Joaquín Beuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joaquín Beuntza


Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 6a - 1933ko maiatzaren 9a
Barrutia: Nafarroa
Hautetsia: 1st legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaIruñea1872ko abuztuaren 4a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaHondarribia1936ko irailaren 4a (64 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: giza hilketaren biktima
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista

Joaquín Beuntza Redin (Iruñea, 1872ko abuztuaren 4a - Hondarribia, 1936ko irailaren 4a) euskal abokatua eta politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia xume batean jaioa, beka bati esker 1895ean Salamancako Unibertsitatean zuzenbidean lizentziatura lortu zuen. Doktoretza Madrilen eta Parisen egin zuen.

Iruñean abokatu bilakatu eta foru zuzenbidean nabarmendu zen. Karlista sutsua, Comunión Tradicionalistaren Iruñeko zinegotzia izan zen 1901 eta 1906 artean. Gero 1909 eta 1917 artean ahaldun izan zen.

Euskal Herriarentzako Sortaraua bultzatu zuen. Erlijioarekiko bere jarrera zela eta, Espainiako Bigarren Errepublika borrokatu zuen. Hala ere, diputatu hautatu zuten eta euskal gutxiengoaren presidentea izan zen.

Alderdikideek ez zuten matxinadari buruz jakinaren gainean jarri eta altxamenduak Zestoako bainuetxean harrapatu zuen. 1936ko uztailaren 23an milizianoek atxilotu zuten eta Guadalupeko gotorlekura eraman zuten. Nahiz eta Manuel Irujok bere alde egin, erreketeak Irun hartzekotan zeudela, fusilatu egin zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]