Ainara Azpiazu Aduriz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ainara Azpiazu Aduriz
Ainara Azpiazu 'Axpi' (Irutxuloko Hitza Estitxu Zabala).jpg
Bizitza
Jaiotza Hernani1980ko azaroaren 7a (37 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak marrazkilaria eta idazlea
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Axpi

Ainara Azpiazu Aduriz, Axpi (Hernani, 1980ko azaroaren 7a) gipuzkoar marrazkilaria da. Soziologia lehenengo eta gero Arte Ederrak ikasi zituen EHUn eta 2007tik aurrera ilustraziogintza, komikigintza, horma-irudigintza eta ume eta gazteekin tailerrak egitetik bizi da. Besteak beste, Berria, Hernaniko Kronika, Irrien lagunak eta Gararen Zazpika gehigarrian kaleratu ditu binetak.

Ilustratzaile gisa hainbat liburu eta argitalpen plazaratu ditu dagoeneko. Azkenen artean daude Maddiren ametsak (Desclêe de Brower, 2010), Calle Blas (Eolas Ediciones, 2011), Manta Belaunetan (Ibaizabal, 2011), Mara eta izar saltzailea (Ibaizabal, 2012), Nahla (Ibaizabal), Izotz zuloa (Erein, 2013), Printzesa Pixontzia (Elkar, 2014), Lau lagun (Ibaizabal, 2014), Hartz Izozkijalea (Minis), Mozoloaren bidea (Dobera Euskara Elkartea, 2016) edo Betaurrekoak hozkailuan (Ibaizabal, 2016).[1] Komikigintzan, paperean zein H28 bezalako euskarri digitaletan aritzen da. Horma-irudi ugari egin ditu Donostialdean bereziki. Umore grafikoa eta komikigintza gai modura hartuta tailerrak burutzen ditu ume eta gazteekin.

Hainbat erakusketetan hartu du parte (Aieteko Kultur Etxea, 2016, Tirabirak / Tiras que aflojan, 2016, Arian- Arian- Hernani, 2016).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  «Ainara Azpiazu Aduriz», ainaraxpi.blogspot.com, http://ainaraxpi.blogspot.com/. Noiz kontsultatua: 2018-07-14 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]