Kristoren Ordenaren komentua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kristoren Ordenaren komentua1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Convento Cristo December 2008-8.jpg

Kristoren Ordenaren komentuko eliza borobila

Mota Kulturala
Irizpideak i, vi
Erreferentzia 265
Kokalekua  Portugal
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1983 (VII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Kristoren Ordenaren komentua (portugesez: Convento de Cristo), Portugalgo Tomar hirian dagoen gaztelu eta monasterioa tenplarioa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1159an Tenpluko ordenak Tomar konkistatu zuen eta Gualdim Pais maestreak 1160an gotorlekua eraikitzeko lehen harria ezarri zuen. XII mende bukaeran ordenaren egoitza nagusia bihurtu zen eta mairuen kontrako babes lerroaren parte izan zen. Garai hortakoa da eliza zirkular famatua ere. 1190an Abu Yusuf Yaqub al-Mansurren erasoari ongi eutsi zion.

XIV mendean, 1312 eta 1314 artean Tenpluko ordena debekatu zen Europa guztian baina Portugalen beraien jakintza guztia jaso zuen Kristoren ordena eratu zuen Dinis I.a erregeak. Orden berriaren maestre ezagunena Henrike Nabigatzailea izan zen, 1417 eta 1460 artean nagusi izan zena. Tenplarioen jakintzez baliatuz Afrika eta Atlantiar Ozeanoan espedizioak burutu zituen. Espedizio horietan lortutako aberastasunekin Kristoren Ordenaren komentua berriztu zuen. 1492an Espainiak juduak kanporatu zituen eta asko Tomarrera etorri ziren. Hainbestekoa zen Tomarreko Kristoren ordenaren indarra Aita Santuak Henrike Nabigatzailea printze izendatu zuela.

1484an Manuel I.a Portugalgoa ordenaren maestre bihurtu zen eta 1492an Portugalgo errege. Honek habearte berria gehitu zion eliza zirkularrari. Bere ondorengoa zen Joanes III.ak ordena desmilitarizatu zuen. Honetaz gain pizkunde estiloko klaustroa eraiki zuen. 1581ean Portuigalgo erregearen oinordekotza krisia etorri zen eta Filipe II.a Espainiakoa bihurtu zen Portugalgo errege berria. Koroatzea Kristoren ordenako komentuan bertan izan zen. Garai horretakoa da akueduktoa.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gaztelua eta harresiak: 1160an eraiki ziren Nabão ibaiaren gaineko muinoan. Harresia, zitadela eta dorretxea zirtuen eraikinak. Kanpoko harresian dorre zirkularrak eraiki zituzten tenplarioek, Normandian eta Bretainian ikasia baitzuten babes handiagoa ematen zutela.
  • Eliza zirkularra: Hau ere XII mendekoa da. 16 alde dituen oin poligonala du izatez. Barnealdeak aldiz oinarri oktogonala dauka, Jerusalemgo elizen antzera. Eliza erromanikoa da eta zutabeen kapiteletan landare eta animalien irudiak ageri dira. Elizaren barnealdea estilo gotiko eta manueldarrean dekoraturik dago, 1499an burutu baitzen.
  • Habearte gotikoa: XV mendearen hasieran komentuari gehitu zitzaion habeartea da. Kanpoaldean manueldar estiloan ohikoak diren dekorazioak ditu, gargolak, pinakuloak, estatuak eta sokak, "Aurkikuntzen Aroa" gogorarazten dituztenak.
  • Klaustroak:
    • Claustro da Lavagem (Garbiketa klaustroa): 1433an eraikitako klaustro gotikoa da. Monjeen jantzien garbiketarako erabiltzen zen.
    • Claustro do Cemitério (Hilerriko klaustroa): XV mendeko klaustro honetan hobiratzen ziren ordenako monjeak.
    • Claustro de Santa Bárbara: XVI mendeko klaustroa da.
    • Claustro de D. João III: XV mendeko klaustroa da hau ere. Joanes III.aren erregealdian hasi zuten eraikuntza eta Filipe II.a Espainiakoaren garaian bukatu.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Koordenatuak: 39° 36′ 14″ N, 8° 25′ 09″ W / 39.60389°N,8.41917°W / 39.60389; -8.41917

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kristoren Ordenaren komentua Aldatu lotura Wikidatan