Jeronimotarren monasterioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jeronimotarren monasterioa eta Belém dorrea1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Jerónimos April 2009-4.jpg

Jeronimotarren monasterioaren ikuspegia.

Mota Kulturala
Irizpideak iii, iv
Erreferentzia 263
Kokalekua  Portugal
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Koordenatuak 38° 41′ 51″ N, 9° 12′ 24″ W / 38.69750°N,9.20667°W / 38.69750; -9.20667Koordenatuak: 38° 41′ 51″ N, 9° 12′ 24″ W / 38.69750°N,9.20667°W / 38.69750; -9.20667
Izen ematea 1983 (VII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Jeronimotarren monasterioa (portugesez: Mosteiro dos Jerónimos) Portugalgo Lisboa hiriburuan dagoen monasterio ezaguna da. Tajo ibaiaren iparraldeko ertzean dago, Belem auzoan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manuel I.a-k agindu zion Juan de Castillo arkitektoari monasterio eder bat diseina zezan, Vasco da Gama esploratzailea Indiatik itzuleia zela ospatzeko. Henrike Nabigatzaileak fundaturiko Ermida do Restelo ermitaren gainean eraikitzea erabaki zen, izan ere Vasco da Gamaren gizonek bertan errezatzen pasa baitzuten Indiarako bidaiaren aurreko gaua.

1514 urtean abiatu zituzten lanak, Diogo Boitaca arkitekto frantsesaren agindupean, baina 1516an, Juan de Castillok hartu zuen ardura. XVI mendean, elizako kaperak pizkundeko estiloan berreraiki ziren eta bertan hobiratu zituzten Manuel I.a eta haren familia, eta ondoren Portugalgo beste errege batzuk ere bai. 1850 urtean gehigarri bat egin zuten eta bertan dago Arkeologia Museo Nazionala. 1880an, Vasco de Gamaren gorpua hantxe hilobiratu zuten.

1983an UNESCO erakundeak Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manueldar estiloan eraikia dago, hau da, gotikoa eta pizkundeko elementuak nahasten ditu. Bereziki aipagarriak dira atari nagusia eta albokoa, elizaren barnealdea eta klaustroa.

Hilobiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertan hobiratuta dauden pertsona ezagunenak honako hauek dira:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jeronimotarren monasterioa Aldatu lotura Wikidatan