Coa Harana eta Siega Verdeko labar-arte guneak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Coa Harana eta Siega Verdeko labar-arte guneak1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Rock Art Foz Coa 01.jpg

Zaldi bat eta bi ahuntzen grabatuak

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii
Erreferentzia 866
Kokalekua  Portugal
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1998 (XXII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Coa Harana eta Siega Verdeko labar-arte guneak (portugesez: Sítios de arte rupestre pré-histórica do Vale do Coa e de Siega Verde), Paleolito aroko haitzuloetako artea babesteko UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen Côa Harana (portugesez: Foz Côa) Portugalen eta Siega Verde Espainian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992az geroztik Côa haraneko hainbat harkaitzetako grabatuetan egindako azterketek goitik behera aldatu zuten aro horretako arte monumentalaren inguruko ordura arteko ikuspegia: aurkikuntza hark adierazten zuen Mendebaldeko Europan haitzuloetako artea haitzuloetatik kanpo ere egiten zela, munduko historiaurreko arte-gune gehienetan bezala. Foz Côa guneak adierazten du, gainera, Paleolito garaian haitzuloetako artea garrantzi handiko izan zela; ordurako horren susmoa bazen, 1981. urteaz geroztik aurkitutako haitzuloetako hainbat guneri esker.

1990eko hamarraldiaren hasieran Côa ibaian (Duero ibaiaren adarra, Portugalgo ipar-ekialdeko eskualdean) urtegi bat eraikitzen hasi ziren, eta ondoren, Duero ibaian mota bereko lanak egiten hasi ziren, kilometro gutxiko tartean alegia. Lan haiek egiten ari zirela ezagutu ziren inguru hartako haitzuloetako grabatuak, oro har, protohistoriaren aldikoak. Aurkitutako grabatu gehienak Paleolito garaikoak zirela onartu zenean, urtegiaren eraikuntza bertan behera utzi behar izan zen. Hortaz, parke arkeologiko bat sortu zen haitzuloetako grabatuak babesteko asmoz.

2010 urtean babesturiko eremua handitzea erabaki zen eta Salamancan dagoen Siega Verde eremua barneratu zen.

Grabatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi Paleolitoko grabatuak Burdin Arokoak baino ugariagoak dira Foz Côan. Burdin Aroko irudiak ebakidura finez eginak dira, eta zaldunak erakusten dituzte, jantziekin eta jaurtitzeko armekin. Izan ere, Paleolito aroan ez dago halakorik; Paleolito aroko irudi gehienak hiru animaliarenak dira, zaldi, basahuntz eta uroarenak hain zuzen. Zenbait haitzetan, hamar animalia biltzen dira, batzuk besteen gainean.

Ez dira inoiz jarrera errealistan egoten, eta espazioan igeri daudela ematen du. Batzuetan animalia bat bera bi edo hiru bururekin marraztuta ageri da; mugimendua adierazi nahi zutela dirudi.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 41° 02′ 00″ N, 7° 07′ 00″ W / 41.03333°N,7.11667°W / 41.03333; -7.11667

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Coa Harana eta Siega Verdeko labar-arte guneak