Jexuxmari Zalakain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesusmari Zalakain» orritik birbideratua)
Jexuxmari Zalakain

Bizitza
JaiotzaTolosa1947ko abenduaren 22a (76 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, idazlea eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: jesus-mari-zalakain-garaikoetxea

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea (Tolosa, 1947ko abenduaren 22a - ) euskal herritar irakaslea, kazetaritzan doktorea, euskaltzalea, idazlea eta kazetaria da. Zinematografian diplomatua ere bada. Euskarazko prentsako bultzatzaile gisa eta kazetaritzako gaiak euskaraz ezagutarazteko testuak egiteko lanean nabarmendu da. Horren adibidea da 1992an defendatu zuen bere doktorego tesia, “Euskal prentsa herri proiektua da” izenekoa, Nikolas Xamardoren zuzendaritzapean.[1] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 30 lan baino gehiago dira.[2]

Egin egunkarian (1982-1986), Anaitasuna, Jakin, Argia, Misión Abierta (1978-1987), Herria 2000 Eliza eta Uztaro aldizkarietan parte hartu zuen.[3] Udako Euskal Unibertsitateko Kazetaritzako sailburua izan zen hainbat urtetan, Euskaldunon Egunkaria egunkaria sortu zuen Egunkaria Sortzen ekimeneko sustatzailea ere bai.

Beste irakasle batzuekin batera, 1992-2007 bitartean EHUtik kaleratua izan zen, haren kontratazio-sistema onartu ez eta derrigorrez funtzionario izan beharrean kontratu laborala eskatzeagatik. Hamabost urteko borroka egin ondoren lortu zuten gaur egun indarrean dagoen kontratu-mota hori. Bizitako esperientzia Historia de una pancarta (Pankarta baten istorioa, Arabera arg., Gasteiz 1999) liburuan jaso zuten.

Zalakain Egin egunkariko administrazio-kontseiluko kide izateagatik preso egon zen.[4] 18/98 auzian epaitu eta zortzi urteko zigorra jarri zioten. Espetxean egon zen bitartean, Herria 2000 Eliza aldizkarian idatzi zituen "Espetxeko Kronikak".[5] 2015eko irailaren 27an utzi zuten aske.[6]

Jexux Mari Zalakain aske geratu zen espetxe-zigorra osorik bete ondoren. Kartzela-atarian itxaroten izan zituen berarekin batera zigortu zituzten Pablo Gorostiaga, Murga anaiak eta Jose Luis Elkoro.

« Auzitegi Nazionalak emandako epaiarekin agerian geratu da, beste behin, 18/98 auzian ideiak epaitu eta zigortu dituztela, ETArekin batere zerikusirik ez duten erakunde abertzale, politiko eta sozialetako kideak epaitu eta zigortu dituztela. Agiri hau argitara ematearekin, geure ekarpena egin nahi dugu gogoeta egiteko, egungo egoeran, inoiz baino beharrezkoa den gogoeta egiteko. »
Mariano Ferrer kazetariak Bilbon, 2007ko abenduaren 20an, 18/98+ Plataformaren izenean.[7][8]

Enara Goikoetxea zinema-zuzendariak Jexuxmari Zalakainen esperientzia kontatu du Barrura begiratzeko leihoak film dokumentaleko atal batean.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jexuxmari Zalakain, 2005
(Argazkia: Iñigo Azkona)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. J.M. Zalakain. Euskal prentsa herri proiektua da. Doktorego tesia. Urtea: 1992. Zuzendaria: NIKOLAS XAMARDO GONZALEZ. Unibertsitatea: UPV-EHU. ISBN: 978-84-8428-261-4
  2. Jexuxmari Zalakainen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>30 produktu)
  3. Auñamendi entziklopedia
  4. Herrira Plataforma
  5. http://www.literaturakoadernoak.org/?p=3445
  6. Jexus Mari Zalakain Jexux Mari Zalakain, etxean. Ataria.info
  7. 18/98 auzia baloratzeko prentsaurrekoaren bideoa. 2007ko abenduaren 20an Mariano Ferrer kazetaria Bilbon, 18/98+ Plataformaren izenean
  8. Dokumentuak 12 - 18/98 prozesuaren eta epaiaren analisia Manu Robles Ajangiz Institutua.
  9. Jexuxmari., Zalakain,. (1993). Joxemiren uzta : euskal prentsa herri proiektua da. Txalaparta ISBN 84-8136-904-7. PMC 863181171. (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).
  10. Jexuxmari, Zalakain,. (2008). Balentxi : hamalaugarren apostolua. Txalaparta ISBN 978-84-8136-497-2. PMC 920209722. (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).
  11. Eliza., Colectivo Herria 2000. ([2003?]). Hizkuntza eta lurra = Lengua y territorio.. Herria 2000 Eliza ISBN 84-923917-3-1. PMC 54699833. (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).
  12. Enric., Lluch,. (2000). Xalop, Bori-Bori eta Sakelandi bidelapurra. Giltza ISBN 84-8118-572-8. PMC 907374367. (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]