Itxaro Perez Urzelai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itxaro Perez Urzelai

Estitxu Garai eta Itxaro Perez, Txiotesia lehiaketako saridunak 2013an
Bizitza
JaiotzaBeasain, 1981 (42/43 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaBegoña Sanz Etxebarria
Gorka Larrinaga Etxebarria
Hizkuntzakeuskara
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea  (2009ko martxoaren 24a -  2019ko abuztuaren 31)
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: itxaro-perez-urzelai

Itxaro Perez Urzelai (Beasain, 1981) euskal biokimikaria, irakaslea eta ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitatean.[1]

Ikerlaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biokimikako ikasketak 2004an bukatu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Tesia unibertsitate bereko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Fisiologia Sailean egin zuen eta 2011n doktoratu zen. Tesiaren izenburua "Peptidasen aktibitatearen aldaketak heste lodiko neoplasietan" izan zen eta Gorka Larrinaga Enbeitaren eta Begoña Sanz Etxebarria zuzendaritzapean egin zuen.[2][3][4]

Ikerketa taldea sistema peptidikoak ikertzen ari zen 2006an Itxaro Perez laborategian sartu zenean. Taldean baziren beste Iker-lerro batzuk, baina bera minbizi arloan sartu zen. Hasiera batean giltzurruneko minbizian egin zituen lehenengo urratsak eta emaitza adierazgarriak ateratzen zirela ikusita, koloneko/hestelodiko neoplasietan ikertzen hasi zen, jada tesian pentsatuz.[3]

Proteina desberdinen aktibitateak neurtu zituzten heste lodiko minbizia duten gaixoetan. Ikerketa hauek gaixoaren heste lodiko ehun edo organu osasuntsuaren zatitxo batean, adenoma edo polipoan eta heste lodiko tumorean egin dira. Bestalde, gaixoaren odolean ere neurtu zituzten proteina horien [peptidasak] aktibitateak, gaixotasuna ez dutenen odolarekin konparatzeko.

Hori guztia minbiziaren sorreraren nolabaiteko jarraipena edo ikerketa egiteko intentzioarekin; hots, heste lodi osasuntsuak, adenomak eta adenokartzinomak osatzen duten sekuentzia ikertzea zen helburu. Emaitzetan esan zuten peptidasa horien aktibitateak aldaketak jasaten zituztela, eta, beraz, posible zela peptidasa horiek eraginen bat izatea minbiziaren sorreran.[5]

Leioako Campuseko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Giza ugalkortasun taldean ikertu zuen ere, Fisiologiako sailean.

Irakaslea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, ikerketa eta irakaskuntza uztartzen ditu Donostiako Campuseko Erizaintzako graduan.[6]

Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« 1.-Ama,irakurriko ipuin hau?-Bai maitia:peptidasen aktibitatearen aldaketak heste lodiko minbizietan2011.-Eta zer dira peptidasak?#txiotesia

2.-Gorputzean ugariak diren entzimak.-Ta zergatik ikertu heste lodiko minbizian?-Gizartean oso ohikoa eta eredu aproposa delako.#txiotesia

3.-Nola ikertzen da hori?-Peptidasen aktibitatea neurtuz kasu hauetan:odolean eta ehun osasuntsu-adenoma-minbizi sekuentzian.#txiotesia

4.-Eta emaitzak,amatxo?-Aldaketak daude lagin osasuntsu eta kaltetutakoak konparatzean eta selektiboak dira peptidasaren arabera.#txiotesia

5.-Eta hau dena zertarako?-Minbizia ahalik eta azkarren detektatzeko eta pronostikoan laguntzeko, minbiziari aurre egiteko.#txiotesia

6.-Alaa!! Ze ondo! Ama, handitan ikerlari izango naiz.-Ziur?Ikusiko dugu handitzean...Eta hala bazan... #txiotesia

»

Itxaro Perez Urzelai. (#txiotesia1, 2013-11-25)

Laborategian 2013an

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]