graduondoko ikasketak egindakoa da. Horrez gain, Literatura Konparatuko masterra ikasi du Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.[1]

2012an Igartza Saria irabazi zuen Mamuak izenburuko eleberri proiektua aurkeztuta, baina eleberria Erraiak izenburupean argitaratu zen 2014an.[2][3] Eleberriari Zilarrezko Euskadi saria eman zion Gipuzkoako liburu saltzaileen gremioak, urtero Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira eman ohi duen saria. Bikote baten harremanetan gertatzen den haustura da eleberriaren gaia; familia, gizarte, eta lagunarteko giroan kokatuta hausturak eragiten duen obsesioa deskribatzen du liburuak.[4][5]

2015ean Donostiako Udal Hauteskundeetan PlaZ! alderdi feministako zerrendan hautagai agertu zen.[6]

Kazetari gisa hainbat komunikabidetan aritua da: BERRIA, Argia eta Pikara Magazinen.[7][8][9]

Kontakizun laburrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2021: Maitasunaren itxiera antzezlana, Pascal Rambert idazle eta zuzendari frantsesarena, Eneko Sagardoi aktorearekin batera itzuli zuen. Pascal Rembartek urtero hizkuntza berri batean egiten du “Clôture de l’amour” munduan, eta 2021ekoa euskarazko hau aukeratzeko orduan, asko gustatu zitzaion aktoreetako batek itzuli izana. Interesa piztu zion horrek.[24][25][26]

Haur eta gazte literatura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Geoff Rodkey: Tapper bikiak gerran (elkarren kontra) (Elkar, 2015)
  • Geoff Rodkey: Tapper bikiak New York astintzen (Elkar, 2016)
  • Geoff Rodkey: Tapper bikiak lehendakari (Elkar, 2017)

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Idazleen Elkartea. Danele Sarriugarte. (kontsulta data: 2018ko urtarrilaren 7a).
  2. «Danele Sarriugarte elgoibartarrak jaso du aurtengo Igartza literatur beka» Goierriko Hitza 2012ko irailaren 14a (kontsulta data: 2018ko urtarrilaren 7a).
  3. «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Danele Sarriugarte: "Igartza saria aukera paregabea da edozein idazle gazterentzat"» uberan.eus (kontsulta data: 2019-10-05).
  4. a b Lizarralde, Mikel. (2015). «Danele Sarriugartek irabazi du Zilarrezko Euskadi saria 'Erraiak'-ekin» Berria (berria.eus) (kontsulta data: 2018-01-12).
  5. (Gaztelaniaz) ««Jende askok irakurri du nire eleberria eta hori errekonozimendu handia izan da»» El Diario Vasco 2015-05-10 (kontsulta data: 2019-10-05).
  6. «2015EKO UDAL HAUTESKUNDEAK. AUTESKUNDE ADMINISTRAZIOA. DONOSTIALDEKO HAUTESKUNDE BATZOR­DEA» ORAIN Gipuzkoa (Gipuzkoako Aldizkaro Ofiziala) (kontsulta data: 2019-10-05).
  7. Sarriugarte, Danele. «Danele Sarriugarte» Berria (kontsulta data: 2020-07-09).
  8. «Argiako egilea: Danele Sarriugarte Mochales» Argia (kontsulta data: 2020-07-09).
  9. (Gaztelaniaz) Mochales, Danele Sarriugarte. «Danele Sarriugarte Mochales, autor en pikara magazine» pikara magazine (kontsulta data: 2020-07-09).
  10. Sarriugarte, Danele 1989-. (D.L. 2014). Erraiak. Elkar ISBN 978-84-9027-228-2. PMC 881217568. (kontsulta data: 2020-07-09).
  11. Berria.eus. «'Azala erre' plazaratu du Danele Sarriugartek, bere bigarren eleberria» Berria (kontsulta data: 2018-03-13).
  12. Sarriugarte, Danele, 1989-. Azala erre. ISBN 978-84-9027-806-2. PMC 1044537846. (kontsulta data: 2020-07-09).
  13. Biain, Aitor. «Geroari utopia eransten» Berria (kontsulta data: 2020-06-17).
  14. Irureta, Maialen Unanue. «Naturalizatua desnaturalizatzea» Berria (kontsulta data: 2020-12-01).
  15. «Arimaren etorkizuna | Katakrak» katakrak.net (kontsulta data: 2020-12-01).
  16. «Blogak | Katakrak» katakrak.net (kontsulta data: 2020-12-01).
  17. Irizar, Itziar Ugarte. «Zizek berrartzeko abagunea» Berria (kontsulta data: 2020-12-01).
  18. «https://twitter.com/katakrak54/status/1331342870540939267» Twitter (kontsulta data: 2020-12-01).
  19. Arrese, Gorka. «Lagun berrien bisitak» Berria (kontsulta data: 2021-11-03).
  20. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-11-16). «Nancy Fraser-en ‘Kapitalaren lantegi ezkutuak’ saiakera euskaratu dute lau itzultzailek» naiz: (kontsulta data: 2021-11-17).
  21. Ramirez, Oihane Puertas. «Galdera zaharrei, erantzun berriak» Berria (kontsulta data: 2021-11-17).
  22. «Autobiografia bat | Katakrak» katakrak.net (kontsulta data: 2023-01-01).
  23. «Dolores Redondoren beste lan bat itzuli du Ereinek: ‘Uholdearen zain’» Berria 2023-12-16 (kontsulta data: 2023-12-16).
  24. «"Hitzarekin bestea hiltzera joatea da 'Maitasunaren itxiera'ko premisetako bat"» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-04-20 (kontsulta data: 2021-10-17).
  25. Arriaga Antzokia. (2021). «MAITASUNAREN ITXIERA» Teatro Arriaga Antzokia (kontsulta data: 2021-10-16).
  26. Igartua Aristondo, Amaia. «Pascal Ramberten 'Maitasunaren itxiera' estreinatuko dute gaur Bilbon» Berria (kontsulta data: 2021-10-17).
  27. «POPPERRA, AFTERRA, UTOPIA» Loraldia (kontsulta data: 2024-02-22).
  28. «barren.eus - Martin Ugalde beka irabazi du Danele Sarriugartek Kattalin Miner eta Maddi Altunarekin batera» barren.eus (kontsulta data: 2019-10-05).
  29. «Danele Sarriugarte elgoibartarrak irabazi du Igartza Saria» El Diario Vasco 2012-09-14 (kontsulta data: 2019-10-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]