Jakov Sverdlov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jakov Sverdlov
Свердлов Яков Михайлович.jpg
presidente

1917-11-21 - 1919-03-08
Elena Stasova
1918ko Errusiako Batzar Konstituziogileko diputatu

Bizitza
Jaiotza Nizhni Novgorod1885eko ekainaren  3a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Errusiako errepublika
Sovietar Errusia
Talde etnikoa judua
Heriotza Mosku1919ko martxoaren  16a (33 urte)
Hobiratze lekua Kremlin Wall Necropolis Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: 1918ko gripe pandemia
Gripea
Familia
Ezkontidea(k) Klavdija Timofejevna Novgorodtseva Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketa gymnasium Itzuli
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Kidetza Sobieten Komite Exekutibo Zentrala
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Russian Social Democratic Labour Party (bolshevik) Itzuli
IMDb ch0074828

Jakov Mikhailovitx Sverdlov "Andrei", "Mikhalych", "Max", "Smirnov" eta "Permyakov" ezizenez ere ezaguna; (errusieraz: Яков Михайлович Свердлов; 1885ko ekainaren 3a1919ko martxoaren 16a) militante boltxebikea izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1917 urtearen aurretiko urteetan Errusia barnean geratzen zen boltxebikeen artean garrantzitsuenetakoa izan zen. 1914an atxilotu eta Siberiara erbesteratu zuten, Stalinekin batera, eta 1917ko Otsaileko iraultzaren ondorioz aske geratu zen. 1917ko apiriletik aurrea Alderdi Boltxebikeko Komite Zentraleko kide aukeratu zuten, eta 1917ko abuztuan, Alderdiko Idazkari[1].

Alderdi Boltxebikean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boltxebikeen barne-antolakuntzako arduradun nagusia izan zen. Komite Militar Iraultzaileko kide ere izan zen, eta Iraultza aurreko Komite Zentral Boltxebikearen batzarraren (iraultza proletarioa berehala prestatzeko erabakia hartu zuen batzarraren) antolatzaile izen zen. 1917eko azaroak, Iraultza Sozialistarekin batera aldi berean burutu zen Errusia Osoko Sobieten Bigarren Biltzar Nagusian ordezkari boltxebikeen bozeramaile izan zen, beraz, Sobietak iraultza proletarioaren eta botere burgesa uzkailtzearen aldeko ildoa zilegiztatzeko paper garrantzitsua jokatu zuen. 1917eko azaroaren 21ean Errusia Osoko Sobieten Komite Exekutiboko buru aukeratu zuten Kamenev ordeztuz, beraz, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federalaren buru izan zen. 1918an, Brest-Litovskeko Itunaren sinaduran paper garrantzitsua izan zuen, eta Asanblada Konstituziogilea bertan behera uzten erabakigarria izan zen[1].

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Konstituzio Sobietarra izan zen “Herri Langile eta Zanpatuaren Eskubideen Adierazpena” idatzi zuen komisioaren parte izan zen. 1918ko abuztuan Lenin atentatu batean zauritu zutenean, praktikoki, Lenin berreskuratu arteko hilabeteetan, Gobernuburu postua ere bere esku egon zen. Aleksandra Kollontairen arabera, bere genero askapenaren aldeko borrokan aliatu garrantzitsua izan zen. 1919an, Errusiako Gerra Zibilan zehar hil zen. Bere omenez, Jekaterinburg hiria, 1924etik 1991eraSverdlovsk” bezala berrizendatu zuten[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Sverdlov, Jakov, K17 2017-04-21. CC0 Domeinu Publikoa