John Everett Millais

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
John Everett Millais
JE Millais photo.jpg
Bizitza
Jaiotza Southampton1829ko ekainaren 8a
Herrialdea Britaina Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza Kensington1896ko abuztuaren 13a (67 urte)
Hobiratze lekua San Paulo katedrala
Heriotza modua berezko heriotza: laringeko minbizia
Familia
Ezkontidea(k) Effie Gray  (1855 -  1896)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Royal Academy of Arts
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta ilustratzailea
Lantokia(k) Londres
Lan nabarmenak Peace Concluded
A Huguenot
The Black Brunswicker
Jasotako sariak
Kidetza Prerrafaelismo
Royal Academy of Arts
Mugimendua Prerrafaelismoa
Genero artistikoa margolaritza historikoa
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada

Sir John Everett Millais (Southampton, Ingalaterra, 1829ko ekainaren 8a - Londres, Ingalaterra, 1896ko abuztuaren 13a) Ingalaterrako margolaria izan zen. Prerrafaelismoaren sortzaileetako bat izan zen, Hunt eta Rossetirekin batera.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gazterik hasi zen lanean, eta Royal Academyko domina lortu zuen hamazazpi urte zituenean. Bera izan zen, orobat, prerrafaelisten taldearen aitzindaria eta teknika bikainena zuena. Lorenzo eta Isabella (1849) obran erakutsi zituen, lehenengoz, higikunde haren ezaugarri nagusiak: Berpizkunde aurreko egileetatik harturiko gaia, lerro mehe baina gogorra erabiltzea irudiak marrazteko, xehetasunekiko zaletasuna, argi-itzalen arteko kontraste gutxi, kolore distiratsuak eta osagai sinbolikoen erabilera. Ezaugarri horiek agertzen dira, orobat, Kristo bere gurasoen etxean (1850) errealismo handiko obran. Hala ere, Millaisen obretan ez da gainerako prerrafaelisten obran bezain nabarmena itxuraldaketarako joera.

Kristo bere gurasoen etxean obragatik kritika latzak egin zizkioten, errealismo biziz adierazi baitzituen gai erlijiosoak eta horrek mindu egin baitzituen izpiritu asko. Kritika haiek medio, harrezkero gai literarioak erabili zituen, Shakespearen pertsonaiak bereziki (Ofelia, 1851-1852). Hasierako eztabaiden ostean, ordea, John Ruskinen laguntzari esker, kritika onak jaso zituen.

Obra aipagarriak ditu orobat Usoa ontzira itzultzen (1851), Askapen agindua (1853) eta Neska gazte itsua (1856). Azkenaldiko obretan azpimarratzekoa da Raleighen haurtzaroa (1870; National Gallery, Londres). Garai horretan obra errazagoak eta akademikoagoak egin zituen, oro har.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ambox notice.png Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Everett Millais Aldatu lotura Wikidatan