Joakin Berasategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joakin Berasategi
Bizitza
JaiotzaOlaberria, 1939
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2012ko martxoaren 31 (72/73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta argitaratzailea

Joakin Berasategi Mendizabal (Olaberria, Gipuzkoa, 1939Donostia, Gipuzkoa, 2012ko martxoaren 31) argitaratzailea, Sendoa argilatxearen sortzailea eta bertsolaritzaren bultzatzailea izan zen.

Joakin Berasategi beti itzalean egon den kulturgile garrantzitsua izan da, batez ere gerraondoko urteetan. Batxilergoa Madrilgo El Escorialen egin zituen eta bertako eskolanian abestu zuen. Ondoren irakasle ikasketak egin zituen baina berehala argitaletxeen munduan sartu zen. Bertsozale amorratua eta 1980an Sendoa argitaletxearen sortzailea, Oiartzunen, haren bitartez Antonio Zavalari erabateko laguntza eman zion "Auspoa" proiektua aurrera eramateko. "Auspoa" 1961an sortu zen eta bertan bertsolaritzaren izen nagusien lanak jaso ziren. Urteak aurrera joan ahala Biblioteca de Narrativa Popular zelakoa bultzatu zuen; proiektu honek Auspoarekin lotura zuzena zuen baina Espainiako nekazaritza inguruko sortzaileei eskainita. Auspoaren beste argitalpen ezagunak Sabino Arana, Jose Antonio Agirre eta Jesus Maria Leizaolaren idazlan guztiena izan zen. 1984an Euskal Editoreen Elkartearen sorreran parte hartu zuen. 2008an Sendoa itxi eta jubilatu egin zen. 2009an Durangoko Azokan omenaldi xume bat eskaini zioten.

Mila Asurabarrenarekin ezkondua, hiru sema-alabak zituen.

Ideologikoki tradizionala, hala ere oso gizon irekia zen. Gerraondoko giro kulturalean buru-belarri ibili zen, besteak beste, Jorge Oteiza, Manuel Lasarte, Txomin Garmendia, Jose Mari Iriondo, Pello Esnal eta beste askoren laguna izan zen. Hil baino lehen (2004an) Auspoaren liburutegi osoa Urepeleko Xalbadorren adiskideei eskaini zien.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Felix Maraña: "Joaquin Berasategui, valedor de la cultura popular". Bilbo: Bilbao aldizkariaren Pergola gehigarria, 229.zk. 2012 ekaina. 14.or.
  • Jose Luis Padrón: "Hotzikara sendoa". Bilbo: Bilbao aldizkariaren Pergola gehigarria, 228.zk., 2012ko maiatza. 2.or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]