James William Fulbright

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
James William Fulbright
JWilliamFulbright.jpeg
Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganbarako kidea

1943ko urtarrilak 3 - 1945eko urtarrilak 3
Clyde Taylor Ellis - James William Trimble
Barrutia: Arkansas's 3rd congressional district
Ameriketako Estatu Batuetako senataria

1945eko urtarrilak 3 - 1974ko abenduak 31
Hattie Caraway - Dale Bumpers
Barrutia: Arkansas
Bizitza
Jaiotza Sumner1905eko apirilaren 9a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Washington1995eko otsailaren 9a (89 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (istripu zerebrobaskularra)
Familia
Ama Roberta Fulbright
Ezkontidea(k) Harriet Mayor Fulbright
Hezkuntza
Heziketa University of Arkansas
University College
George Washington University
Pembroke College
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Lantokia(k) Washington
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Phi Beta Kappa Society
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Sinesmenak
Erlijioa Disciples of Christa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb ch0031455

James William Fulbright (Sumner, Missouri, 1905eko apirilaren 9a - Washington, 1995eko otsailaren 9a) Estatu Batuetako hezitzaile eta politikaria izan zen. Arkansasko Unibertsitatean, Oxfordekoan eta George Washington Zuzenbide Fakultatean egin zituen ikasketak. Washingtonen hasi zen zuzenbide-lanak egiten, 1934. urtean, eta urtebetez lan egin zuen Justizia sailean, fiskal gisa. Irakasle ere jardun zuen George Washington Unibertsitatean eta Arkansaskoan; hango errektore ere izan zen 1939 eta 1941 urteen bitartean. Alderdi Demokratako kidea izan zen, eta, besteak beste, ordezkarien ganberako kide eta senatari izendatu zuten. Senatari gisa garrantzi handiko lanak egin zituen, batez ere 1946. urtean, Estatu Batuetako eta atzerriko irakasleen eta ikasleen arteko elkar trukea bideratzeko diru laguntzak eskaintzeko Fulbright legea onartu zuelarik (1961ean zuzendu zen lege hura, Fulbright-Hays legearekin), eta orobat Senatuko Kanpo Arazoetako Batzordearen lehendakari izan zen garaian (1959-1974). Estatu Batuetako kanpo-politikari buruz arduratu zen, batez ere Vietnamgo gerran izandako parte-hartzeari buruz (1959-1975). 1974. urtean senatari gisa seigarren legegintzaldirako aurkeztu zelarik, ez zuen garaipena lortu Arkansasen, eta urte hartan bertan utzi zuen bere kargua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James William Fulbright Aldatu lotura Wikidatan