Joaquín Beuntza
Joaquín Beuntza | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1931ko uztailaren 6a - 1933ko maiatzaren 9a Barrutia: Nafarroa Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Iruñea, 1872ko abuztuaren 4a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Hondarribia, 1936ko irailaren 4a (64 urte) | ||
Heriotza modua | giza hilketa: giza hilketaren biktima | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||
Lantokia(k) | Madril | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | ![]() |
Joaquín Beuntza Redin (Iruñea, 1872ko abuztuaren 4a - Hondarribia, 1936ko irailaren 4a) euskal abokatua eta politikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia xume batean jaioa, beka bati esker 1895ean Salamancako Unibertsitatean zuzenbidean lizentziatura lortu zuen. Doktoretza Madrilen eta Parisen egin zuen.
Iruñean abokatu bilakatu eta foru zuzenbidean nabarmendu zen. Karlista sutsua, Comunión Tradicionalistaren Iruñeko zinegotzia izan zen 1901 eta 1906 artean. Gero 1909 eta 1917 artean ahaldun izan zen.
Euskal Herriarentzako Sortaraua bultzatu zuen. Erlijioarekiko bere jarrera zela eta, Espainiako Bigarren Errepublika borrokatu zuen. Hala ere, diputatu hautatu zuten eta euskal gutxiengoaren presidentea izan zen.
Alderdikideek ez zuten matxinadari buruz jakinaren gainean jarri eta altxamenduak Zestoako bainuetxean harrapatu zuen. 1936ko uztailaren 23an milizianoek atxilotu zuten eta Guadalupeko gotorlekura eraman zuten. Nahiz eta Manuel Irujok bere alde egin, erreketeak Irun hartzekotan zeudela, fusilatu egin zuten.